Ekonomia Politikoa25040

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
1
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25040

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Ekonomia Politikoa ikasgaiaren helburua ikasleak gaur egungo errealitatea aztertu eta ulertu ahal izateko gaitasunak eta oinarrizko ezagupenak lortzea da. Sarrera gisako ikasgai hau Soziologia eta Zientzia Politikoa eta Kudeaketa Publikoko Graduetan ematen da.
Sarrera gisako ikasgai bezala egituratuta dagoenez, Bigarren Hezkuntzako edozein espezialitatetik datozen ikasleak ulertu ahal izateko pentsatuta dago.
Ikasgai hau giltzarria izango da.Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Graduan etorkizunean lan munduan ikasleek aurre egin beharko dizkioten arazo sozioekonomikoen ulermenerako gaitasunak lortu ahal izateko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

GRADUKO ZEHARKAKO GAITASUNAK
Ingurumen ekonomikoan ematen diren fenomenoaz konturatzeko, oinarrizko kontzeptu eta metodologien esanahia eta egokitasunak ulertzeko ezagutza lortzea.
Gizartearen beharren eta arazo ekonomikoen inguruko informazio sintetikoa aztertzea, profesioan jarduteko iritzi kritikoa eta zehaztasun intelektuala garatuz.
Datu kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz, fenomeno ekonomikoen dimentsioak eta administrazioen eta instituzioen funtzionamenduak aztertu eta ebaluatu ahal izateko adierazleak eraikitzea.

KURTSOKO ZEHARKAKO GAITASUNAK
Hainbat iturrietako informazioa kontsultatu (instituzio ofizialak, liburutegiak, internet…) eta zenbait ondorio eta txosten sortu
Errealitate sozialaren jarraipena eta aldaketa prozesuak adierazten duten faktore sozialak, politikoak eta ekonomikoak identifikatu, zehaztu eta aztertu.

KURTSOKO GAITASUN OROKORRAK
Merkatuaren funtzionamenduaren eta ingurumen ekonomikoaren bilakaeraren oinarrizko mekanismoak ezagutzea eta azaltzea.

IKASKETA EMAITZAK
1.Ikuspegi kritikoan oinarrituz pentsamendu ekonomikoaren ideia nagusien bilakaera aztertu eta kontrastatu.
2.Konkurrentzia perfektuko merkatuaren funtzionamendua zuzentzen duten mekanismoak eta legeak interpretatzen jakin eta merkatu errealetan gertatzen diren hutsegite ezberdinei buruz hausnartu.
3.Herrialde bateko ekonomia neurtzeko baliagarriak diren aldagai makroekonomiko nagusiak (BPG, langabezia, inflazioa, etb.) identifikatu eta interpretatu, eragile ekonomikoengan dituzten efektuak analizatzearekin batera.
4.Estatuak ekonomian duen parte hartzea eta funtzioak desberdindu, alde batetik, eta politika ekonomikoko helburuen arabera bere esku hartzea arlo horretan interpretatzen eta baloratzen jakin, bestetik.
5.Gaur egungo ekonomiek aurrez aurre dituzten erronken inguruan hausnartu: globalizazioa, giza garapena, emakumezkoen papera ekonomian, ekologia, Ongizate Estatua, etab.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EGITARAU TEORIKOA
LEHEN ATALA
1. Ekonomia politikoa eta gizarte zientziak. Kontzeptuari eta metodo zientifikoari zenbait zehaztapen
2. Pentsamendu ekonomikoaren korronte nagusiak. Ikuspegi ekonomiko nagusiak, ekarpen garrantzitsuenak eta ordezkari nagusienak historian zehar

BIGARREN ATALA
3. Merkatuen funtzionamendua. Merkatuen azterketa lehia perfektuaren ikuspegitik
4. Konkurrentziako merkatuaren mugak. Ereduari egindako kritika nagusienak

HIRUGARREN ATALA
5. Jarduera ekonomikoaren neurketa. Aldagai makroekonomiko nagusienak
6. Estatua eta ekonomia. Politika ekonomikoaren helburuak eta tresnak

LAUGARREN ATALA
7. Gaur egungo ekonomiaren tendentziak, arazoak eta erronkak. Globalizazio ekonomikoa eta bere ondorioak. Ekarpen berrika ekonomian: ekonomia ekologikoa, ekonomia feminista, giza garapen jasangarria….


PRAKTIKEN EGITARAUA
1. Datu eta adierazleen bilketa eta analisia, errealitatea aztertzeko eta ondorioak ateratzeko
2. Analisi kritikoa egin ahal izateko irakurgai zientifikoen irakurketa eta ulermena
3. Idazlanen ahozko aurkezpena ondorio nagusienak azpimarratuz

Metodologiatoggle-navigation

Ikasgaiaren alderdi teorikoa betetzeko irakasleak eskainitako saio magistralak eta egitarauen agertzen diren beste aplikazio praktikoaz osatutako metodologia erabiliko da: adierazle ekonomikoak, problemen ebazpena, egungo arazoen inguruko komentarioak, etab. Horretarako gelako ikus-entzunezko baliabideak erabiliko dira: (power point, bideok, audiok,...).
Alderdi praktikoa betetzeko bi taldetan banatuko da. Adierazle ekonomiko eta datuen bilketa, tratamendua eta analisirako fakultateko gela multimedia erabiliko dira ikasle bakoitzak (noizbait bi ere) ordenagailu bat eduki dezan. Idatzizko lanen aurkezpena egiteko taldeari egokitutako ikasgela erabiliko da baliabide audiobisualak erabili ahal izateko.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

1.- ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA
Egitarau teorikoa: ebaluazio totalaren % 70
Egitarau praktikoa: ebaluazio totalaren% 30
Ebaluazio teorikoa: azken kalifikazioaren % 70 suposatzen du eta egitarauaren gaitasun teorikoak ebaluatuko ditu
Egitarau praktikoaren ebaluazioa:
• Gaur egungo lan bati buruzko bakarkako lana bilketa bibliografikoan oinarrituz (liburuak, artikuluak, etab): 10%.
• Aurrez egindako lanen ahozko aurkezpena ondorio garrantzitsuenak azpimarratuz: 10%
• 2-3 pertsonako talde-lana: errealitate ekonomikoaren adierazle garrantzitsuen datu bilketa eta analisia: 10%.
Egitarau praktikoan parte-hartzea ezinbestekoa da
UKO EGITEA
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.


2.- AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Kasu honetan ikasgaiaren ebaluaziorako erabiliko diren materialak zehaztuko dira azken kalifikazioaren %100 izango delarik.
UKO EGITEA
Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

1.- ETENGABEKO EBALUAZIOKO SISTEMA
Egitarau teorikoa: ebaluazio totalaren % 70
Egitarau praktikoa: ebaluazio totalaren% 30
Ebaluazio teorikoa: azken kalifikazioaren % 70 suposatzen du eta egitarauaren gaitasun teorikoak ebaluatuko ditu
Egitarau praktikoaren ebaluazioa:
• Gaur egungo lan bati buruzko bakarkako lana bilketa bibliografikoan oinarrituz (liburuak, artikuluak, etab): 10%.
• Aurrez egindako lanen ahozko aurkezpena ondorio garrantzitsuenak azpimarratuz: 10%
• 2-3 pertsonako talde-lana: errealitate ekonomikoaren adierazle garrantzitsuen datu bilketa eta analisia: 10%.
Egitarau praktikoan parte-hartzea ezinbestekoa da
UKO EGITEA
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.


2.- AZKEN EBALUAZIOKO SISTEMA
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Kasu honetan ikasgaiaren ebaluaziorako erabiliko diren materialak zehaztuko dira azken kalifikazioaren %100 izango delarik.
UKO EGITEA
Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluazio egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Ikasgaia ongi jarraitu ahal izateko ezinbestekoa da ikasgai-zerrendan agertzen diren teoriko zein praktiko ikasgai bakoitzari buruzko eGELA plataforman eskaintzen den materiala erabiltzea. Gainera, egitarau praktikoan agertzen diren gai batzuk burutu ahal izateko ordenagailuak erabili beharko dira.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Conde, Francisco J.; González, Sara (2001) Indicadores económicos. Ed. Pirámide, Madrid.
Gallego, Juan R.; Nácher, Jose (coord.) (2001) Elementos básicos de economía. Ed. Tirant Lo Blanch, Valencia.
Krugman, Paul (2012): Fundamentos de Economía. Ed. Reverte, Madrid.
Mochón, Francisco (2009) Economía. Teoría y política. Ed. McGraw-Hill, Madrid.
Samuelson, Paul; Nordhaus, William D. (2000) Ekonomia EHU. Leioa. (757-781 ORRI.) Serrano, José (dir.); Durán, Gemma; Guimón, José (2009) Entorno económico. Instrumentos para su análisis. Ed. Pirámide.
Torres, Juan (2011) Introducción a la Economía. Ed. Pirámide, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Corona, Juan; Puy, Pedro (eds) (2001) Economía en broma y en serio. Minerva.
Estefanía, Joaquín (2007) La mano invisible. El gobierno del mundo. Ed. Punto de encuentro.
Galbraith, John Kenneth (1994) Un viaje por la economía de nuestro tiempo. Editorial Ariel.
Galbraith, John Kenneth; Salinger, Nicole (2005) Introducción a la economía. Una guía para todos (o casi). Ed. Crítica, 2ª edición.
Heilbroner, Robert; Milberg, William (1998) La crisis de visión en el pensamiento económico moderno. Editorial Paidos.
Jiménez Herrero, Luis M. (1996) Desarrollo sostenible y economía ecológica. Editorial Síntesis.
Krugman, Paul (1997) El internacionalismo moderno. La economía internacional y las mentiras de la competitividad. Ed. Crítica/Grijalbo-Mondadori.
Martínez, Mª Jose (2000) “Ekonomia pentsamenduaren eskolak”. Lur Entzilopedia Tematikoa, pp. 97-106.
Riechman, Jorge (1998) Necesitar, desear, vivir. Sobre necesidades, desarrollo humano, crecimiento económico y sostenibilidad. Ed. Los Libros de la Catarata. Madrid.
Stiglitz, Joseph E. (2006) Cómo hacer que funcione la globalización. Ed. Taurus.
Sutcliffe, Bob (2005) 100 imágenes de un mundo desigual. ed. Icaria / Intermón Oxfam.
Vara, Mª Jesús (2006) Estudios sobre género y economía. Ed. Akal. Madrid.

Aldizkariak

Ekonomiaz
Información Comercial Española
Papeles de Economía
Economistas
Revista de Economía Mundial

Web helbideak

http://www.ine.es
http://www.eustat.es
http://www.europa.eu/eurostat
http://www.mineco.es
http://www.ilo.org
http://www.berria.info
http://www.mrafundazioa.eus/es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • FRANCO IBARZABAL, HELENA
  • MARTINEZ HERRERO, MARIA JOSE

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-12:30

10:00-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

11:00-13:00

2-15

11:00-12:30

11:30-13:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:30

Irakasleak