Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Ingeniaritza Mekanikoko Gradua

Ingeniaritza Mekanikoaren xede nagusia da makinak, motorrak, mekanismoak eta sistema mekanikoak diseinatzea; beraz, lotura handia du industria alorreko berrikuntzarekin. Proiektu teknikoak planteatu, landu, zuzendu, exekutatu eta ustiatzeaz arduratzen da industria ingeniaritzaren arloan, oro har, eta ingeniaritza mekanikoarenean, bereziki.

Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitasuna emango dizu industria ingeniaritza teknikoan aritzeko, mekanikako espezialitatean. Izan ere, espezialitate hori arduratzen da makina eta gailu mekanikoak, industria egiturak eta instalazioak, diseinatu, aztertu, eraiki, instalatu eta funtzionamenduan jartzeaz, hala nola jasotze eta garraio makinak, makina erreminta, energia instalazioak, hozte instalazioak, etab. Gainera, gaitasuna emango dizu ere ekoizpen, operazio eta mantentze-lanak antolatu eta zuzentzeko.

UPV/EHU 250 enpresarekin baino gehiagorekin ari da lankidetzan, zure prestakuntza erabatekoa izan dadin lagunduko dizuten borondatezko praktikak egiteko.

Halaber, aukera dago titulazio bikoitz bat lortzeko Txileko  unibertsitate hauekin: Universidad Técnica Federico Santa  María eta Universidad Santiago de Chile (USACH).

Ingeniaritza Mekanikoko Graduak gaitu egiten zaitu Industria Ingeniari Tekniko lanbidean jarduteko.

Ezagutza arloa

Ingeniaritza eta Arkitektura

Ikastegia

Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola

Campusa

Araba

Harremanetarako

subdir.oacademica.eui-vi@ehu.es

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kredituak ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

85 plaza

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Makinak muntatu eta desmuntatu edo zeureak diseinatzea gustatzen bazaizu, gozatuko dituzu graduko ikastaro guztiak.
  • Gertutik ezagutuko dituzu ibilgailuak, aerosorgailuak, aeronautika, trenak eta abar fabrikatzeko prozesu industrialak.
  • Praktikak sektoreko enpresetan egin ahal izango dituzu. 250 entitate baino gehiagorekin dugu hitzarmena.
  • Graduko atal bat Europa, Latinoamerika, AEB, Australia, Errusia eta beste herrialde batzuetako unibertsitateetan ikas dezakezu.

Sarrera-profila

Pertsona sortzailea eta zenbakiekin trebea bazara, ulermen abstraktua, arrazonamendu logikoa eta trebezia deduktiboa badituzu eta matematika, fisika, kimika eta adierazpen grafikoa bezalako oinarrizko gaietarako erraztasuna baduzu, Ingeniaritza Mekanikoko Graduan dago zure lekua.

Irteera profesionalak

Lana egiteko aukera izango duzu arlo hauetan:

  • Automobilgintza, aeronautika, energia, makina erreminta, kimika, ingurumena, industria produktuen fabrikazioa, energia berriztagarriak…
  • Logistikako eta mantenimenduko enpresak.
  • Proiektuen ingeniaritzako enpresak.
  • Teknologia zentroak edo I+G+B departamentuak
  • Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza departamentuak

Baita irakaskuntzan eta administrazio publikoen arloan ere.