Edukira joan
Webgunearen menua ireki/itxi

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Gradua

Gure kultura ondarea paregabea eta aparta da; hortaz, balio kalkulaezina dauka. Museo, artxibo edo bildumetako hainbat pintura, eskultura, ehun eta arkeologia piezek kontserbatu eta zaharberritu beharra daukate, gizarte guztiak izan dezan ezagutza transmititzeko elementu horiez gozatzen jarraitzeko aukera. Horrela, bada, ezinbestekoa da unibertsitatean arlo horretako profesionalak prestatzea.

Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduak kultura ondareen aldaketak diagnostikatzeko eta aztertzeko funtsezkoak diren tresna teoriko eta praktikoak eskaintzen dizkizu, baita beharrezko kontserbazio eta zaharberritze tratamenduak aukeratu eta aplikatzekoak ere. Kontserbazio eta zaharberritze lanei aplikatutako teknologia berriak erabiltzen eta prebentziozko kontserbazio planak diseinatzen ikasiko duzu, eta ondare historiko eta artistikoa kudeatzeko, aztertzeko, eta ondare horren zabalkundea egiteko prestakuntza jasoko duzu.
Horrez gain, borondatezko kanpoko praktikak egin ahal izango dituzu inguruko museoetan, arte galerietan eta kultura erakundeetan, eta parte hartu ahal izango duzu hainbat mintegi, hitzaldi, erakusketa eta lehiaketatan.

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Arte Ederren Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

7,021 ezohiko deialdian

Eskainitako plazak

50 plaza

Sarrera-profila

Artea eta kultura interesatzen bazaizkizu, kultura ondareen kontserbazioa garrantzitsua dela uste baduzu, pertsona sortzailea eta jakinguraz betetakoa bazara eta talde lana gustoko baduzu, Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko Graduan dago zure lekua.

Irteera profesionalak

  • Bildumen prebentziozko kontserbazioa museo, artxibo, liburutegi eta fundazioetan eta erakunde publiko zein pribatuetan
  • Kultura ondareen kontserbazioa eta zaharberritzea: pintura, eskultura, lan grafikoa, arte garaikidea, etab.
  • Erakusketen muntaiari, lanen garraioari eta prebentziozko kontserbazioari buruzko aholkularitza teknikoa
  • Kontserbazio eta zaharberritze tratamenduei buruzko aholkularitza teknikoa
  • Parte hartzea ikerketa programa eta proiektuetan, I+G proiektuetan, etab.
  • Kultur ondareen bildumen kudeaketa
  • Irakaskuntza eta ikerketa