Idatzizko Adierazpena Komunikabideetan27119

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27119

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Irakasgai honek idazkuntzan trebatzea du helburu. Kazetaritzako profesionalek idazkuntza-jardunean aritu behar dute hainbat esparrutan eta hainbat euskarritan. Kazetaritza-genero ohikoak jorratu egiten dira Kazetaritza graduko beste irakasgai batzuetan (Iritzi-generoak, Euskararen erabilerak komunikabideetan, Komunikazioa euskaraz, eta abar). Ondorioz, irakasgai honetan idazkuntza-teknikak lantzean sormenaren esparrurantz hurbilduko gara. Hortaz, hizkuntza-baliabideak zein hizkuntza-estrategiak aurkeztearekin batera, idazkuntzarako sormen-estrategia hauek jorratuko ditugu: sinbolizazio-prozedurak ezagutzea eta garatzea; narrazio-teknikak ezagutzea eta garatzea; sormen-baliabideak ezagutzea; eta abar. Horretarako, irakasgaiaren ardatz nagusia idazkuntza-tailerra izango da.
Ikasgaia Kazetaritzako Graduko 4. mailako ikasle guztiei zuzentzen zaie. Hizkuntzaren inguruan ikasleek graduan dituzten beste ikasgai batzuen osagarria da, bereziki 1. mailako «Euskararen erabilerak komunikabideetan», 3. mailako «Euskararen arauak eta erabilerak» eta 4. mailako «Komunikazioa euskaraz» ikasgaiena. Komunikazio arloko idatzizko hizkuntza-estrategietan jartzen du arreta berezia. Komunikazioarekin lotutako behar hori islatuta dago Kazetaritzako Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor honetan: jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez.
Halaber, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko eta ahozko aurkezpena prestatzeko. Halaber, Gradu Amaierako Lan zenbaitetan sormen linguistikoa ere landu behar dute ikasleek, batik bat kazetaritza-testuak edo kazetaritza-ekoizpenak sortzerakoan. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Ikasgai honetan Gradu Amaierako Lanari dagozkion parametro linguistikoak ere landuko dira.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgai honek GAITASUN HAUEK hartuko ditu jomugan:
1. gaitasuna. Adierazpide sinbolikoez jabetzea, kazetariaren begirada pertsonalean sakontzeko asmoz.
2. gaitasuna. Narrazio-tekniketan trebatzea, kazetaritza-testuak sortzeko estrategia berriak bereganatzeko asmoz.
3. gaitasuna. Idatzizko sormen-teknika zenbait ezagutzea.




Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EDUKI TEORIKOA

1. IDAZKUNTZA-OHITURAK
1.1. Idazkuntzaren planifikazioa
1.2. Idazkuntza-teknikak
1.3. Idazkuntzarako iturriak eta estrategiak

2. ADIERAZPIDE SINBOLIKOAK ETA KAZETARIAREN BEGIRADA
2.1. Sinboloak eta mundu-ikuskerak
2.2. Sinboloak eta testu-egiturak
2.3. Sinboloak eta hizkuntza-estrategiak

3. NARRAZIO-TEKNIKAK ETA KAZETARITZA-TESTUAK
3.1. Narrazio-egiturak: denbora eta espazioa
3.2. Narrazioaren erreferenteak: gertaerak eta fikzioa
3.3. Narratzaile-motak
3.4. Narrazio-mailak

4. SORMEN-ESTRATEGIAK
4.1. Alfabetoak, letrak eta egiturak
4.2. Testuaren espazioa: egiturak, irudiak, simetriak
4.3. Hitz-jokoak eta hitz-sormena

EGITARAU PRAKTIKOA
Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru jarduera hauen inguruan antolatuta dago:

I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK(0-3 puntu).
HELBURUA. Klasean aurkezturiko kontzeptuez, idazkuntza-baliabideez eta idazkuntza-estrategiez jabetzea.

ZEREGINA. Klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat idazkuntza-baliabide aurkezteko.

II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (0-5 puntu).
HELBURUA. Testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, idazkuntza-tekniketan trebatzeko.
ZEREGINA. ordenagailu gelako saioetan idazkuntza-tailerra (taldeka zein bakarka).

III. AZTERKETA-PROBA: narrazio baten ezaugarriak identifikatzea (0-2 puntu).
HELBURUA: narrazio baten ezaugarriak identifikatu eta interpretatzeko gaitasunaz jabetzea.
ZEREGINA: narrazio labur baten ezaugarriak aztertu, identifikatu eta arrazoitu beharko dira, baita narrazioaren interpretazioa egin ere (bakarka).

Metodologiatoggle-navigation

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.
Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • Banakako lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Bi ebaluazio-modu hauen arteko bat aukera dezake ikasleak:

1) ETENGABEKO EBALUAZIOA:
Ebaluazio etengabean, bi atal hauek gainditu beharko dituzte:
I. Klaseko talde-jarduerak [0-3 puntu].
II. Ordenagailu gelako praktikak [0-5 puntu].
III. Azterketa-proba: narrazioaren azterketa [0-2 puntu]

Ebaluazio-irizpideak etengabeko ebaluazioan:

I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK (%30)
- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptuak zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (5 puntu).
- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (%50):
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).


III. AZTERKETA-PROBA: narrazioaren azterketa (0-2 puntu).
- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).
- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).
- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

OHARRAK:
- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki.
- Etengabeko ebaluazioari lotu zaion ikasleak, deialdiari uko egiteko, eta EZ AURKEZTUA kalifikazioa izateko, hala eskatu beharko du azterketa-eguna baino hilabete lehenago.

2) AZKEN EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.
Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:

I. Testu-iruzkinak (0-3 puntu).
II. Narrazioaren azterketa (0-2 puntu).
III. Testu-sorkuntza (0-5 puntu) [azterketaren egunean ikasleak lan idatzi zenbait entregatu beharko ditu, testu-sorkuntza ardatz duena].

Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:

I. TESTU-IRUZKINAK (%30):
- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptu zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (8 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

II. NARRAZIOAREN AZTERKETA(%20):
- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).
- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).
- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).
- Hizkuntzaren kalitatea (egokitasuna, zuzentasuna, baliabideak, eta abar), eta testuaren kalitatea (2 puntu).

III. TESTU-SORKUNTZA (%50):
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ezohiko deialdia: azken ebaluazioa.

Ezohiko deialdian azken ebaluazioari lotu beharko zaio ikaslea, araudiak hala aginduta.

AZKEN EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.
Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:

I. Testu-iruzkinak (0-3 puntu).
II. Narrazioaren azterketa (0-2 puntu).
III. Testu-sorkuntza (0-5 puntu) [azterketaren egunean ikasleak lan idatzi zenbait entregatu beharko ditu, testu-sorkuntza ardatz duena].

Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:

I. TESTU-IRUZKINAK (%30):
- Irakasgaian eskainitako idazkuntza-kontzeptu zein -teknikak bereganatu dituztela erakustea (8 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

II. NARRAZIOAREN AZTERKETA(%20):
- Narrazioaren ezaugarriak identifikatzea (3 puntu).
- Narrazioaren ezaugarriak arrazoitzea (3 puntu).
- Narrazioaren interpretazioa eta iritzia (2 puntu).
- Hizkuntzaren kalitatea (egokitasuna, zuzentasuna, baliabideak, eta abar), eta testuaren kalitatea (2 puntu).

III. TESTU-SORKUNTZA (%50):
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

ARANBARRI, I. (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.
ARRANZ, I. (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.
HERNÁNDEZ ABAITUA, I. (2010): Narrazio tailerra, Donostia: Erein.
JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza, Tafalla: Txalaparta.
LINAZASORO, K. (2015): Literatura hiztegi tekniko laburra, Donostia: Elkar.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ARANBARRI, I. (2006): Hizlandia. Mundua prentsaren judasetik, Zarautz: Susa.
ARRANZ, I. (2006): Hitza azti, Irun: Alberdania.
HERNÁNDEZ ABAITUA, I. (2010): Narrazio tailerra, Donostia: Erein.
JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza, Tafalla: Txalaparta.
KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I), Udako Euskal Unibertsitatea.
LINAZASORO, K. (2015): Literatura hiztegi tekniko laburra, Donostia: Elkar.
LOPEZ GASENI, M. (2010): Literatura-lantegien hastapenak maisu-maistrentzat, Euskara Errektoretzaren Sare Argitalpenak.
QUENEAU, R. (2006): Estilo-ariketak. Igela, 2006. [Itzultzailea : Xabier Olarra].

Gehiago sakontzeko bibliografia


Aldizkariak

x

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.euskaltzaindia.eus/lth
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

11:00-13:00

17-30

09:00-11:00

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

12:00-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

13:00-15:00

13:00-15:00

17-30

13:00-15:00

13:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00

Irakasleak