Eduki publikatzailea

Jardunaldiak: Itsas Energia

Noiz eta non

Noiztik: 2017/09/15 Noiz arte: 2017/09/08, 15:00 - 13:17

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Irudia

Deskribapena

Ostiralean, irailak 15ean, 15.00tan, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolaren San Andres aretoan, Eibarren, itsas energiaren azken berrikuntzak aurkeztuko dira, Maynooth Unibertsitateko (Irlanda) ikertzaileen eskutik.

Maynooth Unibertsitateko (Irlanda) COER zentroak (Centre for Ocean Energy Research edo Itsas Energiaren Azterketarako Zentroa) hamarkada bat baino gehiago darama itsas energiaren aprobetxamendua aztertzen, batez ere olatuena. Bertako hiru ikertzaile datoz Eibarrera euren ildoa azaltzera: Nicolas Faedo argentinarra, Giuseppe Giorgi italiarra, eta Yerai Peña euskal herritarra eta Eibarko ikasle ohia.

UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak, Eibarren,, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako gradua irakasten du, energia iturri hauen erabilera, energiaren aurreztea eta trantsizio energetikoaren nondik-norakoak irakasten dituena. Bere irakasketa jardueren barne, ikaslegoaren ezagutza jardunaldi osagarriekin sakontzea bilatzen du honelako jardunaldi teknikoekin. Jardunaldi hauek herritargora ere zabalik daude, une honetan gizarteak arlo energetikoan dituen erronkak ezagutarazteko.