Hitzaldia: Nordic Folkecenter for Renewable Energy
Noiz eta non
Noiztik: 2017/03/22 Noiz arte: 2017/03/17, 15:30 - 12:40
Kokapena
Eibar (Gipuzkoa)
Deskribapena
Asteazkenean, martxoaren 22an, 15.30etan, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako San Andres aretoan (Eibarko atala), hitzaldi bat emango da Nordic Folkecenter for Renewable Energy-ri eta bertako praktiken programari buruz. Leire Gorroño Albizu izango da hizlaria, Nordic Folkecenter for Renewable Energy-ko kidea.
Nordic Folkecenter for Renewable Energy irabazi asmorik gabeko erakundea da, independientea, bai Danimarkan bai mundu osoan zerbitzu hauek ematen dituena: ikerketa, teknologiaren garapena, prestakuntza eta informazioa fabrikaziorako, industriaren berrikuntzarako eta energia berriztagarriaren eta energiaren aurrezpenaren teknologien aplikaziorako.
Leire Gorroño Albizu, industria-antolaketako ingeniaria da (Mondragon Unibertsitatea), eta Masterra Plangintza eta Kudeaketa Energetiko Iraungarrian (Aalborg-eko Unibertsitatea, Danimarka). Energia berriztagarrien sozioekonomia da bere interesgune nagusia. Nordic Folkecenter for Renewable Energy-n, ahalmen komunitarioan, tokiko garapenean eta tokiko onarpenean espezialista gisa, gai horiei lotutako politiken, informazio estrategien eta proiektuen gomendioak garatzen dihardu.
Hitzaldia Nordic Folkecenter for Renewable Energy eta zentroaren praktika-programaren inguruan izango da:
- Danimarkako energia-sistemaren eredua eta energia komunitarioa.
- Nordic Folkecenter for Renewable Energy, energia berriztagarriak sustatzeko 1983an Danimarkan fundatutako erakundea
- Folkecenter-eko praktiken programa
Sarrera librea da.