Eduki publikatzailea

Unibertsitatera sartzeko probak egin zituztenen % 97,53k gainditu ditu

Lehenengo argitaratze data: 2017/06/15

Irudia

Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibertsitatean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko Sarbide fasera aurkeztu diren 10.617 Batxilergoko ikasletatik 10.355k gainditu dute USE, hortaz, ikasleen %97,53k gainditu du. Probaren batezbesteko nota 6,65ekoa izan da (2018an 6,71ekoa izan zen). Hauetaz gain, onarpen faseko irakasgai desberdinetara aurkezten diren Heziketa Zikloko 806 ikasle etorri dira.

Proba hauek bi fase dituzte: sarbide fasea, unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko gainditu behar dena, eta onarpen fasea, borondatezkoa, sarbidea fasearen lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.

Datuak behin behinekoak dira, berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak

Notak eta hurrengo deialdiak

Notak ikasleak matrikulatu direneko ikastetxeetako ordezkariei eman zitzaizkien atzo, hilaren 13an, eta UPV/EHUren web gunearen bidez (www.ehu.eus/eu/web/unibertsitaterako-sarbidea/home) ere ikusi ahal dira.

Erreklamazioa aurkeztuko edo bigarren zuzenketa eskatzeko epea ekainaren 14etik 18ra da. Behin betiko emaitzak ekainaren 25ean argitaratuko dira.

Bestalde, ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 3, 4 eta 5ean izango da. Ohiko deialdian gainditu ez dutelako edo kalifikazioa hobetu nahi dutelako, ezohiko deialdira aurkeztu nahi dutenek berriro matrikulatu behar dute ekainaren 24an.

 

Jarraian, datuak batzen dituen taula dago:

 

USEKO SARBIDE  FASEAREN EMAITZAK
Batxilergoko Ikasleak
2019ko EKAINA

  AURKEZTUAK
10.617
GAINDITUAK
10.355
EHUNEKOA
%97,53
ARABA 1.457 1.415 %97,11
BIZKAIA 5.346 5.211 %97,47
GIPUZKOA 3.771 3.708 %98,32
CAMPUS gabe 43 21 %48,83
EUSKARA 7.629 7.502 %98,33
GAZTELANIA 2.988 2.853 %95,48
GIZONEKOAK 4.801 4.677 %97,41
EMAKUMEZKOAK 5.816 5.678 %97,62

*Campus gabe: Ikasle batzuei arrazoi ezberdinengatik (Batxilergoa aspaldi bukatu zuten, dagoeneko unibertsitateko ikasleak dira…) ez zaie campus bat automatikoki esleitzen.