Proiektuak Diseinatu eta Egitea25021

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25021

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Politologo eta soziologoen zereginetan topa daitekeen urrats garrantzitsu bat ondokoa da: giro akademiko zein profesionaleko ikerketa-proiektu edo egitasmoak diseinatu eta ongi burutzea. Bide horretan, ikasgai honek abiapuntu du ikasleek metatu duten jakintza "Gizarte eta Politika Ikerketetarako Sarrera", "Gizarte Ikerketa Kualitatiboa" eta "Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak" bezalako ikasgaien bitartez. Aurrerapauso bat gehiago eman asmoz, une honetako helburua ikasleak ikerketa proiektu mota aipagarrienak osatu ahal izateko beharrezkoa den ezagutzaz jabetzea izango da. Horrela, ikasleak gai izango dira giro akademiko zein profesionaleko ikerketetarako proiektu edo egitasmoak diseinatzeko eta burutzeko, ahalik eta modu metodologiko eta kontzeptual egokienean. Beste jomuga bat da, halaber, ikasleen gaitasun kritikoa areagotzea ikerketa egitasmoek duten diseinuaren egokitasuna balioesteko.
Bide horretan eduki teorikoak eta beraien erabilera aplikatua txertatuko dira, asmo horrekin diseinu mota ezberdinetako adibide errealez baliatuz.


Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Ikasgaiaren gaitasunak hauek dira:
1. Ikerketa-proiektu profesionalak egin, aurkeztu eta defendatu
2. Txosten eta ikerketa politiko eta soziologiko ezberdinak identifikatu eta metodologikoki nola teknikoki baloratu
3. Kasu praktiko oso bat aurkeztu, fase ezberdinak landuz eta diseinu ezberdinak aplikatuz
4. Proiektuen elaborazioan beharrezkoak diren kontzeptu teorikoak aplikatu

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. Proiektuak diseinatu eta egiteko oinarriak:
1.1. Sarrera. Gizarte- eta politika-ikerketen proiektuen aldiak
1.2. Integrazio metodologikorako estrategiak: metodologia kuantitatiboen eta kualitatiboen osagarritasuna, konbinazioa eta triangelazioa
1.3. Ikerketa-txostenak eta ikerketa proiektuak: elementu bereizgarriak
2. Ikerketa-diseinuak:
2.1. Motak eta ezaugarriak
2.2. Analisi unitateak ikerketa-diseinuetan.
3. Ikerketa-proiektuak aurkezteko elementu aplikatuak:
3.1. Lan plana eta kronograma
3.2. Aurrekontuak
3.3. Etikarekin lotutako aspektuak
4. Ikerketa-diseinu aplikatuak
5. Ikerketaren balioespena: proiektuen kalitatearen ebaluazioa.

Metodologiatoggle-navigation

Ikasgaiaren ordu kopurua: 150 ordu: 46 eskola-ordu magistral, 14 orduko gela-praktika eta klasez kanpoko 90 ordu.
Ikasgaiak eduki teorikoak eta praktikak uztartuko ditu bai klasean nola multimedia gelan.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 30
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ohiko deialdian, ebaluaketa jarraia hartzen duten ikasleek ondorengo irizpideetan oinarrituko dute irakasgaiaren ebaluaketa:
1. Ikerketa-proiektu baten ebaluazioa: kurtso amaieran entregatuko da eta nota finalaren %40 suposatuko du. Binaka egingo da. Lan hau derrigorrezkoa izango da.
2. Gela praktika eta multimedia gelan egindako praktiken ebaluazioa: lanak banaka eta taldeka egingo dira eta notaren %30 balioko dute. Praktika guztiek ez dute pisu berdina izango praktiken nota finalean.
3. Azterketa: notaren %30a balioko du eta gainditu beharko da eta gainditu beharko da ikasgaian nota globala kalkulatu ahal izateko. Ikasgaiaren eduki teorikoak nola aplikazio praktikoak egiteko gaitasunak ebaluatuko ditu azterketak.
4. Klaseko parte-hartzea: nota finala puntu batera arte igotzeko aukera dago parte-hartzea eta klaseko inplikazioa altua bada.

Ebaluaketa finala jarraitzen duten ikasleek, azterketa bat eta multimedia gelan egingo den ariketa praktikoa izango dute irizpidetzat irakasgaiaren ebaluaziorako.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago (bigarren lauhilekoan martxoaren 23a baino lehenago).
Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago (apirilaren 23a baino lehenago bigarren lauhileko irakasgaietan). Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ez-ohiko deialdiak, ohikoak kontuan hartutako eginkizun berdinak kontsideratuko ditu.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

EGELAn egongo dira eskuragarri ikasleek beharko dituzten derrigorrezko material guztiak.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

Chuliá E, Agulló MV. (2012). Cómo se hace un trabajo de investigación en Ciencia Política. Madrid: Catarata
Alguacil J. (2011). Cómo se hace un trabajo de investigación en sociología. Madrid: Catarata
Cea D´Ancona MA. (1997). Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social. Madrid: Síntesis
Valles M. (1997). Técnicas cualitativas de investigación social. Reflexión metodológica y práctica profesional. Madrid: Síntesis
Babbie E. (1996) Manual para la práctica de la investigación social. Desclée De Brouwer
Cubo S et al. (2011). Métodos de investigación y análisis de datos en ciencias sociales y de la salud. Madrid: Ediciones Pirámide
León OG, Montero I. (1999). Diseño de investigaciones. Madrid: McGraw Hill

Gehiago sakontzeko bibliografia

Bericat E. (1998). "Capítulo 2: La legitimidad científica de la integración". En: La integración de los métodos cuantitativo y cualitativo en la investigación social. Significado y medida. Barcelona: Editorial Ariel
Callejo J, Viedma A. (2010). “Capítulo 2: Diseños de investigación con articulación de varias técnicas”. En: Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madrid: Mc Grew Hill
Campbell D y Stanley J. (1966) Diseños experimentales y cuasiexperimentales en la investigación social. Buenos Aires: Amorrortu
Cea D´Ancona MA. (1997). “8. La experimentación como estrategia de investigación social” En: Metodología cuantitativa. Estrategias y técnicas de investigación social. Madrid: Síntesis
Callejo J, Viedma A. (2010) “Capítulo 6: Evaluación de programas y proyectos” En: Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madrid: Mc Grew Hill
Alvira F. (1991) Metodología de la evaluación de programas. Madrid: Centro de Investigaciones Sociológicas.
Chadwick B et al. (1984) “12. Social impact assessment” En: Social Sciencia Research Methods. New Yersey: Prentice-Hall
Martínez Z, Berrio-Otxoa K. (2005) “Guía metodológica de prevención comunitaria a través de procesos” En: Departamento de Vivienda y Asuntos Sociales. Ir de Litros: Plan de Prevención de la Conflictividad Asociada al Consumo de Alcohol en la Calle. Vitoria-Gasteiz: Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco
Callejo J, Viedma A. (2010) “Capítulo 5: Proyectos de intervención: investigación-acción (IA) e investigación acción participativa (IAP)” En: Proyectos y estrategias de investigación social: la perspectiva de la intervención. Madrid: Mc Grew Hill
Morlino L. 2005) Introducción a la investigación comparada. Madrid: Alianza Editorial

Aldizkariak

Revista Internacional de Sociología.
REIS

Web helbideak

Centro de Investigaciones Sociológicas (www.cis.es)
Revista española de investigaciones sociológicas (www.reis.es)
Revista española de Ciencia Política (www.recp.es)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • DAVILA LEGEREN, ANDRES
  • FERNANDEZ SOBRADO, JOSE MANUEL
  • MARTIN RONCERO, UNAI

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-14:00

13:00-14:00

17-30

11:00-13:00

13:00-14:00

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-14:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-14:00

11:00-12:00

17-30

11:00-13:00

13:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00

Irakasleak