Politika Zientziako Oinarrizko Kontzeptuak25001

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Ingelesa
Kodea
25001

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Politika Zientziako Oinarrizko Kontzeptuak irakasgaia Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduaren eta Soziologiako Graduaren 1. mailan ematen da . Irakasgai honek Analisi Politikoaren Oinarriak irakasgaiarekin batera Politika Zientziara lehenengoz hurbiltzeko sarrera bloke bat osatzen du.
Era honetara irakasgaiak erakuslehio funtzioa beteko du ikaslearen aurrean, funtsezko kontzeptuak, teoriak,tipologiak, ikuspegiak eta eztabaidak agerraraziz eta gertaera politikoen interpretazioari bideak irekiz. Politika Zientziako Oinarrizko Kontzeptuak irakasgaia hurrengo mailetan emango diren irakasgai askoren oinarria da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgaiarenak
C-1.Politika Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta kategoriak ulertu.
C-2.Sistema politiko garaikideen aldaketa eta egonkortasun prozesuei buruzko ikuspegi orokorraz jabetu.
C-3.Sistema demokratikoen dinamika aztertu.
C-4.Fenomeno politikoen ulermenerako ezagupenak aplikatu.

Zeharkakoak
C1CC01. Egoera politikoaren eta sozialaren aldaketa eta egonkortasun prozesuen azalpenerako hainbat faktore politiko, sozial eta ekonomiko zehaztu eta aztertu
C1CC06. Hainbat iturritako (erakundeak, liburutegiak, internet,…) informazioa bilduz txostenak osatu.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

I ZATIA: SARRERA
1. Politikaren zientzia
2. Politika eta sistema politikoa

II ZATIA: ESTATUA
3. Estatua: kontzeptua eta garapen historikoa
4. Estatuaren barneko botere politikoaren banaketa.
5. Estatuaz gaindiko erakundeak: Postestatalismoa?

III ZATIA: SISTEMA DEMOKRATIKOAK ETA EZ DEMOKRATIKOAK
6. Sistema ez demokratikoak.
7. Ordezkatze-demokrazia. Poliarkiak.
8. Ordezkatze-demokrazien garapena.

----

1.gaia: Ikerketagaia. Politika zentzia eta gizarte zientziak. Politika zientziaren garapen historikoa.

2.gaia: Politika. Boterea. Legitimitatea. Sistema Politikoa. Beste hainbat oinarrizko kontzeptu.

3.gaia: Estatuaren definizioa. Estatu Absolutua. Estatu liberala. Estatu liberalaren demokratizazioa. Estatu liberalaren alternatibak. Ongizate estatua.

4.gaia: Boterearen banaketa funtzionala. Boterearen lurralde-banaketa.

5.gaia: Konfederazioak. Europar Batasuna. Globalizazioa.

6.gaia: Autoritarismoak eta totalitarismoak. Sistema ez-demokrata garaikideak.

7.gaia: Demokrazia. Poliarkiak.

8.gaia: Demokrazien garapen historikoa. Ordezkaritza eta demokrazia. Audientzia-demokrazia. Gobernantza.

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgaiaren ECTS kreditu kopurua 6 da : 60 orduko aurrez aurreko jarduerakoak eta 90 orduko gelaz kanpokoak. Gelako jarduna irakaskuntza magistralaren (53 h) eta gelako praktiken (7 h)artean banatzen da.
Aurrez aurreko irakaskuntzak ikaslearen bertaratzea, edukien azalpenen jarraipen aktiboa eta gelako praktikak burutzea eskatzen du. Bestalde, gelaz kanpoko jarduna azalpen magistraletan oinarritutako ikasketa autonomorako , adibideen bilaketarako, bibliografiaren kontsultarako eta ebaluaziorako diren lau talde lanak osatzeko baliatuko da.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Banakako lanak (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Aurrez aurreko eskoletara etorriko diren ikasleentzat:

1.Ebaluazio lanak: Lanak ebaluazioa osatzeko derrigorrezkoak dira. Lan-programa egoki burutzea eta garaiz ematea ebaluazioaren %20 (2 puntu gehienez) izango da.
2.Ikasturte bukaerako froga: frogaren balioa ebaluazioaren %80 (8 puntu) izango da. Ebaluazioa gainditzeko idatzizko froga gainditu behar da.

Eskoletara etortzerik ez duten ikasleentzat:
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago. Ikasle hauek ikasturte bukaerako froga egin beharko dute: frogaren balioa ebaluazioaren %100 (10 puntu) izango da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Aurrez aurreko irakaskuntza ereduko ohiko deialdia gainditu ez duen ikasleari ebaluazio lanaren nota gordeko zaio, atalen ponderazioa mantendu egingo delarik.Ikasle hauek idatzizko froga bat burutu beharko dute. Ebaluazioa gainditzeko idatzizko froga gainditu beharko da. Egoera honetan dagoen ikasleren batek ebaluazio-lanen puntuazioa hobetu nahi izango balu lanak berregin litzazke eta ezarriko den data baino lehenago entregatu.
Eskoletara etortzerik ez duten ikasleentzat ohiko deialdian ezarritako prozedurari eutsiko zaio.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

LARRINAGA, Ane y BARCENA, Iñaki. 2004. Politika eta Gizartea. Oinarrizko ikasgaiak. Bilbao, Udako Unibertsitatea.
SODARO, Michael. J. et al. 2007. Comparative politics: a global introduction. 3rd Edition. Madrid, McGraw-Hill.
SHIVELY, W. Phillips. 2011. power and choice. 13th Edition. McGraw-Hill
VALLÉS, Josep.M. 2010. Ciencia Política. Una introducción. Madrid, Ariel. 8ªEd.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AGUILA, R. del (1997) Manual de Ciencia Política. Madrid: Trotta.
AGUILERA DE PRAT, Cesáreo R. y VILANOVA, Pere. 1987. Temas de Ciencia Política. Barcelona,PPV.
ALMOND, Gabriel et al. 1992. Diez textos básicos de Ciencia Política. Madrid, Ariel.
ARTETA, Aurelio; GARCÍA GUITÍAN, Elena; MÁIZ, Ramón (eds.). 2003. Teoría política: poder, moral, democracia. Madrid, Alianza.
BELLAMY, Richard y PALUMBO, Antonino (eds.). 2010. From government to governance. Burlington, USA, Ashgate.
CAMINAL, Miquel. 1997. Manual de Ciencia Política. Madrid, Tecnos
COLOMER, Josep M. 2008. Ciencia de la Política. Una introducción. Madrid, Ariel.
DAHL, Robert.1999. La democracia, una guía para los ciudadanos. Madrid: Taurus.
GARCÍA COTARELO, Ramón y PANIAGUA, José L. (eds.).1988.Introducción a la Ciencia Política. Madrid, UNED
MANIN, Bernard. 1997. Los principios del gobierno representativo. Madrid, Alianza.
PASQUINO, Gianfranco. 1992. Manual de Ciencia Política. Madrid, Alianza Universidad.
PASTOR, Manuel (ed.). 1988. Fundamentos de Ciencia Política. Madrid, McGraw Hill.
SARTORI, Giovanni. 1992. Elementos de teoría política. Madrid, Alianza Universidad.

Aldizkariak

Revista Española de Ciencia Política
Revista de Estudios Políticos.
Revista Española de Investigaciones Sociológicas.
Inguruak. Revista Vasca de Sociología y Ciencia Política.

Web helbideak

www.aecpa.es
www.ehu.es/cpvweb
www.ehu.es/euskobarometro
www.ipsaportal.net
www.idea.int
www.undp.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • GOROSTIDI VIDAURRAZAGA, IZARO
  • ZUBIAGA GARATE, MARIO

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:30

10:00-11:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-12:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-12:30

09:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30

Irakasleak

61 Teoriakoa (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

09:00-10:30

Irakasleak

61 Gelako p.-1 (Ingelesa - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:00

Irakasleak