null

Doktore berriak izendatzeko eta doktoregoko sari bereziak banatzeko ekitaldia

Master eta Doktorego Eskolako zuzendari jauna; Rafael Avilés irakaslea; errektoreordeak; irakasleak; doktore berriak; AZPko kideak; jaun-andreak.

 

Hasteko nire zorionik beroenak eman nahi dizkizuet doktore berri guztiei. Unibertsitateak zuen doktore berriak zareteneon ohoretan antolatu du inbestitura ekitaldi nagusi hau. Zoriondu nahi nituzke, halaber, doktoregoko sari bereziak, zorrozki ebaluatu ondoren, lortu duzuenoi.

 

Eta azkenik, nire aitorpena eta esker ona helarazi nahi dizkiot Rafael Avilés irakasleari eskaini digun hitzaldiarengatik, bertaratu garen guztion adimenarentzat beste opari bat izan baita. Ziur nago Avilés irakaslea gure artean izateak ikerlari ibilbidearen hastapenetan zaudeten askorentzat gidari eta eredu izateko ere balio izango duela. Gracias, profesor Avilés, por sus palabra, y por acompañarnos en este acto, tan importante para todas las personas que han accedido al doctorado en este último periodo.

 

Ez nuke luzatu nahi, jakinik gaurkoa bezalako ekitaldi nagusien ezaugarria gehiegi luzatzea izan ohi dela, eta horregatik, errektorearen hitzak sarritan protokolozko denboraren luzapen nekagarri bihurtzen direla. Espero dut, dena den, neke horrek aurkituko duela aringarriren bat jarraian egingo ditudan hausnarketak baliagarri gerta daitezkeela kontuan hartuta. 

 

Duela hamabi urte gaurkoa bezalako ekitaldia sortu zuenean Euskal Herriko Unibertsitateak oso asmo argia zuen, hau da, doktore berriek maila akademiko hori lortzeko egindako ahalegina talde moduan aitortzea. Aitorpen hori barnekoa bai baina kanpokoa ere izatea zen asmoa. Doktore berriek komunitate akademikoaren aldetik jasotako omenaldiarekin batera, gizarteari jakinarazi nahi baikenion doktoreek beren ingururako duten balio sozial garrantzitsua.

 

Hori da gaurkoa bezalako ekitaldi baten helburu nagusienetakoa: zuen lanari aitorpena egitea, gizartearen aurrean zuetaz harro gaudela adieraztea eta gizarteak gaurtik aurrera bere onurarako erabili behar lukeen kapital intelektual handia duela aditzera ematea.

 

Decía que este acto anual se concibió hace ya más de una década para honrar y reconocer públicamente el trabajo que habéis realizado y que os ha conducido a la consecución del doctorado. Pero también adquirió, desde el principio, una vertiente reivindicativa de cara a la sociedad y a nuestras instituciones: la reivindicación del doctorado como una cualificación que también opera en el ámbito de la gestión, no solo en la academia. Esa reivindicación ha venido creciendo con los años y, en mi opinión, debe seguir haciéndolo. Porque aún queda mucho por hacer en el terreno del reconocimiento social y profesional del doctorado y de las personas que han alcanzado, que habéis alcanzado, ese nivel académico.

 

No hay ninguna contradicción entre la excelencia intelectual y la excelencia profesional. Hay que decirlo de forma clara y rotunda porque una inercia cultural, ajena al espíritu universitario, alienta esa contradicción, como si la excelencia intelectual llevara a no tener los pies sobre la tierra y como si la excelencia profesional impidiera las reflexiones de altos vuelos. Bien, yo creo que esos son prejuicios, por mucho que los sigan alimentando, todavía, el cine o la televisión: por un lado, sabios chiflados que no saben nada del mundo real en el que viven, y, por otro lado, personas decididas y resueltas, personas de acción, ajenas totalmente a la ciencia o a los libros.

 

Aun existe esa imagen del doctor, o la doctora, como alguien que se ha preparado específicamente para la docencia y la investigación universitaria. Y eso, por supuesto, es verdad, pero no es toda la verdad. La verdad es también que la preparación que proporciona el doctorado se ajusta a las necesidades de otro tipo de organizaciones: empresas, asociaciones, instituciones públicas… La persona que ha realizado un doctorado se halla en las mejores condiciones para integrarse en toda clase de entidades, asumir el trabajo en equipo, emprender proyectos de gestión y evaluar sus resultados.

 

Hay que romper, como decía, ese extraño prejuicio que opone, o cuando menos no armoniza, la reflexión y la acción, el estudio y el trabajo, la excelencia intelectual y la excelencia profesional.

 

La Universidad del País Vasco lleva muchos años empeñada en hacer del doctorado una cualificación también dirigida al exterior. Este acto refuerza ese proyecto. Pero el cambio verdadero no está en manos de la universidad. El cambio, ese cambio, está en vuestras manos.

 

Está en manos de los doctores y de las doctoras. Os corresponde visualizar en la sociedad que el doctorado es una prueba de excelencia, dentro de la universidad y también fuera de ella.

 

Frente a esa visión prejuiciosa del doctor como una rata de biblioteca, de la doctora como el nocturno habitante de un laboratorio, hablamos de un agente activo capaz de dinamizar una organización política, social o empresarial. Un doctor o una doctora es un profesional que puede desempeñar su trabajo en ámbitos muy diversos, y no solo en el ámbito académico.

 

Desde la universidad podemos decirlo muchas veces, pero vosotros y vosotras tenéis la facultad de demostrarlo.

 

Galdera konplexuak sortzen diren tokietan, inkognitak argitu eta epe luzerako proiektuak bultzatu behar diren tokietan, aurrera egiteko erantzunak aurkitu behar diren tokietan, han egon behar da doktorea, bai unibertsitatean zein beste edozein lekutan ere. Esparru profesionalean ere, azpimarratzen dut berriz, balio erantsia da doktorea. Eta errealitate hori, beste herri garatuetan inork zalantzan jartzen ez duena, oraindik onartzeko dago gurean. Estali beharra dago gabezia hori: gizartean dagokion lekuan jarri behar dugu doktorea. Horrela baino ezin du aurrera egiten jarraitu ezagutzan eta berrikuntzan oinarrituriko gizarte batek. Bestela, etsi beharko du ez zaiola gelditzen beste biderik besteak imitatzea baino; geroago egitea, alegia, herri aurreratuagoek lehenago egin zutena.

 

Baina badago, uste dut, doktoregoan, beste balio erantzia, ezberdina dena: jarrera pertsonal bat ere adierazten duela; bilaketa, kritika eta autokritikarako joera bat. Jarrera hori bera oso baliotsua da erakunde guztietako kideentzat, inertziak sortzea zailtzen duelako eta ez diolako uzten autosatisfazioari aurrerabide berriak oztopatzen. Ikaskuntzaren bidean zaudenean, ikasteko duzun guztiaz jabetzen zara. Edo, idazle frantziarra izan zen Andre Gidek esan zuen moduan: “Sinetsi egia bilatzen dutenei. Baina zalantza egin hura aurkitzen dutenez.”

 

Doktore bat bilatzen ari da beti, eta horixe dugu bermerik onena jakiteko haren bilaketak, beti partzialak, beti behin-behinekoak, seguruak eta sendoak izango direla. Eta bilaketa horiek bilatzen jarraitzera bultzatuko dute.

 

            Beraz, eta amaitzeko, berriro ere, nire zorionik beroenak eta nire desiorik onena guztiei.

 

            Mila esker zuen arretagatik eta, mesedez, ez ahaztu:

 

Eman Ta Zabal Zaz