Eduki publikatzailea

Ipuin Fantastiko Laburren Unibertsitateko XXI. Lehiaketa eman da

Lehenengo argitaratze data: 2014/01/08

UPV/EHUko Arabako Campuseko Errektoreordetzak antolatutako Ipuin Fantastiko Laburren Unibertsitateko XXI. Lehiaketako epaimahaiak aurtengo edizioko saria eman du. Saria Gonzalo Guijarro Pueblari eman dio, Malagako Benalmádena-koa, "Mundo ciborg" izeneko ipuinagatik.

Aurtengo edizioan 89 lan aurkeztu dira, haietako lau euskaraz, EAEkoak eta estatuko beste leku batzuetakoak. Urrunetik ere iritsi zaizkigu ipuinak, besteak beste Australiatik eta Jerusalemetik.

Gonzalo Guijarrok honelako txapelketetan parte hartu ohi du. Institutuko irakasle erretiratua da. Azaldu digunez, "ipuin honek etorkizun ez oso urruneko gure balizko gizartea erakusten digu, umorez, ciborgizazioa eta gure herrialdeko gaitz endemikoak direla bide". Gonzalo Guijarrok UPV/EHUko Arabako Campuseko Ipuin Fantastiko Laburren IX. Lehiaketako lehenengo saria eskuratu zuen 2001ean, "El Pedagogo" izeneko lanarekin.

Oraingo honetan, epaimahaia Piedad Frías, Isabel Muguruza eta José Mª Vallejok osatu dute. Ipuin Fantastiko Laburren Unibertsitateko Lehiaketak 800 euroko saria ematen du. Saritutako lanak UPV/EHUren esku geratzen dira, saritutako azken ipuinak biltzen dituen liburu bat argitaratzeko. Oraingoz, 'El Eco del Espejo', 'Cristales rotos' eta 'Altos vuelos' argitaratu dira.