Erreporterismoa27106

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27106

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Gelako p.2842

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Kazetaritza Graduan funtsezko irakasgaia da “Erreporterismoa” eta harreman estua du erredakzio teknikak aztergai dituzten beste irakasgai guztiekin. "Informazio Generoak" eta "Kazetaritza Berezitua"-rekin, kasu. Graduaren hasieran erreporterismoari buruz erdietsitako oinarrizko ezagutzetan sakontzen du eta erreportajearen generoa du xede nagusi; teoria eta praktika egokitasunez uztartuz. Orobat, arreta berezia eskaintzen dio ikerketa kazetaritzari.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Informazio Generoak irakasgaiaren gaitegian, erreportajearen aurkezpena egiteaz gain, ikasleak aipatu informazio generoarekin duen lehen harremana ere ematen da. Irakasgai honetan, aldiz, oinarrizko prestakuntza hori osatzea, handitzea eta garatzea ere xede duen irakasgai baten protagonista bilakatzen da erreportajea. Irakasgaiaren orientazioak zein ikusmoldeak ere prentsa idatzia dute ardatz.


HELBURUAK


.- Erreportajearen irakurketa analitiko zein kritikoaren sustatzea. Erreportari onak erreportaje irakurle ona behar du izan. Horretarako, erreportajeen irakurketa sarriaz gain, lan on bat txar batetik bereizteko gaitasuna ere ezinbestekoa da.

.- Kazetaritza-erredakzioan sakontzea. Eskuragai dituen baliabide narratibo zein azalpenezkoak trebetasunez erabiltzea eskainiko zaio irakasleriari bere lanaren edukia aurkeztu, egituratu eta laburbildu dezan.

.- Kazetaritza-erreportaje bat egiteko nahitaezkoa da lan sistema ezagutzea eta hartan trebatzea. Erredakzioa azken etapa da, baina erredaktorearen lanaren parte baten isla da bakarrik. Izan ere, erreportajearen sorrera-prozesua ezagutu behar du ikasleak. Horren barnean, gaiaren hautua, ikuspegiari buruzko erabakia, aurretik jasotako datuen bilketa eta iturri dokumental zein pertsonalen bilaketa eta kontaktua leudeke; baita aipatu iturrietatik informazioa erdiestea ere.

.- Oinarrizkoa da zintzotasunez zein lanbidearen deontologiarekin bat egindako lan egiazko baten garrantziaz ikaslea kontzientziatzea. Horretarako, ikasleak aintzat hartu behar ditu igaro ezin ditzakeen mugak.


GAITASUNAK

Irakasgaiaren eremura zedarritutako gaitasun espezifiko eta Graduko heziketa osora heda daitezkeen gaitasun orokor edo zeharkako batzuen erdiespenera ala errefortzura dago zuzendua irakaskuntza-programa.

Gaitasun espezifikoen artean hauexek leudeke:

1.- Erreportajeen analisia: praktika onak eta txarrak.

2.- Erreportaje bihur daitezkeen gaiak.

3.- Erreportajea orientatzeko ikuspuntua aukeratzeko gaitasuna.

4.- Iturrien aukeratzea (dokumentalak zein pertsonalak) eta haien tratamendua.

5.- Erredakzioa eta erreportaje estiloa.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Teoria gaitegia

1. Definizioa: Zer da erreportajea?

2. Erreportajearen historia.
2.1. Erreportajearen jatorria.
2.2. Kazetaritza Berriaren eragina.
2.3. Kapuscinskiren eredua.

3. Erreportajearen tipologia.
3.1. José Luis Martínez Albertos-en tipologia.
3.2. Álex Grijelmo-ren tipologia.
3.3. Miguel Ángel Bastenier-en tipologia.
3.4. Begoña Etxebarriaren tipologia.

4. Erreportajearen egitura.
4.1. Erreportajearen titulazioa.
4.2. Sarreratxoak.
4.3. Erreportajearen gorputza.
4.4. Erreportajearen itxiera.


5. Erreportajearen estiloa.
5.1. Argitasuna, laburtasuna eta zehaztasuna.
5.2. Zuzentasuna eta erritmoa.
5.3. Sormena eta literatur adierazpena.

6. Ikerketa erreportajean.
6.1 Gaia aukeratzeko jarraibideak.
6.2. Ikuspegiaren garrantzia.
6.3. Informazio iturriekin lan egitea.
6.4. Informazioaren egiaztapena.
6.5 Informazioaren aukeratzea.

7. Erreportaje garaikidea: joera berriak.
7.1. Izaera interpretatiboa.
7.2. Literatur kutsuko kazetaritza erredakzioa.
7.3. Erreportajearen eragina informazioan.

Praktika gaitegia

1. Erreportaje ereduen analisia.
2. Erreportaje osagai desberdinen idazketa.
3. Erreportaje mota ezberdinen idazketa.

Metodologiatoggle-navigation

Ikasleak erreportajeari buruzko ezagutza sakona lortzea da irakasgaiaren helburu nagusia. Ikuspegi horretatik, teoriak eta praktikak elkarrekin joan behar dute.

-Teoria eskolak. Irakasgaiaren teoria atalean, eskola magistralak eta erreportajeen analisiak uztartuko dira.

-Praktika eskolak. Erreportajeak landu, idatzi eta zuzentzeaz gain, haien inguruko lanak ere egin eta aztertuko dira. Hala, ikasle bakoitzak erreportaje sail bat idatzi beharko du. Erreportaje horiek gauzatu ahala, errealitatearekin harremanetan jarri eta berezko iturriak erabili beharko ditu.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 40
    • Banakako lanak (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

*Ebaluazio mistoa

Lanak, nagusiki, banakakoak izango dira. Azterketak, berriz, bi atal izango ditu: teoria eta praktika. Biak ala biak, bereizirik baloratuko dira.

Praktika: lauhilekoan barna egindako ariketa praktikoen ebaluazio jarraia. Gainditzen duten ikasleek irakasgaiaren praktika atala libratuko dute.
Praktikaren balioa: azken notaren %60.

Teoria: eskoletan azaldutako kontzeptu teorikoak izango dira ardatz azterketan. Teoriaren balioa: azken notaren %40.

Irakasgaia gainditzeko, teoria eta praktika gainditu beharko dira.

-Ariketa bakar baten kopiak, osoa edo partziala, irakasgaiaren suspensoa ekarriko du. Horrek ez du atzerabueltarik. Iruzur egiten duten ikasleek deialdia galduko dute eta uztaileko deialdira aurkeztu beharko dute.

-Ebaluazio mistoa uztea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki, ebaluazio jarraiari (mistoari) uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio ikasleak irakasgaiaren ardura duen irakasleari. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasten den egunetik aurrera. Alegia, azaroaren 10a baino lehenago (martxoaren 23a baino lehen, bigarren lauhilekoaren kasuan) aurkeztu beharko du aipatu idatzia.

-Deialdiari uko egitea: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki, deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko du eskaria. Alegia, azaroaren 22a baino lehen (apirilaren 23a baino lehen,bigarren lauhilekoaren kasuan)aurkeztu beharko du aipatu idatzia.

*Ebaluazio mistoa aukeratzen ez duten ikasleek, ikasturte amaieran azterketa egiteko eskubidea izango dute. Azterketa horrek bi atal izango ditu: teoria (%40) eta praktika (%60). Irakasgaia gainditzeko, bi atalak gainditzea ezinbestekoa izango da.


Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

*Azterketa

Azterketak bi atal izango ditu: teoria eta praktika. Biak ala biak, bereizirik baloratuko dira (praktikaren balioa: %60 / teoriaren balioa: %40).

Irakasgaia gainditzeko, teoria eta praktika gainditu beharko dira.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

BASTENIER, Miguel Ángel (2001). El blanco móvil. Curso de periodismo. Madril, Ediciones El País.

ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2011). El reportaje periodístico. Una radiografía de la realidad. Sevilla, Comunicación Social.

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (2003). Introducción al reportaje. Antecedentes, actualidad y perspectivas. Santiago de Compostela, Servicio de Publicaciones de la Universidad de Santiago de Compostela.

GRIJELMO, Álex (2001). El estilo del periodista. Madril, Taurus.

MACIÁ BARBER, Carlos (2007). El reportaje de prensa. Análisis del propósito y recursos del género en suplementos de diarios de información general españoles. Madril, Universitas.

YANES MESA, Rafael (2004). Géneros periodísticos y géneros anexos. Una propuesta metodológica para el estudio de los textos publicados en prensa. Madril, Fragua.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BEZUNARTEA, Ofa; HOYO, Mercedes del eta MARTÍNEZ, Florencio (1998). 21 lecciones de reporterismo. Bilbo, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua.

CAMPS, Sibila (1999). Periodismo sobre catástrofes. Buenos Aires, Ediciones Paulinas.

CAMPS, Sibila y PAZOS, Luis (1996). Así se hace periodismo. Manual práctico del periodista gráfico. Buenos Aires, Paidós.

CANTAVELLA J. eta SERRANO F. (koordinatzaileak) (2004). Redacción para periodistas: informar e interpretar. Bartzelona, Ariel.

CHILLÓN, Lluís Albert (1999). Literatura y periodismo: una tradición de relaciones promiscuas. Bartzelona, Servei de publicacions de la Universitat Autònoma de Barcelona.

ECHEVARRÍA LLOMBART, Begoña (2004). Las W’s del reportaje. Valencia, Servicio de Publicaciones de la Universidad CEU Cardenal Herrera.

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (1998). El reportaje en prensa, un género periodístico con futuro. Latina de Comunicación Social aldizkaria, 4. 2012ko maiatzaren 20an berreskuratua:
http://www.ull.es/publicaciones/latina/z8/r4absonia.htm.

JARAMILLO AGUDELO, Darío (ed) (2012). Antología de crónica latinoamericana actual. Madril, Alfaguara.

MALCOLM, Janet (2004). El periodista y el asesino. Bartzelona, Gedisa.

MACIÁ BARBER, Carlos (2008). La depauperación del reportaje en las redacciones se bosqueja en el aula universitaria. Estudio de campo de las deficiencias relevantes (2002-2008). Estudios Sobre el Mensaje Periodístico aldizkaria, 14. Orrialdeak: 483-495.

MARTÍN VIVALDI, Gonzalo (1973). Géneros periodísticos. Madril, Paraninfo.

MARTÍNEZ ALBERTOS, José Luis (1984). Curso General de Redacción Periodística. Bartzelona, Mitre.

MERCHER, Melvin (1994). News reporting and writing. Dubuqe, Brown and Benchmark.

METZLER, Ken (1986). Newsgathering. New Jersey, Prentice Hall.

MISSOURI Group, The (1988). News reporting and writing. New York, Saint Mar

Aldizkariak

FERNÁNDEZ PARRAT, Sonia (1998). El reportaje en prensa, un género periodístico con futuro. Latina de Comunicación Social aldizkaria, 4. 2012ko maiatzaren 20an berreskuratua: http://www.ull.es/publicaciones/latina/z8/r4absonia.htm.

MACIÁ BARBER, Carlos (2008). La depauperación del reportaje en las redacciones se bosqueja en el aula universitaria. Estudio de campo de las deficiencias relevantes (2002-2008). Estudios Sobre el Mensaje Periodístico aldizkaria, 14. Orrialdeak: 483-495.

SIERRA, Javier (2010). Competencias profesionales y empleo en el futuro periodista. El caso de los estudiantes de periodismo de la Universidad San Pablo CEU. Icono 14 aldizkaria, 2. liburukia. Orrialdeak: 156-175. Madril.

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • GENAUT ARRATIBEL, AINGERU
  • LEGARDA URIARTE, JOSE MARIA
  • MESO AYERDI, KOLDOBIKA

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

11:00-13:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00

17:00-19:00

17-30

17:00-19:00

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-19:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-11:00

Irakasleak