Analisi Soziologikoaren Oinarriak25002

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25002

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Soziologia eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa Graduetan komuna den lehenengo ikasturtearen diziplinarteko eta sarrerako izaera kontuan izanda, Analisi Soziologikoaren Oinarriak ikasgaia errealitate sozialeko jarraipena eta aldaketa azaltzen duten oinarrizko kontzeptu eta prozesuetan zentratzen da nagusiki

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Analisi Soziologikoaren Oinarriak izeneko ikasgaiak Soziologia Graduko gaitasun orokorra garatzen du: Arazo sozial nabarmenen oinarrizko osagarriak identifikatzea eta definitzea, eta Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoa Graduko honako zeharkako gaitasun hau: Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz, arazo politiko eta gizartearen beharrei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea.
GAITASUNAK:
1.Errealitate sozialaren azterketan erabiltzen ditugun oinarrizko kontzeptuak zehaztasunez ezagutzea, mugatzea eta definitzea.
2.Errealitate sozialaren produkzioaz, erreprodukzioaz eta eraldaketaz aritzeko erabiltzen ditugun kontzeptu teoriko nagusiak erabiltzea eta egoera zehatzetara aplikatzea, bai maila estrukturalean zein eguneroko bizitzan.
3.Praktika pertsonal zein kolektiboen inguruko gogoeta-ariketen bitartez, norberaren esperientzia pertsonalak kontzeptu teorikoekin elkarlotzea.
4.Errealitate soziala soziologikoki irakurtzea.
IKASKUNTZAREN EMAITZAK:
1.Gizarte-gertakari zer den deskribatzea
2.Gizarte-aldaketa teoría dsberdinak azaltzea
3.Egiturazko aldaketa eta aldaketa personalak erlazionatzea
4.Gizarte-arazo eta arazo soziologikoa desberdintzea eta azalpen soziologikoen elementuak bereitzea

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1.Soziologiaren eraketa zientzia gisa.
2.Soziologiaren aztergaia: egitate eta ekintza soziala.
3.Elkarrekintza eta hartu-eman sozialak.
4.Rol sozialak eta kontrol soziala.
5.Elkartze sozialak: kolektiboak, erakundeak, instituzioak.
6.Boterea eta autoritatea: klasea, arraza, adina, generoa.
7.Aldaketa eta gatazka sozialak.

Metodologiatoggle-navigation

Metodologia, nagusiki, klase magistraletan oinarritzen da, non eduki teorikoak aurkeztu, adibideak azaldu eta datu zein praktika sozialen inguruko eztabaida eta jarrera kritikoa sustatzen diren. Halaber, gizarte arazo eta fenomenoen inguruko informazio iturri garrantzitsuak kontsultatu eta ahozko aurkezpenak egiteko erabiltzen dira. Klaseko praktiketan lanak eta ahozko aurkezpenak egiteko jarraibideak ezartzen dira eta soziologia-testuak eta irakurketak aurkezten eta aztertzen dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • Banakako lanak (%): 25
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 25

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Etengabeko ebaluazioa:
1.Ikasgaiaren edukiei buruzko garatu beharreko proba idatzia: %50
2.-Banakako lanak (%25): ikasgaiaren gaitekiko edukiekin erlazionatuta dauden testuen gaineko idatzizko 5 iruzkin
3.-Egin diren banakako lanekin erlazioa duten eukiei buruzko ahozko aurkezpenak:%25

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Azken ebaluazioak honako probak jasoko ditu:*
Garatu beharreko proba idatzia:%100

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.
Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azken ebaluazioa:
Ikasgaiaren barruko eduki eta testuen gaineko garatu beharreko proba idatzia:%100

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

- Azkarraga, Joseba. (2007) Nor bere Patroi. Gasteiz, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua.
- Bourdieu, P. eta L. Wacquant, (2005): Una invitación a la sociología reflexiva. Madril: siglo XXI.
- Macionis J.J. & Plummer K. (2007): Sociología. Madril: Prentice Hall.
- Morin, Edgar. (2000). Sociología. Madril, Tecnos argitaletxea.
- Martinez, Zesar. (2003) Aldaketa sozialaren produkzioa eta gidaritza. Gasteiz, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzua.
- Simmel, G., (1986): Estudios sobre las formas de socialización. Madril: Alianza

Web helbideak

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • DAVILA LEGEREN, ANDRES
  • FERNANDEZ SOBRADO, JOSE MANUEL
  • MARTIN RONCERO, UNAI

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:30-13:30

12:00-13:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-12:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

10:00-11:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak