Eduki publikatzailea

Maiatzaren 9an, astelehenarekin, Merkurio eguzkiaren aurretik igarotzen deneko jarraipena egingo du UPV/EHUk

Lehenengo argitaratze data: 2016/05/05

Merkurio planeta eguzkiaren aurretik

Datorren maiatzaren 9an, astelehenean, Merkurio planeta eguzkiaren aurretik igaroko da: ezohiko gertakizun astronomikoa da, batez beste hamahiru aldiz gertatzen baita mende bakoitzean, hiru gorpuak (Eguzkia, Merkurio eta Lurra) lerrokatzen direnean. Asteleheneko fenomenoa erabat ikusi ahal izango da Europako mendebalean, eta Bilbon, eguraldi oso ona egiten badu, 13:12tik 20:42ra bitartean.

Hori dela eta, Planeta Zientzien Taldeak bi jarduera antolatu ditu Bilboko Ingeniaritza Eskolako EspaZio Gelaren behatokitik:

  • Alde batetik, ekitaldia zuzeneko streaming bidezko emanaldiaren bidez ikusi ahal izango da, EspaZio Gelaren webgunera konektatuta: https://www.ehu.eus/aula-espazio/transito_mercurio/
  • Beste alde batetik, zuzeneko behatze kolektiboa antolatu da, unibertsitateko kideentzat esklusiboki, eta eguzkiari behatzeko bereziki egokitutako teleskopioak baliatu ahal izango dituzte. 15:00etatik 19:00etara izango da, eta parte hartzeko derrigor eman behar da izena aldez aurretik; horretarako, José Félix Rojas (josef.rojas@ehu.es) irakasleari idatzi behar zaio, hark antolatuko baititu bertaratuko direnen taldeak.

Eguzkiaren aurretik igarotzen denean, Merkurio planeta disko beltz oso txikia balitz bezala ikusiko da, eta astiro mugituko da eguzki diskotik (ibilbidearen diagrama).

Fenomenoa beren kontura ikusi nahi dutenek eguzkiari behatzeko bereziki egokitutako teleskopioa erabili beharko dute; izan ere, begi babes egokia izan ezean, ikusmenean eragindako kaltea berehalakoa eta zuzenezina izango da. Horrenbestez, gomendioa da kontu handiz aritzea eta adituen aholkularitza izatea eguzkiari nola behatu jakiteko.