Deontologia eta Hedabideak27115

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27115

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

- Deontologia eta Hedabideak Kazetaritzako Graduaren zeharkako irakasgaia da, nahiz eta eragin hori sakonagoa baden herritarrek jasotzen duten mezua kudeatzen duten irakasgaietan, alegia: hizkuntza eta bere erabilera egokia, idazketa –prentsa, irrati, telebista zein Internetekoa izan–, kazetaritza-genero desberdinak, edo informazioekin zeramatzaten osagai grafikoak.
- Testuinguru horretan, ezin daitezke alboratu soziologiaren, estatistikaren edo zuzenbidearen ekarpenak, diziplina horiek, beste ikuspuntu eta ezaugarriren artean, kazetaritza praxiaren inguruko mezuaren eta hartzaileen gaineko hausnarketa, analisia, interpretazio, eta edukia, baita haren gizarte eta eragin juridikoa ere partekatzen dituztelako.
- Azken finean, etika eta kazetaritza banaezinezko binomioa da, profesionalek eta hedabideek helarazi beharreko egiatasunaren bermea, sinesgarri eta onuragarriak izan nahi badute bederen. Etikak eta deontologiak komunikabideen –tradizional eta online– produkzio-prozesu guztietan daude, nahiz eta aldi berean, beste zenbait diziplinen aldez aurreko ezagutza eskatzen duten, baita politika, gizarte, ekonomia eta kultura arloetan jazotzen ari diren aurrerapenen eta bilakaeren jabetza ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Gaitasunak:
1. Hedabideek eta informazioko profesionalek bere egiten dituzten autorregulazio tresnen jakitun izatea.
2. Haien portaera etikoen segimendu eta kritika egin ahal izateko lan-metodo eraginkorra ezartzea.
3. Etikarekin bat datorrela, arau eta printzipio deontologikoak errespetatzen dituen kazetaritza jarduera sustatzea.
4. Diskriminatzaileak ez diren hizkuntza eta portaera integratzaileen erabilpenaren sustapena, harremanak ditugun pertsonen edo gizarte-taldeen generoa, kultura, jatorria... edozein dela ere.
5. Talde-lanaren sustapena.
6. Banako zein taldeko lanen ondorioak aditzera emateko, argudio eta hitz-jarioz, laguntza ematea.
Irakaskuntzaren emaitzak:

Ikasleak:
1. Kazetaritzaren etikaren inguruan erakunde publikoek, hedabideek edo kazetariek erabiltzen dituzten baliabideen jakitun dira.
2. Kazetaritzaren printzipio deontologikoak ezagutzen ditu.
3. Kritika konstruktiboa egiteko irizpideak erabiltzen ditu, kazetaritza-jarduera zuzenaren mesedetan.
4. Etika profesionalarekin bat datozen albisteak egiteko gai da.
5. Talde-lana garatzeko eta bere ideiak eta ezagutzak publikoki partekatzeko trebetasuna du.
6. Hizkera ez sexista eta integratzailea erabiltzen du.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. IKASGAIA: KAZETARITZA JARDUERAREN ETIKA ETA DEONTOLOGIA
1. Oinarriak
2. Printzipioak eta arau osagarriak
3. Deontologiako dokumentuen tipologia

2. IKASGAIA: KAZETARIEN ANTOLAKETA KOLEKTIBO GISA
1. Aurrekoak
2. Egungo antolaketa-sistemak

3. IKASGAIA: KOMUNIKAZIO-ENPRESAREN ETIKA ETA AUTORREGULAZIOA
1. Printzipio editorialak
2. Barne kodeak
3. Estilo liburuak
4. Kontseilu editorialak
5. Hedabideen erabiltzailearen babeslea
6. Erredakzioko estatutuak

4. IKASGAIA: ZENBAIT ETIKA GAI NABARMEN
1. Gutxiengoak
2. Adingabeak.
3. Generoa
4. Tragediak eta dolua.
5. Informazioaren lorbideak (kamera ezkutua)

5. IKASGAIA: HEDABIDEEN BEGIRALEAK
1. Prentsa kontseiluak
2. Ikus-entzunezkoen kontseiluak
3. Herritarrak eta komunikazio erabiltzaileen elkarteak.

6. IKASGAIA: ON-LINE HEDABIDEAK ETA ETIKA
1. Kazetaritza digitala eta etika
2. Sare sozialak.

PRAKTIKA PROGRAMA:
1. Gaurkotasunezko gertaera baten azterketa eta jarraipena, kodeak eta beste dokumentu batzuk (artikuluak, bibliografia, etab.) erabiliz. Idazlanen aurkezpena.
2. Hedabideek, inprimatuak zein ikus-entzunezkoak, ekoiztutako zenbait informazio-produkturen edukiaren inguruko azterketa eta eztabaida, kodeak eta beste autorregulazio dokumentuak erabiliz.
3. Hedabideen inguruko luzemetraiak ikuskatu eta komentatzea.

Metodologiatoggle-navigation

- Deontologia eta hedabideak lau hileko irakasgaia da, 46 ordu magistral eta gelako 14 ordutan zehar banatzen dena, 15 eta 14 astetan garatua, hurrenez hurren,
- Ordu magistralak ikasle guztiei daude zuzenduta. Haien garapenean, ikasleek, azalpen teorikoak jasotzeaz gain, online bidezko tresnen bidez, kalitatezko kazetaritza sustatzearen alde diharduten kolektibo eta erakunde behatzaileak ezagutzen ditu, baita horiek bultzatzen dituzten jarduerak eta proposamenak ere. Aldi berean, gaurkotasunezko edo interes publikoa duten gaien inguruko ezbaiak ere aurreikusten dira, lokarria kazetaritzaren praxia delarik.
- Ikasgelako praktikak, banakako edo lan-taldeko jardueren bidez, kasu desberdinen analisia, ikerketa eta ondorioak egin ahal izateko burutuko dira. Aldi berean, pelikulak ikuskatzen dira, ikusi ondoren eztabaidatu eta ondorioak ateratzeko. Kasu guztietan, aldez aurretik irakasleak banatutako fitxa edo galdera-sorta baten arabera kudeatzen dira praktikak.
- Behar izanez gero, banakako lanak ere garatuko dira, hainbat printzipio deontologiko aztertuz.
- Zeregina kazetaritzako profesionalekin eginiko bilerekin osatzen da, jarduera profesionalaren nondik norakoa geroko graduatuei helarazteko asmotan.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Lan praktikoak (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

EBALUAZIO JARRAITUAREN SISTEMA

- Sistema honetan beharrezkoa da klase teoriko eta praktikoetan orduetako %80 kopuruan joatea.
- Ikasleak, ebaluazio jarraituaren sistemari uko eginez, azken ebaluazioaren sistemara mugitu ahal dira. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko diote irakasle arduradunari martxoaren 23a baino lehen.
- Ebaluazio jarraituaren sistema aukeraru duten Ikasleek azken ebaluazioari ere uko egin ahal diote. Horretarako, idazki bat aurkeztu beharko diote irakasle arduradunari apirilaren 19a baino lehen.
- Azken ebaluazioaren sistema aukeratu dutenek, ordea, nahikoa dute ebaluatzeko proba ofizialetako datetan izango diren azterketetan ez aurkezteaz.


TEORIA: 4 puntu
- Emandako teoriaren inguruan, erantzun laburreko BI azterketa partzial egingo dira, lehena martxoaren amaieran, eta ikastaroaren amaiera aldean, bigarrena.
(Azterketa bakoitzean behar den gutxieneko nota: 0,75 puntu; bi azterketen baturan behar den gutxieneko nota: 2 puntu).

TALDE-LAN IDATZIA: 3,5 puntu
2017ko irailaz geroztik paperezko informazio orokorreko egunkarietan gertaera baten inguruan emandako edukiaren analisi kritikoan datza. Talde-lanean egiteko edo, salbuespenez, bakarka. Helburua ikasle bakoitzak, azpimarratutako printzipio etikoen artean, gutxienez 8 printzipio etiko desberdineko 40 urrapen bilatzean datza –gehienez 10 urrapenekin printzipioko–, irakasleak emandako eskemaren arabera.
(Beharrezko gutxienekoa: 1,75 puntu).

- Inprimatutako lana emateko epemuga eta lekua: azterketa ofiziala hasi aurretik ikasgelan.

IKASGELAKO PRAKTIKAK: 2 puntu
- Berariazko kasuak aztertu eta gelara etortzea.

IDAZLANAREN AURKEZPENA IKASGELAN: 0,5 puntu
- Aurkezpenen egutegia talde kopuruaren arabera egitekotan, epea dago otsaileko 4. astera arte talde bakoitzeko partaideen zerrenda, aukeratu den gaia eta egunkarien izenak emateko. Honela lanaren aurkezpena gelan egiteko aukera bermatuko da. Bi talde desberdinek aukeratutako gaia eta egunkariak berberak balira, taldekideak jakinaren gainean jarriko lirateke birmoldatzeko asmoz.

AZKEN EBALUAZIOAREN SISTEMA

TEORIA: 4 puntu
- Emandako teoriaren inguruan, erantzun laburreko azterketa data ofizialean egitekoa (gutxieneko nota: 2 puntu)

PRAKTIKA (6 puntu) -> Banakako bi idazlan desberdinetan bereizten da:

1. Irakasleak emandakoen artean, kazetaritzaren printzipio etiko baten analisi teoriko-praktikoan oinarritutako banakako idazlana: 2 puntu (gutxieneko nota: puntu 1)
- Idazlana emateko epemuga: 8. eskola-asteko azken ordua.

2. 2017ko irailaz geroztik paperezko informazio orokorreko egunkarietan gertaera baten inguruan emandako edukiaren analisi kritikoa jasotzen duen idazlana: 4 puntu.
(Beharrezko gutxienekoa: 2 puntu).
- Inprimatutako lana emateko epemuga eta lekua: azterketa ofiziala hasi aurretik ikasgelan.
- Helburua ikasle bakoitzak, azpimarratutako printzipio etikoen artean, gutxienez 8 printzipio etiko desberdineko 40 urrapen bilatzean datza –gehienez 10 urrapenekin printzipioko–, irakasleak emandako eskemaren arabera.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

TEORIA: 4 puntu
- Emandako teoriaren inguruan, erantzun laburreko azterketa data ofizialean egitekoa (gutxieneko nota: 2 puntu)

PRAKTIKA (6 puntu) -> Banakako bi idazlan desberdinetan bereizten da:

1. Irakasleak emandakoen artean, kazetaritzaren printzipio etiko baten analisi teoriko-praktikoan oinarritutako banakako idazlana: 2 puntu (gutxieneko nota: puntu 1)
- Idazlana emateko epemuga: 8. eskola-asteko azken ordua.

2. 2017ko irailaz geroztik paperezko informazio orokorreko egunkarietan gertaera baten inguruan emandako edukiaren analisi kritikoa jasotzen duen idazlana: 4 puntu.
(Beharrezko gutxienekoa: 2 puntu).
- Inprimatutako lana emateko epemuga eta lekua: azterketa ofiziala hasi aurretik ikasgelan.
- Helburua ikasle bakoitzak, azpimarratutako printzipio etikoen artean, gutxienez 8 printzipio etiko desberdineko 40 urrapen bilatzean datza –gehienez 10 urrapenekin printzipioko–, irakasleak emandako eskemaren arabera.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Irakurtzeko testuak eta Interneteko helbideak, baita klaseko bideoak ere eskuratu ahalko dituzte ikasleek, irakasleek eskainiak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

(Ohar argigarria: Bibliografia honek ez du gelan emandako teoria guztia –azterketan sartuko dena– ordezkatzen,

TEORIARAKO: Aznar, Hugo (2005): Comunicación responsable. Deontología y autorregulación de los medios. Bartzelona: Ariel.

ATAL PRAKTIKORAKO: Pérez Fuentes, Juan Carlos (2004): Ética periodística. Principios, códigos deontológicos y normas complementarias. Leioa: UPV/EHU.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Agejas, José Ángel eta Serrano, Fco. José (koord.) (2002): Ética de la comunicación y de la Información. Bartzelona: Ariel.
Alsius, Salvador eta Salgado, Francesc (ed.) (2010): La ética informativa vista por los ciudadanos. Contraste de opiniones entre los periodistas y el público. Bartzelona: Editorial UOC.
Aznar, Hugo (2005): Pautas éticas para la comunicación social. Valentzia: Universidad Cardenal Herrera-CEU.
Bañón, A.M. eta Fornieles, J. (ed.) (2008): Manual sobre Comunicación e Inmigración. Donostia: Gakoa.
Bonete, Enrique (koord.) (1999): Ética de la comunicación audiovisual. Madril: Tecnos.
Bonete, Enrique (koord.) (1995): Éticas de la información y Deontologías del periodismo. Madril: Tecnos.
Casasús, Josep Maria (2001): ‘Perspectiva ética del periodismo electrónico’. Estudios sobre el mensaje periodístico, 7. zbkia. Madril: U. Complutense.
Echaniz, Arantza eta Pagola, Juan (2004): Ética del profesional de la comunicación. Bilbo: Desclée.
Escobar Roca, Guillermo (2002): Estatuto de los periodistas. Madril: Tecnos.
Lamuedra, María (2007): Las historias de famosos en la sociedad mediática: ¿Por qué tantas, por qué ahora? Huelva: Diputación Provincial.
López Talavera, María del Mar (2016): Ética en los medios de comunicación. Prensa, radio, TV y cine. Bartzelona: UOC.
Maciá, Carlos (2006): La figura del defensor del lector, del oyente y del telespectador. Madril: Universitas.
Ortega, Félix (2006): Periodismo sin información. Madril: Tecnos.
Prats, Enric (koord) (2004): Ética de la información. Bartzelona: Voc.
Ramos Fernández, Luis Fernando (1997): La profesión periodística en España. Estatuto jurídico y deontología profesional. Pontevedra: Diputación de Pontevedra.
Videla Rodríguez, José Juan (2004): La ética como fundamento de la actividad periodística. Madril: Fragua.
Zion, L. y Craig, D. (ed.) (2015): Ethics for Digital Journalists. Emerging best Practices. Nueva York: Routledge.

Aldizkariak

-Ámbitos: http://ambitoscomunicacion.com/
-Capçalera: http://www.periodistes.org/ca/home/capcalera.html
-Comunicació: http://blogs.iec.cat/scc/category/publicacions/revista-comunicacio-publicacions/
-Communication and Society: http://www.unav.es/fcom/communication-society/en/
-Comunicar: http://www.revistacomunicar.com/
-Estudios sobre el Mensaje Periodístico: http://revistas.ucm.es/index.php/ESMP/index
-ICONO 14: http://www.icono14.net/ojs/index.php/icono14
-Jakin: http://www.jakin.eus/aldizkaria
-Latina de Comunicación Social: http://www.ull.es/publicaciones/latina/
-Periodistas: http://fape.es/revista-periodistas/
-Zer. Komunikazio Ikasketetako Aldizkaria: http://www.ehu.eus/zer/

Web helbideak

Elkargoak:
-Andaluzia: https://periodistasandalucia.es/
-Asturias: www.periodistasdeasturias.es
-Katalunia: www.periodistes.cat
-Gaztela eta Leon: www.colegioperiodistascyl.es
-Galizia: www.xornalistas.com
-Errioxa:www.casadelosperiodistas.com
-Murtzia: periodistasrm.es
-Nafarroa: www.colegionavarrodeperiodistas.es
-Euskal Autonomia Erkidegoa: www.periodistasvascos.com/colegio

Ikus-entzunezko kontseiluak:
-Andaluzia: http://www.consejoaudiovisualdeandalucia.es/
-Katalunia: https://www.cac.cat/

Informazio-kontseilua eta FAPEko kexak:
-Katalunia: http://fcic.periodistes.org/es/
- Arbitraje, Kexa eta Deontologia Batzordea (FAPE): http://www.comisiondequejas.com/

Irakurleen, entzuleen eta teleikusleen babesleak:
-Teleikuslearen Babeslea (RTVE): http://www.rtve.es/rtve-responde/
-Irakurlearen Babeslea (El País): http://blogs.elpais.com/defensor-del-lector/
-Komunitatearen Babeslea (eldiario.es): http://www.eldiario.es/defensor/

Erredakzio estatutuak:
-EiTB: http://www.eitb.eus/multimedia/corporativo/documentos/estatuto-de-redaccion-radio-television-vasca-y-sociedades-filiales.pdf
-Hedabide batzuk: http://www.fesp.org/index.php/template/itemlist/category/38-estatutos-de-redaccion

Nazio eta nazioarteko federazioak:
-Espainiako Kazetarien Elkarteak): http://fape.es/
-Nazioarteko kazetariak (FIP): http://www.ifj.org/es
-Kazetarien sindikatuak: http://www.fesp.org/index.php/presentacion/la-fesp

Estilo liburuak:
-Berriako Estilo Liburua: http://www.berria.eus/estiloliburua/
-Canal Sur-eko Estilo liburua (Andaluzia): http://www.canalsur.es/resources/archivos_offline/2010/3/22/OFF_1269268079994LibrodeestiloCanalSur.pdf
-RTVEko Estilo Eskuliburua: http://manualdeestilo.rtve.es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ABRIL VARGAS, MARIA NATIVIDAD
  • AGIRREAZALDEGI BERRIOZABAL, MARIA TERESA
  • RAMIREZ DE LA PISCINA MARTINEZ, JESUS MARIA

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

09:00-11:00

11:30-12:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:30-13:30

Irakasleak

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

17:00-19:00

15:00-17:00

17-30

17:00-19:00

15:00-16:00

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-19:00

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-19:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

11:00-13:00

17-30

12:00-13:00

11:00-13:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:00-12:00

Irakasleak