XX. Mendeko Historia Politiko eta Soziala25004

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
1
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25004

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

XX.mendeko Historia Politikoa eta Soziala ikasgaia, Zientzia Politikoak eta Kudeaketa Publikoa eta Soziologia graduetako lehendabiziko ikasturteko ikasgaia da. Ikasgai honen helburua, Gizarte Zientzien arloan formazio trinkoa eskaintzea da eta bertan irakasten diren gaiek XX.mendean zehar ezagutu ziren gertaera nagusienak aztertzea bilatzen dute, prozesu (eta arazo) sozial garrantzitsuenak errepasatuz.

Ikasgai honetan gauzatuko diren lanei esker, soziologiari eta politikagintzari lotutako profesionalak izateko formakuntzan, ikasleak gaitasun eta trebetasun ugari eskuratuko ditu, hala nola, testu historikoen irakurketa eta ulermena, testu zientifikoak idazteko gaitasuna edota gertaera politiko eta sozialak ulertu eta konparatzeko gaitasuna. Gaitasun eta trebetasun hauek Soziologia eta Zientzia Politikoetan graduatutako edozein profesionali eskatzen zaizkion gaitasunak dira, gaur eguneko edozein fenomeno sozial eta politiko ikertu eta aztertzeko iraganeko gertaerak kontuan hartzea beharrezkoa baita.

Ikasleak ikasgaia zailtasunik gabe barneratu dezaten, oinarrizko aurre-jakintza batzuk eduki beharko ditu historia unibertsalaren bilakaerari eta bere etapei dagokienean (Historiaurrea, Aintzin Aroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Historia Garaikidea). Bilakaera honetan, ikasgai hau aurrera ateratzeko, nazioarteko testuingurua baldintzatu duten gertaeren gaineko oinarrizko jakintzak eduki behar ditu ikasleak: iraultzak, antolamendu politiko, sozial eta ekonomiko berriak eta prozesu honetan sortutako gatazkak.

Printzipioz, aurre-jakintza hauek batxilergoan ikusitakoak dira eta ikasleek barneratuak ekarri behar dituzte ikasgaiaren hasieran. Batxilergotik zuzenean ez datozen ikasleei gomendatzen zaie aurre lanketa bat burutzeko ikasgai honetan ikasiko diren gertaera nagusienen inguruan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Ikasgai honek Zientzia Politikoak graduko konpetentziak hauek garatzen lagunduko du:
1. Historia garaikidearekin erlazionatutako jakintzak barneratu eta inguru politikoan gertatzen diren fenomenoak identifikatzeko eta ulertzeko kontzeptuen, teorien eta ikuspuntu metodologikoen esanahia ulertzea (zeharkako konpetentzia).
2. Gertaera politikoak eta gizarteen beharrei buruzko informazioa modu sintetikoan aztertzea, eta jarduera profesionalek eskatzen dituzten jarrera kritikoa eta zuzentasun intelektual eta morala garatzea (zeharkako konpetentzia).
Soziologia graduko konpetentzia orokorrak:
1. Gertaera eta behar sozialei dagokien informazioa modu sintetikoan aztertzea, harreta berezia eskainiz genero, klase eta etnia ezberdintasunei (zeharkako konpetentzia).
2. Datu eta praktika sozialei zuzendutako jarrera kritikoa garatzea (konpetentzia generikoa).
3. Gertaera sozial nagusienen oinarrizko osagaiak identifikatu eta definitzea (konpetentzia generikoa).
4. Etorkizun profesionalari begira azterketa soziologikoetan argudio etiko eta intelektuak egokiak erabiltzea (konpetentzia generikoa).
Konpetentzia orokor hauen bitartez, ikasgai honekin rtez lortu nahi diren konpetentzia zehatzak edo irakaskuntza emaitzak hauek dira:
1. Gaur egungo mundua ulertzeko historiaren bilakaera gertaera nagusienen bitartez ulertzea.
2. Aldaketa historikoak eta jarraikortasun historikoa identifikatzen jakitea.
3. Erregimen politiko ezberdinak eta historia garaikidean ezagutu dituzten aldaketak identifikatu eta ulertzea.
4. Historia hurbileko aldaketa politiko eta sozialak ulertzea.
5. Gaur egungo eta iraganeko gizarteen arteko ezberdintasunak ezagutzea, “pentsamendu historiko presentista” alde batera utziz.
6. Historia garaikideko gatazkak eta desberdintasunak ezagutzea, sexu, genero, jatorri etniko eta klase sozialen ondorioz sortutakoei garrantzia emanez.
7. Ikerketarekin zerikusia duten prozesu eta baliabideen ezagutza lortzea, eta testu zientifikoak garatzen ikastea.
8. Irakurketaren eta analisi zientifikoaren bitartez eraikitako argudioak modu egokian defendatzeko eta eztabaida zientifikoetan modu egokian parte hartzeko ahozko nahiz idatzizko gaitasun egokiak lortzea.
9. Ikasgaian zehar eta ikasle bakoitzak egingo dituen lanen bidez lortutako jakintzei esker, gertaera ezbedinak konparatu eta erlazionatzeko gaitasuna lortzea.

Zeharkako konpetentzia hauez gain, ikasgaiak beste konpetentzia transbertsalak ere garatzen lagunduko du, hala nola, taldean lan egitea, lidertza, hiritartasuna eta jarrera etiko eta arduratsua, lankidetza edota tolerantzia garatzea esaterako.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Inperialismoaren aroa, 1884-1914.
1.1 Estatu-nazioa eta nazionalismoa(k).
1.2 Inperialismoa.
1.3 Lehen Mundu Gerraren aurrekariak.
2. Lehen Mundu Gerra (1914-1918).
2.1. Gerra.
2.2. Gerraren alderdi sozial eta politikoa.
3. Sobietar Iraultza, 1861-1917.
3.1. Tsarren Errusia.
3.2. Iraultzaren bilakaera.
3.3. SESB-ren eraikuntza.
4. Gizartea eta politika mundu gerren artean, 1919-1939.
4.1. Gizarte aldaketak.
4.2. Demokraziak krisian.
4.3. Totalitarismoen igoera.
5. Bigarren Mundu Gerra, 1939-1945.
5.1. Gerra Totala.
5.2. Genozidioa.
6. Gerra Hotzaren garaiko mundu bipolarra, 1945-1989.
6.1. Deskolonizazioa, iraultza eta kontrairaultza.
6.2. Europa zatituta.
6.3. Ongizate Estatuaren eraikuntza.
7. Nazioarteko ordena berria, 1989-2001.
7.1. Bloke komunistaren erorketa.
7.2. Europa berria.
7.3. Potentzia zaharrak eta potentzia berriak.
7.4. Bi mendeen arteko geopolitika eta geoestrategia.
8. Gizarte postmaterialista, 1968-2001.
8.1. Gizartearen aldaketa.
8.2. Gizarte postindustriala.
8.3. Globalizazioa eta kapitalismo berria.
8.4. Posmodernitatea.

Metodologiatoggle-navigation

Klase teorikoen bitartez ikasgaiaren eduki teorikoak aztertuko dira eta lantzen diren gaien inguruko adibide adierazgarrienak errepasatuko dira. Gai hauek lantzerako orduan testu liburuen edota bestelako liburuen kapituluak erabiliko dira euskarri bezala, ikasleak gaian sakondu dezan. Oinarrizko bibliografian zehaztuta dago erabiliko den materiala.

Ikasleak derrigortuta egongo dira modu teorikoan lantzen diren gaien inguruan gomendatzen zaizkien irakurketak burutzera. Irakurketok gaia hasi aurretik edota gaia lantzen ari garen bitartean burutu beharko dira. Hori horrela dela ziurtatzeko, irakasleak ikasleari irakurketei buruzko galderak egiteko aukera izango du.

Irakaslea lantzen ari den teoria ahalik eta modu didaktikoenean gauzatzeko, PPT erabiliko du eta eGelan zintzilikatuko du. Horrez gain, irakasleak material osagarria ere erabiliko du ikasgaian zehar, hala nola, ikusentzunekoa, literarioa, artistikoa, kultura popularrari eskainitako baliabideak...

Ikasgaian zehar egingo diren praktiketan irakasleak lan zientifikoa burutzeko baliabideak azalduko ditu eta ondoren, modu zehatzago batean, saiakera zientifikoak aurrera eramateko jakintzak azalduko ditu (testuen antolamendua, idazkerari dagozkion arauak eta formak, aipuak egiteko teknikak, datu base zientifikoak...). Behin saiakera zientifikoak nola egin azaldu ostean, gainontzeko praktikak, ebaluazio jarraia gauzatu nahi duten ikasleen artean lanak egiten ari diren bitartean sortzen zaizkien zalantzak argitzeko erabiliko dira. Praktika hauetan, ikasleen ahozko adierazpen gaitasunak neurtzeko probak ezarriko ditu irakasleak, ohiko deialdian adierazten den moduan. Praktika hauetan, ahozko adierazpena hobetzen eta garatzen saiatuko da, baita arrazoitzeko gaitasuna, modu akademikoan adierazteko gaitasuna eta eztabaida akademiko-zientifikoarekin ikasleak lortutako hurbiltasuna barneratzen ere.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Berdintasun printzipioan oinarritutako ebaluazio jarraia gauzatuko da ikasgai honetan. Horretarako, ikaslearen ikasketa prozesua eta bere emaitzak baloratuko dira. Jardunean dagoen arautegiaren arabera, ebaluazio mota honek ebaluzio jarraiari bide irekitzen dio eta ikasleak besterik adierazten ez badu, ebaluazio jarraia aplikatuko zaio. Ikasleak ebaluazioa jarraiari uko egin nahi balio, ikasturtea hasi eta lehendabiziko 9 asteren barruan irakasleari jakinarazi beharko dio. Horrek esan nahi du, ikasleak hasierako 9 astetan zehar erabaki beharko duela ebaluazio jarraiarekin jarraitu edo uko egin, eta ondorioz, azken probara aurkeztu. Ebaluazio jarraiari uko egiten diola erabakiko balu, irakasleari idatziz jakinarazi beharko dio.

Ebaluazio jarraia:
Gutxienez bi eta gehienez hiru ikaskidez osatutako taldeen bidez ikasleek lan bat prestatu beharko dute. Lanaren luzapena 30 orrialdetakoa izango da. Lanaren gaineko zehaztasunak irakasleak kurtso hasieran azalduko ditu eta eGelan zintzilikatuko ditu, ikasleak ezagutu ditzan. Lana burutzeko aukeratzen den gaia irakaslearekin adostu beharko da, tutoretza orduan bidez. Era berean, irakasleak ordu hauek erabiliko ditu lanen jarraipena egiteko. Lan hau talde lanean gauzatzekoa izango da eta beraz, ezingo da banaka burutu. Urritik aurrera, talde lanen inguruko eztabaidak eta praktikak antolatuko dira eta ikasleak jarduera horietan parte hartzeko ardura hartuko du. Klase praktiko hauetan, irakasleak ikasleak (banaka edo taldean), euren lanaren gaineko azalpenak ematera gonbidatu ditzazke klasean, gainontzekoekin esperientziak elkartrukatzeko. Gainera, lanaren gaineko azalpena ematera deitu ditzazke irakasleak ikasleak. Ikaslea bere aldetik, lanaren inguruan eztabaidatzeko hiru tutoretza orduetara agertu beharko da. Jarduera guzti hauek (klase praktikoak, tutoretzak, azalpenak, lan idatzia) azken notaren %50 balioko dute. Klase praktikoetara eta gutxieneko tutoretza orduetara bertaratzea derrigorrezkoa da; baldintza hauek ez badira betetzen, irakasleak ez du talderan lana ebaluatuko. Talde lana den heinean, taldekide baten hutsegiteek gainontzeko taldekien gaineran ondorioak izango dituzte. Hori dela eta, ikasle batek, taldeak ongi funtzionatzen ez duela arrazoituko balu, taldetik irten eta beste talde batean sartzeko aukera izango du ikasgaia hasi eta lehendabiziko 9 asteen barruan.
Lan idatzia azaroaren 30ean aurkeztu beharko da eta irakasleak lan hauek 21 egun naturalen barruan zuzentzeko ardura hartuko du.
Ebaluazio jarraiari dagokionez, ikasleek, azken proba bat gauzatu beharko du. Proba hau gaitegiaren arabera aukeratutako galdera ezberdinez osatutako egongo da. Bi ordutan gauzatu beharko da proba. Ebaluazioak, azken kalifikazioaren %50 balioko du. Aktara pasatuko den azken nota, bi ebaluazio moten gehiketa izango da (praktikak eta azken proba).

Azken ebaluazioa
Ebaluazio mota honetan ikasleak azken proba bat gainditu beharko du. Azken proba hau, azterketa batek eta azterketa egunean aurkeztu beharko duen 15 orrialdetako banakako lan batek osatuko dute. Lanak, ikasgaian zehar ikusitako gaiekin erlazionatuta egongo dira eta irakasleak eGelaren bitartez jarritako gutxiengo baldintzak beteko ditu. Lana egiterako orduan, ikasleak irakaslearekin adostu beharko du horretarako prestatuko diren tutoretzetan. Lana modu egokian garatzeko, gomendagarria da tutoretzetara bertaratzea. Lana gaindituz gero, irakasleak azterketa zuzenduko du eta azterketak notaren %100 balioko du. Lanaren ebaluazioa negatiboa bada eta ez baditu gainditzeko gutxienekoak betetzen, irakasleak ez du azterketarik zuzenduko eta azterketa gainditu gabe geratuko da.
Ikasgai honetan aurkezten diren lanak kopiatuta edo plagiatuta daudela identifikatzen bada, lanaren arduradunak edo arduradunek ez dute ikasgaia gainditu.
Ebaluazio jarraian nahiz azken ebaluazioan egiten diren lanak, gaitegiaren barnean kokatzen diren edozein gertaeren ingurukoak izango dira. Azterketan sartuko diren gaiak, klase teorikoetan irakasleak adierazitakoak bakarrik izango dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation


Deialdi honetan ebaluazio sistema azken ebaluzioa da, aurreko atalean azaldutako proba eta lana biltzen ditu. Ebaluazio jarraia burutu duen ikasleak, ohiko deialdiko azken proba gaindituko ez balu eta ikasgaia gainditu gabe izango balu, ikasgaian zehar lortutako kalifikazioak gordetzeko eskubidea izango du. Kalifikazio hauek ez dira hurrengo ohiko deialdirako gordeko. Praktiketan lortutako kalifikazioa negatiboa balitz edo ikasleak azken ebaluazioa aukeratu eta gaindituko ez balu, ez ohiko deialdiko proban azterketa bat egin beharko du. Azterketa horrek azken notaren %100 balioko du.
Ez ohiko deialdiko azken probara aurkezten ez den ikaslak ez-aurkeztua kalifikazioa eramango du.


Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Inperialismoaren aroa, 1884-1914
E.H HOBSBAWM, La era del imperio, Barcelona, 2001.
E.H. HOBSBAWM, Naciones y nacionalismo desde 1780, Barcelona, 2000.

2. Lehen Mundu Gerra,1914-1918.
B. WASSERSTEIN, Barbarie y civilización, Barcelona, 2010.
J. CASANOVA, J.: Europa contra Europa, Barcelona, 2011.

3. Sobietar Iraultza, 1861-1917
JOSÉ M. FARALDO, La revolución rusa, Madrid, 2017

4. Gizartea eta politika mundu gerren artean, 1919-1939.
M. MAZOWER, La Europa negra, Barcelona, 2001.
B. WASSERSTEIN, Barbarie y civilización, Barcelona, 2010.

5. Bigarren Mundu Gerra, 1939-1945.
Xosé M. NÚÑEZ SEIXAS, Imperios de muerte, BARCELONA, 2010.
J. CASANOVA,: Europa contra Europa, Barcelona, 2011.

6. Gerra Hotzaren garaiko mundu bipolarra, 1945-1989.
F. VEIGA, La paz simulada. Una historia de la guerra fría. 1941-1991, Madrid, 2006;
F. MARTÍNEZ eta M . AIZPURU, Gaur egungo munduaron historia 1945-2009, Bilbo, 2011

7. Nazioarteko ordena berria, 1989-2001.
F. MARTÍNEZ eta M . AIZPURU, Gaur egungo munduaron historia 1945-2009, Bilbo, 2011
F. VEIGA, El desequilibrio como orden, 1991-2014, Madrid, 2015.

8. Gizarte postmaterialista, 1968-2001.
F. MARTÍNEZ eta M . AIZPURU, Gaur egungo munduaron historia 1945-2009, Bilbo, 2011
B. WASSERSTEIN, Barbarie y civilización, Barcelona, 2010.

Web helbideak

http://www.historiasiglo20.org/

http://geacron.com/home-es/?lang=es


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • AGIRREAZKUENAGA ZIGORRAGA, JOSEBA
  • ALONSO OLEA, EDUARDO JOSE
  • RINCON DIEZ, AINTZANE

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:30-11:30

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

11:00-13:00

2-15

09:00-11:00

11:00-12:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30

Irakasleak