Gobernua eta Administrazio Publikoa27184

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27184

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Lauhilabetekoa: lehengo lauhilabetekoa
Irakasgaiaren lan zama
Guztira: 150 ordu 15 asteetan: 10 ordu.
Ordu magistralak: 48 ordu
Gela praktika orduak: 12 ordu
Gelaz kanpoko orduak : 90 ordu: 6 ordu astean.

Gobernua eta Administrazio Publikoa graduko bigarren mailan kokatzen da eta graduak dituen bi eremuri eragiten dio, batetik, sistema politikoari, honen barne kokatzen baita botere exekutiboa, eta bestetik administrazio publikoaren eremuari. Lehen mailako Politika zientziako oinarrizko kontzeptuak eta Analisi politikoaren oinarriak irakasgaien bitartez Gobernua eta Administrazio publikoak sistema politikoarekin duten loturaren lehen urratsak jasotzen ditu ikasleak. Beste aldetik, Gizarte eta politika ikerketarako sarrera irakasgaiak gizarte zientziak izan dituen tradizio metodologikoak errepasatzen ditu, hau Administrazio zientziaren eboluzioa ulertzeko oinarri izanik, bere diziplina artekotasuna, tradizio eta teknika ugariak.

Administrazio publikoaren inguruan ikasleak jasoko duen ezagutzaren oinarria da Gobernua eta administrazio publikoa irakasgaia. Ikerketa eremu zabal hau derrigorrezkoak diren hiru irakasgaietan kokatu da, Politika publikoen analisia eta Kudeaketa eta erabaki publikoa irakasgaiak barne direla. Administrazio zientziaren ezagutza osatzen duen beste irakasgaia Zuzenbide Administratiboa da, irakasgaiaren edukiak hauetxek direla: zuzenbide administratibo, administrazio publikoak, hiritar estatusa, ekintza administratiboak, prozesu administratiboak, baliabide administratiboak etab.

Administrazio publikoko minorreruntz bideratzen den ikasleak gainera Sektore publikoko ekonomia, Euskal Gobernantza, Giza baliabideen kudeaketa eta Euskal Gobernugintza Ekonomikoa irakasgaiak izango ditu hautatzako hirugarren mailan eta Programa publikoen ebaluazio eta Administrazio publikoen berritzea eta aldaketa laugarren mailan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateak eskaintzen duen Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Graduko irakasgai honek ikasleek jaso behar dituzten gaitasunen erreferentzia ikasketa planean onartutako gaitasunak izango dira. Politika Zientziako eta kudeaketa publikoko graduaren planifikazioaren arabera, Gobernu eta Administrazio Publikoko irakasgaian hauek lirateke irakasgaian landu beharreko gaitasunak:

Irak.G.1. Gobernu egitura eta administrazioko aktoreei dagokien kontzeptu nagusiak erabili. Politika eta administrazioa eta bien arteko harremana berezituz, bereiziki Euskadiko eta Espainiako kasuan. (1 eta 2 gaiak)

Irak.G.2. Gobernua sortzeko prozesua eta administrazio profesional praktikaren ezaugarriak ulertu. Botere dinamikak, gatazkak eta eremu administratiboen kudeaketa publikoa aztertzeko gai izan. (2 eta 5 gaiak)

Irak.G.3. Garaiko Administrazio Publikoen eboluzio historikoaren eta sorreraren azterketa kritikoa eta ezagutza sintetikoa erakutsi. Espainiako eta Euskadiko administrazio publikoen eboluzio historikoa eta erakundeen egitura eta funtzionamendu teoriak zehazki ezagutzea. (4 eta 3 gaiak)

Irak.G.4. Zerbitzu publikoen kudeaketari eta horniketari loturiko erakunde publiko bermatzailetatik, kolaborazioa, transferentzia eta parte-hartzea helburu duten, gizarte aldakor bati eta ikuspegi berriei(kudeaketa publiko berria eta zerbitzu publiko berriak) loturiko erakundeetara aldaketa. (6 gaia)

Irak.G.5. Estatuko, Erkidegoko, Tokiko eta Europar Batasuneko Administrazio publikoen egitura eta funtzionamendua osatzen duten oinarrizko elementuak ulertzea. Administrazio hauei eragiten dieten egungo gaiak ulertzea (7, 8 eta 9 gaiak)

Irak.G.6. Gizarte eta politika errealitatearen inguruan arrazoiketa, argudiatze eta sintesi gaitasunak garatzea. Baita, hauen ahozko zein idatzizko azalpen gaitasunak garatzea ere.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1.GAI TALDEA: ADMINISTRAZIO ZIENTZIA DIZIPLINA ZIENTIFIKOA

1.gaia: Administrazio publikoa eta Administrazio Zientzia. Objektua eta metodoa.
2.gaia: Adminitrazioa sistema politikoaren barne

2.GAI TALDEA: ANTOLAKETA ADMINISTRATIBOA ETA FUNTZIOAK

3.gaia: Egungo Administrazio publikoaren Antolaketa eta kudeaketa
4.gaia: Administrazio Publikoaren egitura eta funtzioak
5.gai: Giza baliabideen eta aurrekontuaren egitura eta kudeaketa

3.GAI TALDEA: EKINTZA PUBLIKOA ETA HIRITARRAK

6.gaia: Gizarte aldakorrean gobernua eta administrazioa: Kudeaketa Publiko Berria eta Gobernantzan

4. GAI TALDEA: GOBERNUA ETA ADMINISTRAZIOA MAILAK

7. gaia: Estatu gobernua eta administrazioa
8. gaia: Erkidegoetako gobernu eta administrazioa
9. gaia: Udal eta Foru Gobernu eta administrazioa

Metodologiatoggle-navigation

METODOLOGIA
Irakasgai honetan aipatzen diren eduki teorikoak modu praktikoan landuko dira arazoetan oinarritutako metodologia jarraituz. Metodologia honen nondik norakoak Ikaslearen gidan zehaztuko dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

EBALUAZIO-SISTEMAK

Ebaluazio sistema orokorra jarraia izango da. Bi zati izango ditu:
1. Zati teorikoa: Idatzizko azterketa (%60)
2. Zati praktikoa: (%40%)
• Talde lana: %30 (Arazoetan oinarrituriko lana)
- 3 entregatzekoak, %10 bakoitzak
• Klase praktikoetara etortzea %10

Irakasgaia gainditzeko zati teorikoan gutxienez 20/40 eta zati praktikoan 30/60 lortu behar da.

OHIKO DEIALDIA: ORIENTAZIOAK ETA UKO EGITEA:

Ikasleen Ebaluazioa Araudiaren 8.3. artikuluaren arabera ebaluazio jarraiaren ordez azken proba egin nahi duen ikasleak idatziz aurkeztu beharko dio bere ukapena irakasleari lauhilabetekoaren lehen 9 asteetan, hau da, 2017ko azaroak 10a baino lehen. Kasu horretan azken azterketa teorikoa izango da ebaluatzeko sistema, alegia, notaren %100 honen bitartez eskuratuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation


Praktiken atala gaindituta duenari nota gordeko zaio(%40) eta azterketan ateratzen duenarekin batuketa egingo da.
Praktikak egin ez dituenak edo gainditu gabe dituenak %100 nota lortuko du azterketaren bitartez.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

-BAENA, Mariano (2000): Curso de Ciencia de la Administración. I.Tecnos. Madrid.
-LIPPI, Andra eta MORISI, Massimo (2008): Gestión y Administración Públicas. Tirant Lo Blanch. Valencia.
-PARRADO,Salvador; COLINO, Cesar Y OLMEDA, José Antonio (2012): Las Administraciones Públias en España. Tirant Lo Blanch. Valencia.
-PARRADO, Salvador; COLINO, Cesar Y OLMEDA, José Antonio (2013): Gobiernos y Administraciones Públicas en Perspectiva Comparada. Tirant Lo Blanch. Valencia.
-RAMIÓ, Carles (1999): Teoría de la Organización y Administración pública, Tecnos-Universitat Pompeu Frabra, Barcelona.
-BALLART, Xabier y RAMIÓ, Carles (2000): Ciencia de la Administración, Tirant lo Blanch, Valencia,
-CRESPO GONZÁLEZ, José y PASTOR ALBALADEJO, Gema (2002): Administraciones públicas españolas, MacGrawHill, Madrid,

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

-BAENA, Mariano (2000): Curso de Ciencia de la Administración. I.Tecnos. Madrid.
-LIPPI, Andra eta MORISI, Massimo (2008): Gestión y Administración Públicas. Tirant Lo Blanch. Valencia.
-PARRADO,Salvador; COLINO, Cesar Y OLMEDA, José Antonio (2012): Las Administraciones Públias en España. Tirant Lo Blanch. Valencia.
-PARRADO, Salvador; COLINO, Cesar Y OLMEDA, José Antonio (2013): Gobiernos y Administraciones Públicas en Perspectiva Comparada. Tirant Lo Blanch. Valencia.
-RAMIÓ, Carles (1999): Teoría de la Organización y Administración pública, Tecnos-Universitat Pompeu Frabra, Barcelona.
-BALLART, Xabier y RAMIÓ, Carles (2000): Ciencia de la Administración, Tirant lo Blanch, Valencia,

Gehiago sakontzeko bibliografia

-BALLART, X. y RAMIÓ, C.(1993): Teoría de la organización. La evolución histórica del pensamiento organizativo. Los principales paradigmas teóricos, vol.I Ministerio para las Administraciones públicas, Madrid.
-BRUGUÉ,Q y SUBIRATS, J.(1996): Lecturas de Gestión Pública, Ministerio de Administraciones Públicas y Ministerio de la Presidencia, Madrid.
-CANALES ALIENDE, M. (2002): Lecciones de administración y de gestión pública, Universidad de Alicante, Textos docentes.
-CRESPO GONZÁLEZ, J y PASTOR ALBALADEJO, Gema (2002): Administraciones públicas españolas, MacGrawHill, Madrid.
-GUTIERREZ REÑON, A.(1987): "La Carrera administrativa en España: evolución histórica y perspectivas", en Documentación Administrativa, núm. 210-211, mayo-septiembre.

-BALLART, X. y RAMIÓ, C.(1993): Teoría de la organización. La dinámica organizativa: las últimas tendencias en teoría organizativa, vol.II Ministerio para las Administraciones públicas, Madrid.

Aldizkariak

-REVISTA DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
-REVISTA DE ESTUDIOS DE LA ADMINISTRACIÓN LOCAL Y AUTONÓMICA
-REVISTA DE ESTUDIOS REGIONALES
-REVISTA ESPAÑOLA DE INVESTIGACIONES SOCIOLÓGICAS (REIS)
-REVISTA INTERNACIONAL DE SOCIOLOGÍA (316 (05) REV)
-REVISTA VALENCIANA D¿ESTUDIS AUTONOMICS
-REVISTA VASCA DE ADMINISTRACIÓN PÚBLICA
-SISTEMA. REVISTA DE CIENCIAS SOCIALES

Web helbideak

http://www.euskadi.net/r33-2219/es/

http://www.congreso.es/portal/page/portal/Congreso/Congreso

http://www.aecpa.es/

http://www.ivap.euskadi.net/r61-2210/es/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • BARCENA HYNOJAL, IÑAKI BIZENTE
  • GOROSTIDI VIDAURRAZAGA, IZARO
  • ZUBIAGA GARATE, MARIO

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

11:00-12:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

09:00-10:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

10:00-11:00

Irakasleak