Interpretazio Generoak27103

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27103

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.710.5
Ordenagailuko p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Interpretazio Generoak irakasgaia urrats bat da aurreko ikasturteetan jorratutako informazio generoak sakontzeko bidean. Interpretazio generoetako informazioak lantzean elementu berriak gehitu zaizkio idazkerari, hala nola behaketa, balorazioa eta informazioaren analisia.
Elkarrizketa sakona, erreportajea eta kronika ditugu interpretazio generoen oinarrizko osagaiak. Hala ere, hitzaldia edo prentsaurrekoa bezalako testu informatiboek ere interpretazio elementuak izan ditzakete euren narrazioan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Gaitasunak:

1-Interpretazio genero desberdinen ezaugarriak identifikatzea eta aztertzea egungo testuiguruan.

2-Interpretazio generoen lantze-prozesua ezagutzea egungo testuinguruan.

3-Beharrezko gaitasunak garatzea interpretazio formatu desberdinak sortzeko, beti ere formatu bakoitzaren erabilera profesionalari lotua.

4-Indarrean dauden arau akademikoen araberako hizkuntzaren erabilera zuzena izatea.


Ikaste-prozesuaren emaitzak:

Irakasgaiaren helburua hauxe da: ikasleak informazioetan subjektibitatearen berezko elementuak sartzen ikastea –analisia, balorazioa eta behaketa-, eta baliabide estilistiko eta literarioak zuhurtasunez eta eraginkortasunez erabiltzea, informazioa bere itxuran ederresteko.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Interpretazio eta errealitatea egungo kazetaritzan
1.1. Kazetari-lana eta errealitatea Euskal Herrian
1.2. Kazetari-lana eta euskal estiloa
1.3. Jarduera informatiboa eta albiste gaiak
1.4. Errealitatea eta gu. Informazioa, interpretazioa eta iritzia
1.5 Literatur Kazetaritza

2. Interpretazio ikuspegiak informazioan
2.1. Kazetari-lanik ohikoenak.
2.2. Narrazioa interpretazio osagaiekin. Testuak laburbildu eta berregitea.
2.3. Adierazpenak nola eman
2.4. Prentsaurrekoak, hitzaldiak, prentsa agiriak
2.5. Mezu interpretatiboa: analisia eta balorazioa
2.6. Mezu interpretatiboaren aurkezpen desberdinak; kontakizunaren teknika

3. Literatur elkarrizketa, interpretazio edo pertsonaia elkarrizketa
3.1. Sormenezko elkarrizketa motak
3.2. Prestaera, nola egin: dokumentazioa, galdetegia
3.3. Elkarrizketatzailea eta elkarrizketatua
3.4. Egitura, estiloa, lengoaia.
3.5. Zenbait eredu

4. Erreportaje interpretatiboa
4.1. Jatorria. Erreportajearen aztarnak euskal prentsan
4.2. Erreportajearen prestaera
4.3. Erreportajearen ezaugarriak eta egiturak (irizpideak eta aholkuak)
4.4. Estiloa
4.5. Zenbait eredu

5. Kronika interpretatiboa
5.1 Kronikaren jatorria eta ezaugarriak
5.2 Kronikaren egitura
5.3 Kronika motak
5.4 Batxi, lehen kronikari euskalduna
5.5 Zenbait eredu

PRAKTIKAK
Ordenagailu praktikak eta gelako praktikak:

1) Informazio bat idatzi behaketa elementuez osatuta.
2) Aipuak edo adierazpenak testuan behar bezala sartzen eta garatzen ikasteko ariketa.
3) Prentsaurrekoa edo hitzaldia jorratu eta idatzi, hainbat behaketa elementuez osatuta.
4) Elkarrizketa zeharkako estiloan, modu interpretatzailean, Kazetaritza Berriaren ildoan.
5) Kronika interpretatzaile bat idaztea.


Ordenagailu praktikak:

1)Informazio bat idaztea behaketa elementuz osatuta.
2)Aipuak edo adierazpenak testuan behar bezala sartzen eta garatzen ikasteko ariketa.
3)Prentsaurrekoa edo hitzaldia jorratu eta idatzi, hainbat behaketa eta interpretazio elementuz osatuta.
4)Elkarrizketa zeharkako estiloan, modu interpretatzailean, Kazetaritza Berriaren ildoan.
5)Kronika interpretatzailea idaztea.


Gelako praktikak.

1) Hitzaldi edo prentsaurreko ereduak aztertzea interpretazio elementuekin.
1.1 Egitura, estiloa eta lengoaia.
2) Interpretazio generoen ereduak aztertzea.
2.1 Egitura, estiloa eta lengoaia.
3) Liburu bat edo kazeta-testu bat irakurtzea.
3.1 Ondorioak aurkeztea.


Metodologiatoggle-navigation

Metodologia irakasgaiaren edukiei moldatuta dago: eskola magistralak, kasu eta arazo praktikoak konpontzea, laborategi edo gelako praktikak, taldekako jarduerak gelan, irakurketak eta abar.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

OHIKO DEIALDIA:

Ebaluazioa jarraitua izango da, nahiz beti egongo den azken ebaluaziora aurkezteko aukerarik.

Ebaluazioa halakoxea izango da:
Teoria (azken notaren %40)
Ebaluatzeko tresna:
-Idatzizko azterketa. Test moduko azterketa bat izango da edo garatzeko galderez osatutako azterketa, galdera teorikoz eta adibide praktikoz osatua. Azterketa honek, gehienez, bi ordu iraungo du.

Ebaluatzeko irizpideak:
-Interpretazio-generoen jatorri, egitura eta ezaugarrien ezagutza.
-Interpretazio generoen teoria eta praktika harremanetan jartzeko gaitasuna.
Azken notaren portzentajea: %40

Praktika (azken notaren %60)
Ebaluatzeko tresna
A-Ordenagailu praktikak: (azken notaren %50)
1) Prentsaurrekoa edo hitzaldia
Ebaluatzeko irizpideak:
- Argi, zehatz eta labur idazteko gaitasuna, interpretazio-teknikak erabiliz.
- Hizkuntzaren erabilera egokia.
- Aipu testualaren teknika erabiltzeko
Azken notaren portzentajea: %10

2) Elkarrizketa zeharkako estiloan
Ebaluatzeko irizpideak:
- Zuzeneko galdera eta erantzunik gabeko elkarrizketa, behaketa datuak tartekatuz,
giroa eta pertsonaia deskribatuz. Literatur elkarrizketaren ildoan jorratutako lana.
Azken notaren portzentajea: %25

1) Kronika interpretatzaile bat idaztea.
Ebaluatzeko irizpideak:
-Kronika idazteko gaitasuna, norberaren interpretazio elementuak tartekatuz.
Azken notaren portzentajea:%15


B-Gelako praktikak: (azken notaren %10)

Lanak laborategi praktikei eta eskola magistralei lotuta egongo dira. Taldekako jarduerak izango dira, helburu jakin batez: analisiaren eta azterketaren ondorioz interpretazio generoek dituzten elementuak sakon ezagutzeko.

Ebaluazio jarraitua egiteko baldintzak:
Irakasgaia gainditzeko alde teoriko eta praktikoak gainditu beharko dira.

Ebaluazio jarraitua utziz gero, hurrengo ebaluazioa ezohiko deialdian izango da. Ohiko deialdian EZ AURKEZTUA nota izango du ikasleak.

Azken ebaluazioa halaxe izango da:

Teoria: azterketa, notaren %40
Praktika: hiru testu motak (%50)
Gelako praktika (liburuari buruzko lana) (%10).

Ebaluazio jarraituaren baldintzak

Irakasgaia gainditzeko alde praktikoa eta alde teorikoak gainditu beharko ditu ikasleak. Behin lan praktikoren bat aurkeztuta, ebaluazio jarraitua egiteari utziz gero, ikasleak ezohiko deialdian izango du hurrengo ebaluazioa.

Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 10a baino lehen.

Azken ebaluazioa:

Ebaluazio jarraituaren ordez ikasleak azken ebaluazioaren sistema aukeratzen badu, ikasleak ezagutza teoriko eta praktikoak dituela frogatu beharko du.

Teoriaren balioa %40koa izango da eta praktikarena %60koa.


UKO EGITEA.

Ikasleak alde teorikoa edo praktikoa egiten ez badu, ulertu egingo da uko egin diola deialdiari eta, ondorioz, EZ AURKEZTUA agertuko da aktetan.

Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 23a baino lehen.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdiko irizpide berak izango dira indarrean.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Materiala:

Teorian zein praktikan ‘Kazetari lan@ Euskal Herrian’ lana izango da gidaliburua.
Irakasleak beste testu batzuk ere erabiliko ditu eskoletan

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia:

GIDALIBURUA:

RAMIREZ DE LA PISCINA, Txema (1998): Kazetari lan@ Euskal Herrian, Bilbo: EHU-UEU (www.ueu.org)

BESTE LIBURU BATZUK:

ABRIL, Nati, (2003) Información interpretativa en prensa, Síntesis

ARFUCH, Leonor (1995) La entrevista una invención dialógica. Paidos

ASKOREN ARTEAN (2005): Kazetaritza eta euskara: Oraina eta geroa,Bilbo: EHU (www.kazetaritza.org)

BERRIA (2006): Estilo Liburua,Andoain. Berria

ECHEVARRIA, Begoña (1998) Las W´s del reportaje. Fundación Universitaria San Pablo

SÁNCHEZ, José Francisco (2000) La entrevista periodística: introducción práctica. EUNSA




Gehiago sakontzeko bibliografia

Gehiago sakontzeko bibliografia:

CAPOTE, Truman. Odol Hotzean. Igela

KAPUSCINSKI, Ryszard (2004) Los cinco sentidos del periodista. Fundación para un nuevo periodismo iberoamericano

Web helbideak

www.berria.eus
www.argia.com
http://www.buruxkak.org/liburuak/87/kazetari_l_na_euskal_herrian.html
http://www.euskaltzaindia.net/arauak/
www.kazetaritza.org


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ABRIL VARGAS, MARIA NATIVIDAD
  • AGIRREAZALDEGI BERRIOZABAL, MARIA TERESA
  • RAMIREZ DE LA PISCINA MARTINEZ, JESUS MARIA

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

10:00-11:30

10:00-11:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

17:00-19:00

17:00-19:00

2-15

18:00-19:30

16:30-17:30

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

19:30-20:00

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:30-19:30

Irakasleak

16 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

17:30-19:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-13:00

2-15

11:00-13:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:30-14:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak