Kazetaritzaren Historia27108

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27108

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Ikasgai honetan, Espainian eta Euskal Herrian kazetaritzako mezuen eta hedabideen garapen historikoa aztertzen da, XIX. mendean hasi eta posfrankismoraino. Aztertutako hedabideak idatziak, irratizkoak eta ikusentzunezkoak dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Gaitasun espezifikoak:

1.- Kazetaritzaren garaialdi historiko nagusiak identifikatzeko gaitasuna garatzea, eta baita eragindako faktoreak ere.

2.- Espainiar estatuan, XIX. eta XX. Mendean, kazetaritzak izan dituen aldaketa nagusiak aztertzea, eta politikarekin izandako harremanaz ikerketa egitea. Halaber, euskarazko kazetaritza ere ikusiko da.

3.- Kritika sistematiko eta korrelazionalerako gaitasuna garatzea, XX. Mendeko dokumental nagusiak hiru ikuspegitatik ikertuz: kazetaritza, gizartea eta ideologia.

Gaitasun orokorrak:

1.- Modu eta tradizio periodistikoen eboluzioa ezagutzea. Halaber, korronte eta kontzeptuak aztertzea, mezuen ikerketaren bitartez.

2.- Informaziorako eta komunikaziorako adierazgarriak diren iturriak identifikatzeko eta erabiltzeko gaitasuna lortzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Programa teorikoa:

1.- Lehen atala: kazetaritzaren historiaren alderdi kontzeptual nagusiak.

2.- Bigarren atala: espainiar estatuko Prentsa XIX. Mendean (1808-<1898) eta aurrekariak XVII eta XVIII.an.

3.- Hirugarren atala: espainiar estatuko Prentsa XIX. amaieran eta XX.an, frankismora arte (>1898-1939).

4.- Laugarren atala: espainiar estatuko Prentsa XX. mendean, frankismoan eta postfrankismoan (1939-2000+).

5.- Bostgarren atala: espainiar estatuko irrati eta telebistaren historia.

6.- Seigarren atala: euskal/euskarazko prentsaren historia.

7- Zazpigarren atala: Kazetaritza, gizarte eta ideologiaren arteko harremanak.

Programa praktikoa:

• Praktika ez ebaluatuak: ikasgelan egiten diren praktikak dira, ikasgai teorikoekin erlazionatuta: egunkari historikoak irakurtzea eta eztabaidatzea; pelikulak, bideoak ikustea; irrati dokumentuak entzutea, eta antzekoak.

• 1. Praktika ebaluatua: bakarkako idazlana. Gaia izango da kazetaritzaren historiako hedabide, kazetari, prentsa-pertsonaia edo gertakari bati buruz idazlan bat egitea. Gizarte zientzietako ikerlan baten egitura izango du.

• 2. Praktika ebaluatua: taldeka egindako idazlana. Lan honetan, XX. Mendeko lau dokumental nagusienak aztertuko dira hainbat alderditatik: egitura, edukia, ideologia, kazetaritza eta gizartea. Gizarte zientzietako ikerlan baten egitura izango du. Aztertuko diren dokumentalak hauek dira: (1) Nanook of the North (Robert Flaherty, 1922, 79’); (2) Gizona makerarekin (Dziga Vertov, 1929, 80’); (3) Las Hurdes, tierra sin pan (Luis Buñuel, 1932, 27’); eta (4) Boroondatearen garaipena (Leni Riefenstahl, 1934, 114’).

Metodologiatoggle-navigation

Dozentzia mota: M (clase magistrala), GA (Gelako praktikak)

Aurrez aurreko dozentzia: 60 ordu.

M: 30 horas; GA: 30 horas.

Ikaslearen aurrez aurreko ordu kopurua : 90 ordu.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ohiko ebaluaketa jarraitua:

1. Bakarkako idazlana: < 3 puntu (%30).

2. Hiruko idazlana: <3 puntu (%30).

3. Froga idatzi orokorra: < 4, puntu (%40).

Guztira: 10 puntu (%100).

Oharrak:

1) Ebaluaketa jarraituan, ikasgaia gainditzeko, bi praktikak eta froga idatzi orokorra egin behar dira eta hirurak gainditu.

2) Ikasleak ebaluazio jarraituaren metodologiari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 10 baino lehen.

3) Ebaluaketa jarraitua egin nahi duela adierazten ez duen edonor, azken ebaluaketara doala ulertuko da.

4) Ebaluaketa jarraitua egin ahal izateko, klaseko asistentzia gutxienez %60koa izan behar da.


Ohiko ebaluaketa azkena

• Azken azterketa idatzia: 10,0 puntu (%100). Azterketak 2 ordu inguru iraungo du eta bertan galdera teoriko batzuk jarriko dira, garatuak izateko.

Oharrak:

1) Irakasgaia gainditzeko alde teorikoa eta praktikoa egin eta gainditu behar da. Alde horietako bat egiten ez duen ikaslea EZ AURKEZTU gisa agertuko da aktetan. Halaber, gainditu beharreko aldeetako bat suspendituz gero, aktetan suspenditutako atalaren kalifikazio baxuena agertuko da.

2) Ikasleak azken ebaluazioari uko egin diezaioke. Horretarako irakasgaiaren ardura duen irakasleari idatzi bat aurkeztu beharko dio azaroaren 23 baino lehen.

3) Azken azterketa ohikorako, hurrengo materiala estudiatu behar da: (a) irakasleak ikasgelan emandako argibide teoriko-praktikoak (dozentzia magistrala); (b) irakasleak ikasgelan aurkeztutako apunteak eta Egelatik banatuak; eta (c) Maria Cruz Seoane eta María Dolores Saiz-en liburua (Cuatro siglos de periodismo en España. Madrid: Alianza Universidad, 2007).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

• Azken azterketa idatzia: 10,0 puntu (%100). Azterketak 2 ordu inguru iraungo du eta bertan galdera teoriko batzuk jarriko dira, garatuak izateko.

Oharrak:

1) Azken ebaluaketa egiten ez duen ikasleak (eta ebaluaketa jarraitua egin barik badago), ulertuko da ez dela aurkezten azterketara eta, beraz, EZ AUKEZTUA jarriko zaio aktan.

2) Azken azterketa ez ohikorako, hurrengo materiala estudiatu behar da: (a) irakasleak ikasgelan emandako argibide teoriko-praktikoak (dozentzia magistrala); (b) irakasleak ikasgelan aurkeztutako apunteak eta Egelatik banatuak; eta (c) Maria Cruz Seoane eta María Dolores Saiz-en liburua (Cuatro siglos de periodismo en España. Madrid: Alianza Universidad, 2007).

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Idatzizko eta ikusentzunezko edukiak ikusi ahal izateko, behar diren tresnak eta aplikazioak erabiliko dira.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Oharra: hemen aipatutako liburuak ez dira eskuliburuak, gidan adierazitako salbuespena kenduta.


Seoane, Maria Cruz y Saiz, Maria Dolores (2007): Cuatro siglos de periodismo en España. Madrid: Alianza Universidad.

BARRERA, Carlos (editor): "Historia del Periodismo Universal", Ed.Ariel, Bacelona 2004.

ZALAKAIN, Jexuxmari (1993. Joxemiren uzta: euskal prentsa herri proiektua da. Tafalla (Navarra-Nafarroa): Txalaparta.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BALSEBRE, Armand ( 2001). Historia de la radio en España (2 vol.). Madrid: Cátedra.

BARRERA, Carlos (editor) (2000). : El periodismo español en su historia. Barcelona: Ariel Practicum.

FAUS BELAU, Angel (2007). La Era Audiovisual. Historia de los primeros cien años de la radio y la televisión, Barcelona: Ed. Internacionales Universitarias.

GARITAONANDIA, Carmelo (1988). La radio en España (1923-1939). De altavoz musical a arma de propaganda. Bilbao: Siglo XXI-Servicio Editorial UPV-EHU.

HUESO, Angel Luis (1998). El cine y el Siglo XX. Barcelona: Ariel Historia.

PALACIO, Manuel (2001). Historia de la televisión en España. Barcelona:Gedisa.

SANCHEZ NORIEGA, José Luis (2002) Historia del cine. Teoría, géneros cinematográficos, fotografía y televisión. Madrid: Alianza Editorial.

Web helbideak

http://www.historyofcommunicationresearch.org/

Filmoteca Española: http://www.mecd.gob.es/cultura-mecd/areas-cultura/cine/mc/fe/portada.html

Filmoteca Vasca: http://www.filmotecavasca.com/index.php/es
Internet Movie Database

http://vlib.org/Communication

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ABRIL VARGAS, MARIA NATIVIDAD
  • AGIRREAZALDEGI BERRIOZABAL, MARIA TERESA
  • RAMIREZ DE LA PISCINA MARTINEZ, JESUS MARIA

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:30-13:00

09:00-11:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

14:00-16:00

13:30-15:30

2-15

14:00-16:00

13:30-15:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-15:30

Irakasleak