Eduki publikatzailea

Plentziako, Gernikako eta Irungo ikasleak gailendu dira II. Kristalizazio Lehiaketan

Maketa ikusgarriak erakutsi dituzten 31 zentrok parte hartu dute

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/12

Irudia

Iragan astean burutu zen Eskola Mailako II. Kristalizazio Lehiaketara Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ehunka lagun hurbildu ziren Areto Nagusira.

Edizio honetan 31 zentrok parte hartu dute, eta tamaina eta kolore askotariko kristalez osatutako maketa ikusgarriak erakutsi zituzten, besteak beste, ozeanoak, sumendiak eta ilargiko paisaiak imitatuz. Plentziako Uribe Kosta BHI, Gernika BHI eta Irungo Pio Baroja BHIko ikasleak gailendu dira Eskola Mailako II. Kristalizazio Lehiaketan.

Bideoaren transkripzioa

Zentro bakoitza ordezkatuz hiru ikaslek osatutako taldeak parte hartu zuten, eta  irakaslearekin batera arituko dira. Talde bakoitzak esperimentuetan lortutako kristalekin maketa bat aurkeztuko du eta gainera, formatu zientifikoa duen poster batean lanaren helburuak, materialak, prozedura, emaitzak eta ondorioak azaldu beharko ditu.

Naturako hainbat gunetan aurkitu daitezke kristalak: arroketan, harri bitxietan, mineraletan…, baina baita beste leku susmagaitz batzuetan ere, adibidez, gatz aleetan edo izotzean.

UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia saileko ImaCris/MaKrisl ikertaldeak antolatu du lehiaketa, Geobizirik eta Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean. DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Edizio honetan 34 zentrok parte hartu dute (Gipuzkoako 5, Arabako 4 eta Bizkaiko 25) eta 1.200 partaide izan ditu orotara.

Saritutako zentroen zerrenda:

  • 1º saria: IES Uribe Kosta BHI
  • 2º saria: IES Gernika BHI
  • 3º saria: IES Pio Baroja BHI (Irun)
  • Bozketa popularra: IES Gernika BHI
  • Antolatzaileek ematen duten sari berezia: IES Uribe Kosta BHI (Plentzia)
  • Sari berezia bideo onenari: Franciscanas de Montpellier Ikastetxea (Valle de Trápaga-Trapagaran)
  • Sari berezia kristal onenari: Esclavas SC-Fátima ikastetxea(Bilbao)
  • Sari berezia kristalen muntai onenari: Escolapios ikastetxea (Vitoria-Gasteiz)
  • Sari berezia poster onenari: El Regato ikastetxea (Barakaldo)
  • Sari berezia zehaztasun zientifiko onenari: Lauaxeta Ikastola (Zornotza)
  • Sari berezia gogo handiena erakutsi duen taldeari: San Felix Ikastetxea (Ortuella)