Fakultateak eta eskolak - Gidalerroak - EHU edonondik

Fakultate eta eskolentzako gidalerroak

Fakultate eta eskolak dira titulazioen funtzionamenduaren azken arduradunak eta, horregatik, funtsezko zeregina izango dute EHU edonondik estrategiaren garapen egokian. Horretarako, unibertsitateak dituen koordinazio egiturak erabili ahal izango dituzte, hots:

Irudia
  • Ikastaro/modulu mailan (edo lauhilekoan):
    • ikasleen lana orekatua eta eramangarria izan dadin eta irakasgai guztien jarraipena egiten dela bermatzeko.
  • Titulazioari dagokionez: funtzionamenduaren eta sor daitezkeen gorabeheren kontrol orokorra izateko.

Koordinazio maila horiek lantzeko lagungarria izan daiteke ikasturteko eGela edo titulazioko eGela aktibatzea; izan ere, ikasgela birtualen kudeatzaileak ikastaro edo titulazio jakin bateko ikasle guztiak iraultzen baititu ikasgela horien erabiltzaile gisa (Ikasgela Birtualak).

GAUR plataforman alta emanda dauden ikastaro edo titulazioko arduradunek sor ditzakete eGela "transbertsal" horiek. Honek erraztu egiten du:

  • Ikasle multzo jakin baterako informazio espezifikoa ematea, irakasgaiko ikasgelan dagoenetik harago.
  • Ikasleen feed back zuzena jasotzea.
  • Koordinatzailearen, irakasleen eta ikasleen arteko zuzeneko harremanaren bidez, zailtasunak azkar detektatzeko eta konpontzeko moduak bilatzeko aukera ematen du.
  • Irakaslana ebaluatzeko balio dezake, ikasleek irakasgaiei buruz duten iritziari buruzko inkestak egin ezin badira.

Ikonoen kredituak - EHU edonondik