Komunikazioa Euskaraz: Hedabideetarako Hizkuntza Estrategiak27125

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Kazetaritzako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Ingelesa
Kodea
27125

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

IRAKASGAIAREN KOKAPENA
Komunikazio alorreko profesionalek eguneroko lan-tresna dute hizkuntza. Komunikazioaren alorrean aritzeko, lehentasunezkotzat hartzen da hizkuntzaren adierazpen baliabideak ondo ezagutzea eta erabiltzea. Profesional horien ahozko zein idatzizko ekoizpenak erreferentziazko eredutzat hartzen dira gizartean. Funtsezkoak dira, beraz, komunikabideetako profesionalak eredu soziolinguistikoak iruteko, eta lehentasunezko lekua hartzen dute euskararen normalizazioan.
Profesional hauek askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete, modu eraginkorrean, eta genero askotako testuen bitartez: berriak, kronikak, erreportajeak, dokumentalak, iritzi-artikuluak, elkarrizketak, iragarkiak, Facebook bidalketak, Twitterreko txioak, e.a. Sarearen ahalmen erretoriko berriak ondo ezagutu behar dituzte: Interneteko hartzaileak testuen bidez nola informatu, erakarri, aktibatu edo hunkitu, adibidez, aise menperatu behar dute.
Ikasgai honek gaitasun horietan jartzen du arreta. Xede nagusia da medioen testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko funtsezkoak diren ahalbide komunikatibo eta linguistikoak sendotzea eta garatzea; une oro gogoan ditugula komunikabideetako testu bat planifikatzeko, ekoizteko zein hedatzeko prozesuetan dauden erabaki linguistiko-diskurtsiboak.
Ikasgaia Komunikazioko 4. mailako ikasle guztiei zuzentzen zaie. Hizkuntzaren inguruan ikasleek graduan dituzten beste ikasgai batzuen osagarria da, bereziki 1. mailako ‘Euskararen erabilerak komunikabideetan’, 3. mailako ‘Euskararen arauak eta erabilera’ eta 4. mailako ‘Idatzizko adierazpena komunikabideetan’ ikasgaiena. Komunikazio arloko ahozko zein idatzizko hizkuntza-estrategietan jartzen du arreta berezia. Titulazioko gaitasunen artean ‘Jariakortasunarekin eta eraginkortasun komunikatiboarekin adieraztea, ahoz eta idatziz, komunikabide desberdinetarako egokiagoak diren baliabide linguistikoak aprobetxatzen jakinez’ gaitasun orokorra lantzen da ikasgai honetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

1. Komunikabideetako testugileak mezua lantzeko orduan kontuan hartu beharreko estrategia linguistikoetan erreparatzea:
nori zuzenduko zaion testua, zein eduki bideratuko duen, zer ikuspegi sustatu nahi duen, zein euskarri baliatuko duen
mezua bideratzeko (ahozkoa, idatzia, ikus-entzunezkoa), zein komunikabide baliatuko duen, eta abar.

2. Gogoeta horiek testugintza-prozesuan integratzen jakitea: testu bat idaztean une oro gogoan izan beharko diren planifikatzeko, antolatzeko, garatzeko zein taxutzeko prozesuak kontuan izanda eta ondo berezita.

3. Internetek hartzaileak informatzeko, konbentzitzeko, aktibatzeko edo hunkitzeko eskaintzen dituen baliabide diskurtsibo berrietan sakontzea eta ahalmen horiekin batera datozen erabaki estrategiko berriak modu praktikoan ezagutzea.




Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EGITARAU TEORIKOA
1. Testua testuinguruari begira: Testua hartzaileari, euskarriari eta helburuari egokitzeko estrategiak, beti ere euskararen bereizgarriak kontuan izanda.
2. Komunikabideetako testuen ahoskera: Euskararen Ahoskera Zaindua

3. Testuak egituratzeko estrategiak
3.1. Egituratzea generoaren arabera
3.2. Egituratzea euskarriaren arabera
3.3. Sarean egituratze-estrategia berriak

4. Testuratze-teknikak komunikabideetako testuetan:

4.1. Esaldi-antolakuntza eta testu-lotura idatzizko eta ikus-entzunezko komunikabideetako testuetan.
4.2. Komunikabideetako testuetan lexikoa genero eta euskarriaren arabera kudeatzeko teknikak
4.3. Ikus-entzunezko produktuen multimodalitatea: Irudia/ musika/testua uztartzeko teknikak

5. Testuak eta haien hedapena: testu-idazketa hedapen-estrategiaren arabera
5.1. Mikrobloginaren aukerak eta testu-bereizgarriak
5.2. Euskarak mikrobloginean hartu duen bide diskurtsiboa

EGITARAU PRAKTIKOA:

1. PROIEKTUA: Irrati elkarrizketa baten podcasta.
Helburua: medioetako ahozko testua planifikatzeko, egituratzeko, testuratzeko, ahoskatzeko eta hedatzeko gaitasuna garatzea

1.1. PRAKTIKA: Irratiko elkarrizketa baten analisi diskurtsiboa: Emma Roderoren (2001) gidalerroak kontuan harturik
1.2. PRAKTIKA: Talde elkarrizketa podcastaren testuinguru diskurtsiboaren analisia
1.3. PRAKTIKA: Elkarrizketa podcastaren galdeketa, sarrera eta itxiera prestatzea, Rodero eta EITBren hizkuntza-irizpideak gogoan
1.4. PRAKTIKA: Podcastaren sarrera eta itxiera lokutatzea eta grabatzea Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua (EBAZ) kontuan harturik.
1.5. PRAKTIKA: Podcastaren edizio-laneko erabaki linguistiko-diskurtsiboak SoundCloud edo Ivoox plataformara igo aurretik
1.6. PRAKTIKA: Podcastaren hedapen testuak: Twitter-en errutina diskurtsiboak.


2. PROIEKTUA: Multimedia erreportaje baten testu idatzia
Helburua: sareko medio-produktu baten testu idatzia planifikatzeko, egituratzeko, testuratzeko eta hedatzeko gaitasuna garatzea

2.1. PRAKTIKA: Multimedia erreportaje zenbaiten hiperegituraren planifikazioa eta antolaketa multimodala Lamarca (2009) eta Larrondoren (2009) deskribapenak kontuan izanik
2.2. PRAKTIKA: Taldearen multimedia erreportajearen hiperegituraren planifikazioa eta antolaketa
2.3. PRAKTIKA: 3 nodo idatzien testuratzea, Guillermo Francoren (2008) webidazketa- gidalerroak baliatuz.
2.4. PRAKTIKA: 3 nodo idatzien testuaren testuratze eta zuzentzea: euskarazko kontsulta-guneak aplikatu
2.5. PRAKTIKA: Wix/Wordpress plataforman testua eta argazkiak uztartzeko teknikak
2.6. PRAKTIKA: Erreportajearen hedapen testuak: Facebook-en errutina diskurtsiboak.


3. PROIEKTUA: Multimedia erreportaje baterako ikus-entzunezkoa
Helburua: sareko medio-produktu baten ikus-entzunezkoaren testua planifikatzeko, egituratzeko, testuratzeko eta hedatzeko gaitasuna garatzea

3.1. PRAKTIKA: Multimedia ikus-entzunezko zenbaiten analisi multimodala Fagerjord-en (2010) analisiari jarraituz
3.2. PRAKTIKA: Bideoaren over ahotsaren eta galdetegiaren idazketa
3.3. PRAKTIKA: Bideoaren over ahotsaren eta irudiaren arteko kudeaketa multimodala
3.4. PRAKTIKA: Bideoaren elkarrizketaren eta irudiaren arteko kudeaketa multimodala
3.5. PRAKTIKA: Youtube/Vimeo plataformarako bideoaren edizio-lanean erabaki linguistikoak
3.6. PRAKTIKA: Youtube eta Vimeo-ren bidezko hedapen testuak.


Metodologiatoggle-navigation

- Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak.

- Hiru proiektu handiren inguruan antolatu dira ikasgaian landu beharreko gogoeta teoriko eta lan aplikatuak; irrati elkarrizketaren podcasta, multimedia erreportajearen testu idatzia eta multimedia erreportajearen ikus-entzunekoa. Proiektu bakoitzak hiru fase ezinbesteko ditu: 1. Behaketa-fasean, komunikabideetako produktuak aztertuko dira irakasleak analisirako emandako gidalerroak eta irakurgaietako teora-gaiak kontuan hartuta (ikus 1.1., 2.1., 3.1.); 2. Sormen-fasean ikasleek taldeka zein bakarka sortuko dituzte medio-produktuetako testuak eta produktuak eurak, lehen fasean aztertutako eredu teoriko eta praktikoak kontuan dituztela (ikus 1.2, 1.3, 2.2., 2.3, 3.2, 3.3. eta abar); 3. Hedapen-fasean ikasleek beren produktuak hedatuko dituzte sare sozialen bidez (ikus 1.6, 2.6, 3.6) .

- Medio-profesionalen idazketa-lanen analisia da klase presentzialen ardatz nagusietako bat. Bigarren ardatz nagusia ikasleen euren testuen analisia eta hobekuntza da: Proiektuetarako sortutako testuak aztergai izango dira mintegi praktikoetan, eta bertan partekatuko dira talde guztien idazketa-estrategiak.

- Ikasleek berek aukeratuko dituzte proiektuetako gaiak. Audientzia ere bai, baina salbuespen batekin: lehen proiektuan ahozko testua formaltasun maila ertainekoa behintzat izan behar du, Euskararen Ahoskera Zaindurako arauaren lantzea ariketa batean ziurtatzeko. Proiektuen generoa eta euskarria ere proposatuko zaizkio ikasleari proiektu guztietan, ikasgaiak dituen helburuak bermatu ahal izateko.

- Idazketa digitala izango da kasu guztietan eta portafolio digitalak erabiliko dira edukiak biltzeko eta hedatzeko. Ikasleek taldetan egiten dituzten lan guztiak publikatuko dira: audio banaketarako guneetan (SoundCloud edo Ivoox) webetan (Wordpress, Wix), bideo banaketarako guneetan (Youtube, Vimeo) edo antzeko euskarri digitaletan.

- Produktuak hedatzeko estrategiak landu eta sustatuko dira. Produktuen arabera plataforma eta hedapen modua aukera desberdinak egingo dira (Facebook, Twitter, Instagram, Youtube, Vimeo). Hedabide bakoitzaren idazketa-berezitasunak (Twitter edo Facebookena, esaterako) landuko dira proiektuetan.

- Testuen publikazioa baino lehen testu-zuzenketa egingo da: Denok batera gela osoko mintegi-saioetan eta irakaslearekin batera eginiko harrera-orduetan. Irakasleak aurretik testuak zuzentzeko jarraibideak landuko ditu eta harrera-orduetan azalduko dizkio ikasle-talde osoari. Zuzenketa horiek egin eta gero publikatuko dira testuak.

- Proiektu guztien amaieran ikasleek banakako txostenak landuko dituzte taldean eginiko proiektuetan nork bere gogoeta linguistiko-diskurtsiboa egiteko. Irakasleak emandako gidalerro batzuen arabera landuko dira banako txosten horiek eta proiektuan landu nahi diren gaitasunak sendotzeko helburua dute.

- Egela plataforma erabiliko da irakagaiaren materialak eta zereginak eskuragarri izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu bi asteko aurrerapenaz eta zereginen jarrabide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ikasgai honen ebaluazioa jarraitua da eta hiru ebaluazio-tresna nagusitan oinarritzen da: gelako talde praktikak (testu-analisiak, irakurgaien gogoeta-lanak, testu-lanketak); taldearen lana: portafolio digitala (SoundCloud, Ivoox, Wordpress edo Wix plataforma, Twitter kontua, Facebook kontua,…) eta proiektuen aurkezpenak; banakako ariketak eta memoria-txostenak. Proiektuen hurrenketa eta lan-zama kontuan hartu ditugu ebaluaziaren balioetan eta, horregatik, lehen proiektuaren zereginek besteen erdia balio dute.

Gelako talde-praktikak: Gelan egiteko edo amaitzeko proposaturiko praktikak egin behar dituzte ikasleek talde txikietan. Ariketa horien inguruko gogoetak bilduko eta eztabaidaidatuko dira gelan talde osoan. Horregatik, klaseko lana baloratzerakoan, asistentzia ez ezik, parte-hartzea eta lan-dinamika ere baloratuko dira. Klasera etortzerik ez duenak ez ditu asistentziaren puntuak izango. Baina klasean egindako ariketa horiek idatziz entregatu ditzake, astero-astero, klaseko erritmoari segituz. Egela-plataforman izango ditu eskura ariketak eta irakurgaiak, eta bertan zehaztuko da entregatzeko data. Hala ere, data horretan entregatzerik ez duenari ere onartuko zaizkio ariketa horiek, betiere azterketa eguna baino lehen entregatuz gero. Kalifikazioan, dena den, atzerapen hori baloratuko da, eta entregatzeko data betetzen ez duen ikasleak, atal horretan ezingo du NAHIKOA (puntuen erdia) baino kalifikazio hoberik jaso.

Talde-lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, taldearen portafolio digitala eta horren barruan proiektu guztietako azken produktuak (irrati elkarrizketaren podcasta, multimedia erreportajearen weba, erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa) eta proiektu bakoitzean eginiko talde-aukezpena (1. atxikian duzue aurkezpenen ebaluazio-irizpideen eta balioen taula). Azken proiektu horietara heltzeko aurretiko ariketa praktikoak Gelako talde-praktikak atalean ebaluatzen dira. Klasera etortzerik ez duen ikasleak banaka egin ditzake proiektuetako praktikak eta azken produktuak. Ahozko aukezpena ere egin beharko du irakaslearen aurrean bere harrera-orduetan. Entregatzerik ez duenari ere onartuko zaizkio azken produktuak, betiere azterketa eguna baino lehen entregatuz gero. Kalifikazioaren atal horretan ezingo du NAHIKOA (puntuen erdia) baino kalifikazio hoberik jaso.

Gelako talde-praktiketan eta taldearen portafolioaren ebaluazioan, irakaslearen ebaluazioaz gain, taldekideen autoebaluazioa ere kontuan hartuko da (2. atxikian duzue talde lanaren errubrika). Ikasle bakoitzari talde-lanaren puntuazioa gaineratzeko orduan, beraz, errubriken emaitzak ere izango dira kontuan. Taldekideen batez betezkoan gainditua ez duten ikasleen kasuak bana-banan aztertuko dira, eta kasuaren arabera erabakiko da ikaslearen kalifikazioan duen eragina. Klasera etortzerik ez duen ikasleari, asistentzia, parte-hartze eta lan dinamikaren atalaren puntuazioa ez zaio gaineratuko.

Banakako lanak: atal honetan bi ebaluazio-tresna hartzen ditugu kontuan: batetik, banaka egin eta Egelara igo behar diren ariketak (testu-lanketak, itzulpenak, testu analisiak) eta, bestetik, banakako memoria-txostenak. 5/6 orrialdeko hiru banakako txosten egingo dituzte ikasleek ikastaroan zehar, bat proiektu bakoitzeko. Irakasleak txostenerako emandako gidalerroak kontuan hartuta, proiektu horretan testuen diseinu, ekoizpen eta hedapenean hartutako erabaki linguistiko-diskurtsiboak azaldu behar dituzte.

Ikasleek amaierako ebaluazioaren bidez ikasgai osoa ebaluatzeko eskubidea du. Amaierako proba horretan azterketa idatzi bat egongo da eta azterketa egun horretan bertan ikasleak entregatu beharko du irrati elkarrizketaren podcast bat, multimedia erreportajearen web baten bost nodo idatzi eta erreportaje baten 4/5 minutuko ikus-entzunezko bat.

Ebaluazioa ehunekoetan:

- Azterketa idatzia: (%30)
- Ariketak , testu komentarioak eta galdeketak (%20)
- Kasu praktiko bat (%10)

- irrati elkarrizketaren podcasta (%20)
- web baten bost nodo idatzi (%20)
- erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa (%30)


Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiteko azterketa eguna baina 5 aste lehenago abisatu behar dio irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Amaierako proba horretan azterketa idatzi bat egongo da eta azterketa egun horretan bertan ikasleak entregatu beharko du irrati elkarrizketaren podcast bat, multimedia erreportajearen web baten bost nodo idatzi eta erreportaje baten 4/5 minutuko ikus-entzunezko bat.

Ebaluazioa ehunekoetan:

- Azterketa idatzia: (%30)
- Ariketak , testu komentarioak eta galdeketak (%20)
- Kasu aplikatu bat (%10)

- irrati elkarrizketaren podcasta (%20)
- web baten bost nodo idatzi (%20)
- erreportajearen 4/5 minutuko ikus-entzunezkoa (%30)

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Oinarrizko bibliografia:
EITB (2012) Albiste testu bikainak : Irrati eta telebistarako eskuliburua . Bilbo : Euskal Irrati Telebista.
Elordui, A. (2013) ‘Diskurtso estrategiak multimedia erreportajeetan’. A. Elordui & T. Ramirez de la Piscina & E. Arana (2013) Multimedia Komunikazioa: Egunko erronkak eta estrategia berriak. UPV/EHU Sareko Argitalpena
Euskaltzaindia (1998) Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Euskaltzaindiaren arautegiko 87. Araua.
Fagerjord, A. (2010). Multimodal Polyphony: Analysis of a Flash Documentary. In Inside Multimodal Composition. Andrew Morrison (ed.), 3.kap. New York: Hampton Press.
FONDEU/BBVA (2012). Manual de estilo para los nuevos medios. http://www.manualdeestilo.com/
Franco, G. (2007). Cómo escribir para la web. Bases para la discusión y construcción de manuales de redacción online. Texas: Knight Center for Journalism.
Herrera, Susana (2008). Cómo elaborar reportajes en radio, La Crujía Ediciones, Buenos Aires.
Lamarca, M.J. (2009). Hipertexto, el nuevo concepto de documento en la cultura de la imagen. Doktoretza Tesia. Universidad Complutense de Madrid.
Larrondo, A. (2009) La metamorfosis del reportaje en el ciberperiodismo: concepto y caracterización de un nuevo modelo narrativo. Comunicación y Sociedad, XXII, 2009:2, 59-88 or.
Rodero, Emma (2001). Manual práctico para la redacción de entrevistas y reportajes en radio. Salamanca: Librería Cervantes
Tascón, M. (zuz.) (2012). Escribir en internet. Guía para los nuevos medios y las redes sociales. Madril: Fondeu/BBVA.
Tascón, M. Abad, M. (2011) Twittergrafía. El arte de la nueva escritura. Madril: Catarata
Yus, F. (2011). Ciberpragmática 2.0. Nuevo usos del lenguaje en internet. Madril: Ariel.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Alcoba, S. (koord.) (1999). La oralización. Ariel Practicum. Bartzelona: Ariel.
______ (koord.) (2000). La expresión oral. Ariel Practicum. Bartzelona: Ariel.
Calsamiglia, H. & A. Tusón (1999), Las cosas del decir. Manual de análisis del discurso. Bartzelona: Ariel.
Engebretsen, M. (2006). Writing for the Web: An Introduction to Online Journalism. Media Transformations, 2006, 3. Zeb.
Kress, G. (2010). Multimodality. A social semiotic approach to contemporary communication. Oxon: Routledge.
Kress, G. & Van Leeuwen, T. (2001). Multimodal discourse. The modes and media of contemporary Communication. London: Edward Arnold.
Landow, G. (2006). Hipertexto 3.0. Teoría crítica y nuevos medio sen la era de la globalización. Bartzelona: Paidós.
Marrero , L. (2008). El reportaje multimedia como género del periodismo digital actual. Acercamiento a sus rasgos formales y de contenido. Revista Latina de Comunicación Social, 63, 348-367 or.
Steesen, S. (2011). The featurisation of journalism. What feature journalism is and how it has transformed as genre. Nordicom Review 32(2), 49-61 or.

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.net/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.org/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00

13:00-15:00

2-15

13:00-15:00

13:30-14:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:30-15:30

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-13:00

11:00-12:00

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:00-13:00

Irakasleak