Fotokazetaritza27102

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27102

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.1421
Ordenagailuko p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

“Fotokazetaritza” irakasgaiak hedabideetara bideratutako argazki-adierazpenean sakontzea du helburu. Horretarako, ezagutzaren bi arloak kontuan hartuko ditugu: alde teorikoa eta praktikoa. Alde batetik, ikasleak lengoaia fotografikoaren elementu nagusiak ikasiko ditu. Bestetik, fotokazetaritzaren elementu teorikoak ezagutuko ditu. Ondorioz, kazetari moduan ez ezik, fotokazetaritzari ikerlari moduan ere heltzeko baliabideak bereganatuko ditu ikasleak, hau da, hedabideetako argazkiak interpretatzeko gakoak azaltzeko gai izango da.

“Fotokozetaritza” Kazetaritza Graduko 3. mailako irakasgaia da eta lehen lauhilekoan ematen da. Aurreko ikasturteetako irakasgaiak osatzen ditu, ikus-elementuak aztertzen dituelako. Horrela, “Fotokazetaritzak” 1. mailako “Berrien idazkera prentsa” eta 2. mailako “Ziberkazetaritzako hizkera” zein “Berrien idazkera telebista” irakasgaiak osatzen ditu. Era berean, argazkien konposizioa ere lantzen duenez, beste bi irakasgairen oinarri da: 3. mailako “Kazetaritza diseinuaren oinarriak” eta 4. mailako “Prentsa edizioa”, hain zuzen.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

UPV/EHUko Kazetaritza Graduan ikasleak garatuko dituen gaitasunetatik, 3. mailako “Fotokazetaritza” irakasgaiak honakoak zehazki lantzen ditu:
1.) Edukien alderdi formal eta estetikoak zuzen diseinatzea hainbat komunikabideren ezaugarrien arabera.
2.) Zenbait iturri bilatzea, aukeratzea, hierarkizatzea eta analizatzea, edukiak forma eta estrategia narratiboetara moldatuz.
3.) Komunikazioko eta informazioko prozesuei teknikak, teknologiak eta baliabideak ematea eta trebetasunak garatzea.
4.) Lan informatiboei kazetaritza genero eta formatu nagusiak ematea, komunikabide bakoitzaren berezko hizkuntzaren bitartez.

“Fotokazetaritza” ikasgaiak, hortaz, argazkien eta konposizioaren teknika izango du abiapuntu. Teknika ezagutzea, baina, ez da komunikazioan trebe izateko gaitasun nahikoa. Horregatik, ezaguera teknikoa lanbide-senaren zerbitzura ipiniko da. “Fotokazetaritza” irakasgaian ikasleek ikasturtearen amaieran honelako gaitasunak bereziki garatuko dituzte:
1.) Kameraren funtzionamendu teknikoa menderatzea eta erabiltzea.
2.) Argazki-konposizioaren arauak ezagutzea.
3.) Egoera zailetan argazki baliagarriak egiteko baliabideak garatzea.
4.) Irudiak sortzeko eta interpretatzeko gaitasun kritikoa lantzea.
5.) Irudien hizkera informazio-arlora egokitzeko gaitasuna garatzea.
6.) Irudien erabilpen profesionala hobestea.
7.) Informazioa irudien bitartez helarazteko eta maketazio egokian aurkezteko sen kritikoa bereganatzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EGITARAU TEORIKOA

1.) Argazki-kameraren funtzionamendua.
1.1.) Kamera digitala
1.2.) Diafragma
1.3.) Esposizio denbora
1.4.) Sentikortasuna
1.5.) Eremu-sakonera
1.6.) Bikorra eta zarataren arazoak
1.7.) Zurien balantzea
1.8.) Objektiboak

2.) Argazki-konposizioaren arauak.
2.1.) Enkoadraketa: formatoa, planoak eta hartualdi-angeluak.
2.2.) Herenen araua
2.3.) Hodeiertzaren legea
2.4.) Lerro nagusiak
2.5.) Begirada eta mugimendua
2.6.) Argiaren norabidea

3.) Argazkiaren erabilgarritasun informatiboa.
3.1.) Irudiaren eginkizuna
3.2.) “Fotoegia”
3.3.) Objektibotasuna

4.) Argazkiak interpretatzeko ikus-kodeak.
4.1.) Espazio kodea
4.2.) Keinu kodea
4.3.) Eszenografia kodea
4.4.) Argi kodea
4.5.) Sinbolo kodea
4.7.) Kode grafikoa
4.8.) Konposizio eta harreman kodea
4.9.) Testuingurua

EGITARAU PRAKTIKOA
1.) Maketazioari buruzko lan praktikoa.
2.) Formatuari, konposizioari, planoei eta hartualdi-angeluei buruzko lan praktikoa.
3.) Sei fotoalbiste.
4.) Bi fotoerreportaje.

Metodologiatoggle-navigation

Ikastordu magistraletan fotokazetaritzaren oinarri teknikoak azalduko dira, ondoren horren erabilpen informatiboari ekiteko. Beraz, eduki teorikoek bi arloak landuko dituzte: argazkilaritzaren teknika zein konposizioa, alde batetik, eta argazkien interpretazioa, bestetik.

Ikasgelako praktiketan irakasgaiaren alde esperimentala landuko da. Horrela, ikasleek haiek argazkiak egingo dituzte eta horiek konposizio egokian aurkeztuko dituzte.

Ordenagailuko praktikak, azpitaldetan banatuta, multimedia gelan izango dira. Bertan, argazki-ediziorako Photoshop programa profesionala landuko da. Honako teknikak, besteak beste: doitze geruza, koloreztatzea, hainbat enkoadraketa mota, perspektiba, irudien txertaketa etab.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 45
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ikasleak klase magistraletako, ikasgelako praktiketako eta ordenagailuko praktiketako saioen %80ra bertaratu behar du eta ikastordu magistraletako eztabaidetan parte-hartzea baloratuko da. Arau horrek atal bakoitzeko %80ko asistentzia eskatzen du. Justifikatuta egon arren, bertaratu ezin daitekeen gehienezko kopurua irakasgaiaren atal bakoitzean %20koa izango da. Hau da, atalen batean huts eginez gero, ikaslea azken ebaluazioaren sistemaren arabera kalifikatuko da, baldin eta irakasleari idatziz horren berri ematen badio.

Atal guztiak gainditu behar dira. Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan.

Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da. Hortaz, ekaineko ez-ohiko deialdian, gainditutako atalen emaitzak gordeko zaizkio ikasleari eta suspenditu zuen atalaren proba bakarrik egin beharko du. Era berean, atalen batera aurkeztu ez bada edo atalen bateko lanik egin ez badu, ohiko deialdiaren nota “ez aurkeztua” izango da eta ekaineko ez-ohiko deialdian, gainditutako atalen emaitzak gordeko zaizkio ikasleari eta egin ez zuen atalaren proba bakarrik egin beharko du. Ez da hurrengo ikasturterako notarik gordeko.

Azken probak bi orduko iraupena izango du, teoriari buruzko azterketak eta Photoshoparen azterketak ordu bana hartuko dutelako.

Ikasgaiaren praktiketan, entregagaietan edo azterketetan plagioa edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa ekarriko du dagokion deialdian.


Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 10a baino lehen. Era berean, azken ebaluazioaren sistema aukera dezake ikasleak. Horretarako ere, azaroaren 10a baino lehen, irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio.

• Lan praktikoak %30 (azaroaren 17an aurkeztu behar du)
• Azterketa teorikoa %25
• Azterketa praktikoa %45 (azaroaren 17an irakasleari horren edukiaren berri eman behar dio)

Atal guztiak gainditu behar dira. Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan.

Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.

Azken probak lau orduko iraupena izango du. Lehen orduan teoriari buruzko azterketa egingo da. Bigarren ordua Photoshop programaren ezaguera egiaztatzeko proba egiteko izango da. Azken bi orduetan, ikasleak bi fotoerreportaje maketatuko ditu, berak horretarako eginda ekarriko dituen 40na argazkiekin.

Ikasgaiaren praktiketan, entregagaietan edo azterketetan plagioa edo kopia aurkitzen bada, ikasgai osoaren suspentsoa ekarriko du dagokion deialdian.

Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 23 baino lehen.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

• Lan praktikoak %30
• Azterketa teorikoa %25
• Azterketa praktikoa %45

Atal guztiak gainditu behar dira. Ohiko deialdian ebaluazio jarraitua egin duen ikasleak atalen bat gainditu ez badu, suspentsoa izango du, baina ez-ohiko deialdi honetan, orduan gainditutako atalen emaitzak gordeko zaizkio eta suspenditu zuen atalaren proba bakarrik egin beharko du.

Azken probak lau orduko iraupena izango du. Lehen orduan teoriari buruzko azterketa egingo da. Bigarren ordua Photoshop programaren ezaguera egiaztatzeko proba egiteko izango da. Azken bi orduetan, ikasleak bi fotoerreportaje maketatuko ditu, berak horretarako eginda ekarriko dituen 40na argazkiekin.

Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan.

Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.



Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Azterketa prestatzeko ez da nahikoa apunteak hartzea. Kodeen analisiari dagokionez, atal nagusia Manuel Alonso Erausquin-en liburuan oinarrituta egon arren, irakasleak ez datoz haren ikuspegiarekin guztiz bat.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia (ez dago eskulibururik):
- Alonso Erausquin, Manuel (1995): Fotoperiodismo. Formas y códigos, Madrid: Síntesis.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Irakaslearen bibliografia:
- Baeza, Pepe (2001): Por una función crítica de la fotografía en prensa, Madrid: Paidós.
- Freeman, Michael (2012): La narración fotográfica. Ensayo y reportaje visual, Barcelona: Blume.
- Polidoro, Piero (2010): ¿Qué es la semiótica visual?, Leioa: UPV/EHU.
- Short, María (2013): Contexto y narrración en fotografía, Barcelona: Gustavo Gili.
- Sontag, Susan (2003): Regarding the Pain of Others, New York: Farrar, Straus and Giroux / (2010): Ante el dolor de los demás, Madrid: De Bolsillo.

Sakontzeko bibliografía:
- Lakoff, George (2004): Don’t Think of an Elephant!: Know Your Values and Frame the Debate. The Essential Guide for Progressives, Vermont: Chelsea Green / Lakoff, George (2007): No pienses en un elefante. Lenguaje y debate político, Madrid: Complutense.
- Rossig, Julian J. (2014): Fotojournalismus, Konstanz: UVK.

Aldizkariak

- Revista Foto: http://www.revista-foto.es/
- Graffitis: http://five.tsx.org/
- Fotomundo: http://www.fotomundo.com/
- Fotozoom : http://www.fotozoom.com.mx/
- Fotografia Reflex : http://www.reflex.it/
- Photo: http://www.photo.fr/
- American Glamour Photography: http://glamour-illustrated.com/
- Cuartoscuro: http://www.cuartoscuro.com.mx/
- D-foto.com: http://www.d-foto.com/
- Imagenes Americanas: http://www.imagenesamericanas.com
- Universo Fotográfico: http://www.ucm.es/info/univfoto
- FV: http://www.omnicon.es/fv.html
- Blind Spot: http://www.blindspot.com/
- Masters Of Photography: http://masters-of-photography.com/
- La Fotografía Actual/Digital/Social: http://www.la-fotografia.com
- Nufoto: http://www.nufoto.com/
- Image Magazine: http://www.imagemag.net/
- Camera Arts Magazine: http://www.cameraarts.com/
- AsiaPhoto.Com: http://www.asiaphoto.com/
- Apogee: Phothttp://www.apogeephoto.com/

Web helbideak

- www.artphotogallery.org/02
- www.marianayampolsky.org
- www.zonezero.com
- www.masterofphotography.com
- www.zona10.com.mx/galeria/coleccion.htm
- www.fotocultura.com/indexgral.php
- www.fotoma.com.ar/links.php
- www.icp.org
- www.cayetanoarcidiacono.com.ar
- www.fotografia.net
- www.din21.com
- www.fotorevista.com.ar
- www.fotomundo.com
- www.hispanart.com/hispanartfoto/monograficos/cmadoz/galeria_net.htm
- www.westongallery.com
- www.gil.arrakis.es
- www.fotografoscolombianos.com
- www.octoacto.org
- www.alvaeno.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ABRIL VARGAS, MARIA NATIVIDAD
  • AGIRREAZALDEGI BERRIOZABAL, MARIA TERESA
  • RAMIREZ DE LA PISCINA MARTINEZ, JESUS MARIA

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

10:00-12:00

2-15

11:30-13:00

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

15:00-17:00

15:00-17:00

2-15

16:00-17:00

15:00-16:30

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:00-18:00

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

15:00-16:00

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:30-18:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-10:30

10:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak