Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Geomatikaren eta Topografiaren Ingeniaritzako Gradua (desagertzear)

Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako graduatuak gai dira proiektu geomatikoak eta topografikoak diseinatzeko eta garatzeko, hau da, gai dira honelakoak planifikatu, proiektatu, zuzendu, gauzatu eta kudeatzeko: neurketa-prozesuak, informazio-sistemak, irudien ustiapena, kokapena eta nabigazioa; lur-azaleraren gaineko eta azpiko lurralde-informazioaren modelizazioa, irudikapena eta bistaratzea; betiere, ingurumenaren babesa kontuan hartuta.

Bestalde, profesional hauek gai dira obra zibilean eta eraikuntza eta informazioaren gizartean aplikatutako prozesuak eta produktuak planifikatu, proiektatu, zuzendu eta gauzatzeko, baita katastroan eta erregistroan zein lurralde-antolamenduan aplikatzeko ere.

Geomatika eta Topografia Ingeniaritzako Graduak gaitu egiten zaitu Topografiako Ingeniari Teknikoa lanbidean jarduteko.

Irteera profesionalak

Enpresa pribatuaren hainbat arlotan, besteak beste:

  • Obra-topografia eta orokorra: jasotze eta ekoizpen topografiko, partzelazioak, mugaketa eta neurketak, esku-hartze arkeologikoak, etab.
  • Diseñu eta informazio geografikoko sistema erabiltze.
  • Datu-atzemate, biltegiratze, analisi, administrazio eta zabalkunde.
  • Proiektu eta hegaldi fotogrametrikoak.
  • Proiektu geodesikoak.

Erakunde publikoetan, besteak beste:

  • Katastro.
  • Institutu kartografikoak.
  • Udalak.
  • Ingurumen sailak