Lege Oharra

Campusa, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko webgunearen zati den aldetik, webgune hori erabiltzeko baldintza orokorrek arautzen dute. Baldintza horiek honako helbide honetan aurki daitezke: https://www.ehu.eus/eu/lege-oharra

Baldintza orokor horiek gorabehera, UPV/EHUko webgunea osatzen duten ataletara sartzeko beste xedapen edo baldintza batzuk ere jar daitezke. Ildo horretatik, Campusak hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu facebook, twitter, linkedin eta google + sare sozialekin edukiak partekatzeko. Hori egiteko beharrezkoa da sare sozialean identifikatzea eta horrek berarekin dakar sare sozialari cookie iraunkor bat gordetzeko baimena ematea. Cookie horrek zerbitzua erabiltzeko erabili duzun identifikazio datuak gordetzen ditu eta horri esker, hurrengo bisitetan askoz azkarrago sar zaitezke.

Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu gure Cookie politika onartzen duzula honako erabilera arau hauen arabera:

Cookie politika

Web orri honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu. Cookieak zuk bisitatzen dituzun web orriek sortzen dituzten testu artxibo txikiak dira eta zure ordenagailuan edo mugikorrean gordetzen dira. Zure nabigazioari buruzko datuak gordetzen dituzte, gerora web orri horretan baliagarriak izan daitezkeenak. Horiei esker, web orri horrek zure bisitari buruzko informazioa gogoratzen du eta hurrengo saioa errazago hasteko aukera emateaz gain, webgunea zuretzat erabilgarriago egiten du.

Nola funtzionatzen dute cookieek?

Cookieek normalean anonimoa eta zifratua den testua baino ezin dezakete gorde. Ez da inolako informazio pertsonalik gordetzen cookie batean, eta, era berean, cookieak ezin dira identifikatuta dagoen edo identifikagarria den pertsona batekin lotu.

Datu horiei esker, webgune batek informazioa manten dezake web orri batetik bestera, eta erabiltzaileak webgune hori nola erabiltzen duen azter dezake. Cookieak seguruak dira, izan ere, nabigatzaileak emandako informazioa, erabiltzaileak nabigatzailean sartutakoa edo web orri bat eskatzerakoan erabiltzaileak sartutakoa baino ezin baitezakete gorde. Ezin dute koderik exekutatu eta ezin dira zure ordenagailura sartzeko erabili. Web orri batek cookiearen informazioa zifratzen badu, web orri horrek soilik irakur dezake informazioa.

Cookie motak

 

1. Horiek gestionatzen dituen erakundearen arabera:

Cookieak bidaltzen dituen ekipamendua edo domeinua gestionatzen duen eta horietatik eskuratzen diren datuak tratatzen dituen erakundearen arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie propioak: erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira editoreak berak gestionatzen duen eta erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko erabiltzen duen ekipamendu edo domeinu batetik.
  • Hirugarrenen cookieak: erabiltzailearen ekipamendu terminalera bidaltzen dira, editorea ez den beste erakunde batek gestionatzen duen ekipamendu edo domeinu batetik eta erakunde hori cookieen bidez lortutako datuen tratamenduaz ere arduratzen da.

Cookieak editoreak berak gestionatzen duen ekipamendu edo domeinu batetik instalatzen badira, baina horien bidez lortutako informazioa hirugarren batek gestionatzen badu, cookie horiek ezin dira cookie propiotzat hartu.

2. Aktibatuta ematen duten denboraren arabera:

Ekipamendu terminalean aktibatuta ematen duten denboraren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Saioko cookieak: cookie hauek erabiltzailea web orri batean sartzen den unean datuak jasotzeko eta gordetzeko diseinatuta daude. Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua emateko gordetzen dira, baina saio baterako bakarrik (adibidez, erositako produktuen zerrenda bat).
  • Cookie iraunkorrak: cookie hauek jasotzen dituzten datuak terminalean gordeta egoten dira denbora jakin batean (minutu batzuk izan daitezke, edo urte batzuk) eta denbora horretan cookiearen arduradunak eskuratu eta tratatu ditzake.
3. Helburuaren arabera:
 

Cookieen bitartez lortutako datuen tratamenduaren helburuaren arabera, honako hauek bereiz ditzakegu:

  • Cookie teknikoak: cookie hauek erabiltzaileari aukera ematen diote web orri, plataforma edo aplikazioan nabigatzeko eta web orriak eskaintzen dituen aukera eta zerbitzuak erabiltzeko. Adibidez, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskari bateko elementuak gogoratzea, erosketa bat egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun elementuak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea edo sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
  • Pertsonalizatzeko cookieak: cookie hauek erabiltzaileari aukera ematen diote zerbitzuan bere ekipamendu terminalean aurrez definitutako hainbat ezaugarrirekin sartzeko, adibidez, hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile mota, zerbitzuan sartzeko eskualdearen konfigurazioa, etab.
  • Analisirako cookieak: cookie hauek aukera ematen diote euren arduradunei erabiltzaileek cookieekin lotutako webguneetan duten portaeraren jarraipena eta azterketa egiteko. Cookie mota horrekin jasotako informazioa webguneen, aplikazioaren edo plataformaren jarduera neurtzeko erabiltzen da, bai eta webgune, aplikazio edo plataforma horien erabiltzaileen nabigazio profilak prestatzeko ere, erabiltzaileak zerbitzuaz nola baliatzen diren ikusita zerbitzuan hobekuntzak egiteko.

Zure ekipamenduan cookieak nola gestionatu: cookieak aktibatzea eta desaktibatzea

Interneteko nabigatzaile guztiek aukera ematen dizute cookie baten portaera mugatzeko edo cookieak desaktibatzeko nabigatzailearen konfigurazioan edo aukeretan. Horretarako jarraitu beharreko pausuak desberdinak dira nabigatzaile bakoitzean. Zure nabigatzailearen laguntza menuan aurki ditzakezu jarraibideak.

Ez baduzu cookieen erabilera onartzen, hori egitea posible baita zure nabigatzaileko lehentasunen edo ezarpenetan dauden menuen bidez, webgune honek behar bezala funtzionatzen jarraituko du, cookierik gabe bada ere.

Zure ekipamenduan instalatutako cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukerak konfiguratuta.

  • Internet Explorer nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen eta cookieak nola blokeatu, gaitu edo baimendu behar diren jakiteko, sakatu hemen.
  • Chrome nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
  • Safari nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
  • Firefox nabigatzaileari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Zure nabigatzailearen bitartez, zure ordenagailuan dauden cookieak ere ikusi ahal izango dituzu, eta egokitzat jotzen baduzu, horiek ezabatu. Cookieak testu artxiboak dira; hortaz, ireki egin ditzakezu eta horien edukia irakurri. Cookieetako datuak zifratuta egoten dira ia beti, interneteko saio bati dagokion zenbakizko klabe batekin; hortaz, sarritan, idatzi duen web orriarentzat soilik dute zentzua.

Baimen informatua

Web orri hau erabiltzeak berarekin dakar zuk cookieak erabiltzeko baimen adierazia ematea, cookie politika honetan zehaztutako baldintzetan. Hala ere, horrek ez du esan nahi cookieak desaktibatu eta ezabatzeko neurririk hartu ezingo duzunik, aurreko atalean aipatutako moduan.