Sailak - Gidalerroak - EHU edonondik

Sailentzako gidalerroak

Sailek jarraikoetan arreta berezia jartzea gomendatzen da:

Irudia
  • Ikasgelaz kanpoko irakaskuntza planak koordinatzea ahaleginduz irakasgai bakoitzeko koordinatzaileak barruan gertatzen ari denaren gaineko benetako kontrola izan dezan, disfuntzioak antzeman eta konpontzen jardunez eta hobetzeko aukerak proposatuz.
  • Ardura hartzea plan horrek irakasgaiaren ikaskuntza arrakastatsua egiteko balio dezan.
  • Gainbegiratzea irakasleek ikasgaietako ikasleei arreta azkarra eta zuzena ematen dietela.
  • Dekano taldearekin edo zuzendaritza taldearekin lankidetzan arituko dira, ikasturtearen eta titulazioaren irakaskuntzaren baterako martxa egokia izan dadin. 

Detektatzen bada irakasle jakin batek edo irakasle talde jakin batek a) ez duela ikasgelaz kanpoko irakaskuntza plana osatu, b) ez duela irakasgaia modu jarraituan, arduratsuan eta egokian irakasten, c) ez diela erantzuten ikasleen zalantzei eta kontsultei, d) ez duela GRALen edo MALen jarraipenik egiten, edo irregulartasunen bat duela, saileko zuzendariak esku hartu beharko du, egoera onera etorriko bada.

Zehazki, harremanetan jarri beharko du kasuan kasuko irakasleekin, egoerari buruzko jarraibideak jakinaraz diezaizkien, irakaskuntza betetzea oztopa dezaketen zailtasunak ikertuko ditu eta hura ebazten lagunduko du. Huts egiteok jarraituz gero, sail edo ikastegiko zuzendaritzak egin beharreko txostena egingo du eta jakinaren gainean jarriko du ikuskaritza zerbitzua, azken honek hartu beharreko neurriak hartuko dituelarik.

Ikonoen kredituak - EHU edonondik