Euskararen Arauak eta Erabilerak25039

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25039

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Komunikazio-gaitasunak funtsezkoak dira Giza eta Gizarte Zientzietako alor guztietan. Izan ere, arloko profesionalek askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete beren ohiko zereginetan; informazio eta datu-bilketan; landa-lanean; idatziak, azalpenak eta hitzaldiak prestatzean; komunikabideetan; jarduerako beste kide batzuekiko harremanetan, eta abar. Horrek ezinbestean eskatuko dio hainbat talderekin eta hainbat esparrutan lan egitea; parte-hartzea eta lankidetza eskatuko dizkio.
Prestakuntza-urteetan zehar, beraz, honako gaitasunak eskuratu beharko ditu, besteak beste: Soziologia eta Politika gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, askotariko entzuleen aurrean; laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak; etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte- zein politika-esparruetako esku hartzeetan eragiteko eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko.
Hizkuntzaren estandarizazioan eta normalizazioan egin den ahalegina handia den arren, euskararen komunikazio-premiak larriak dira oraindik, eta euskararen munduak hainbat arlotan eragin dezaketen profesionalen beharra du. Ildo horretatik, Soziologia eta Politika Zientzien arloko profesionalek (ikertzaileek, dibulgatzaileek, kudeatzaileek, irakasleek, eta abar) erantzukizuna dute euskara gizarteko eta jakintzako arlo horietara guztietara hedatzeko, egokitzeko eta finkatzeko. Horrenbestez, hizkuntzan ondo gaitutako profesionalak behar ditu gizarteak arlo horietan, euskaraz aise moldatuko direnak, hizkuntza erabaki arrazoituak hartzeko gai direnak eta gizartearentzat erreferente izango direnak.
Irakasgai honek, bada, profesional horien komunikazio-gaitasunen pizgarri izan nahi du. Horretarako, hainbat baliabide jarriko ditu ikasleen esku, beren testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko gai izan daitezen.
Komunikazioarekin lotutako behar horiek islatuta daude Soziologia Graduko eta Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoko Graduko ikasketa-planean zehazturiko gaitasun orokor hauetan, betiere euskarazko komunikazioa oinarri hartuta.
Politika Zientziak eta Kudeaketa Publikoko Gradua:
- Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz, arazo politiko eta gizartearen beharrei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea.
- Lehentasun politikoen eraketa eta adierazpenetik sistema demokratikoen ordezkatze-logikara arte, komunikazio politikoko kanpainak diseinatzeko, hauteskunde-prozesuak ezagutzea. Posthauteskunde-agertokiak definitzea eta bere emaitzak interpretatzea.

Halaber, Gradu Amaierako Lanean ikasleak hizkera akademikoari dagozkion parametro linguistikoak ezagutu behar ditu, txosten idatzia garatzeko. Begi bistakoa da ahozko eta idatzizko komunikazioarekin lotutako gaitasunek ikasle guztiek egin behar duten gradu-bukaerako lanean arrakasta izateko duten garrantzia. Hartara, berariaz zehaztuta daude gaitasun horiek Soziologiako Graduko zein Politika Zientzien Graduko ikasketa-planean lan horri eskainitako atalean. Garrantzitsua da azpimarratzea euskararen kasuan, arrazoi soziolinguistikoak direla eta, berebiziko ahalegina egin behar dutela Gizarte Zientzien alorreko profesionalek komunikazio-egoera desberdinetan egokiro erantzun ahal izateko behar duten errepertorio linguistikoa garatze aldera. Zehazkiago, goi mailako tituludunengandik edozein gizartetan espero den bezala, euskararen erregistro formalak zuzen eta egoki erabiltzeko gauza behar dute izan, ahoz zein idatziz, arte alorreko profesionalek. Helburu horrekin, Euskararen Arauak eta Erabilerak (EAE) irakasgaian hizkuntza-zuzentasuna eta egokitasuna landuko dira.
Komunikazioa euskaraz: Gizarte Zientziak (KE) irakasgaian, aldiz, komunikazio-egoeren eta testu-generoen aniztasuna landuko da, Gizarte Zientzien alorreko profesionalek beren lana euskaraz egin ahal izateko ezinbestekoa duten gaitze linguistikoan sakonduz, eta alor akademiko eta profesionaletan baliatu beharko dituzten zenbait testu-genero lantzen dira, ahozkoak zein idatzizkoak, eta espezializazio maila desberdinetakoak: iritzi-artikuluak, artikulu akademikoak, komunikazioak, txostenak, hitzaldiak, eta abar.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Irakasgai honek GAITASUN HAUEK hartuko ditu jomugan:
1. gaitasuna. Soziologia eta Politika zientzien arloan euskarak dituen erronkez jabetzea, erronka horiei erantzuteko gizarteak eskaintzen dituen bideak ezagutzea eta, ezagutza horien argitan, norberaren parte-hartzea eta jarrerak berraztertzea.
2. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko egoera komunikatiboetan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko mailan.
3. gaitasuna. Euskarari buruzko intuizio, esperientzia eta zalantza nagusiak sistematizatzea, azaltzea eta berrikustea, Soziologia eta Politika Zientzien alorrean aintzat hartzen diren hizkuntza-irizpideak kontuan hartuta.

ZEHARKAKO GAITASUNAK:
Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK:
Horrenbestez, irakasgai honetan ikaslea prestatuko da:
a) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitzeko.
b) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) eraginkortasunez erabiltzeko.
c) IKTak testuinguru akademiko zein profesionalean eraginkortasunez erabiltzeko.
d) Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1. HIZKUNTZA KOMUNIKAZIO-PROZESUAN
1.1. Hizkuntzaren aldaerak (dialektoak, soziolektoak eta espezialitate-hizkerak)
1.2. Hizkuntzaren tipologiak eta hizkuntza-politikak
1.3. Testuinguru soziolinguistikoa eta hiztun profilak
1.4. Estandarizazioa
1.4.1. Euskaltzaindiaren arauak
1.4.2. Estandarraren estilo zaindu orokorra
1.4.3. Esparruen araberako estilo-aukerak

2. SOZIOLOGIAKO ETA POLITIKAKO TESTU-GENEROAK
2.1. Testuak komunikazio-prozesuan
2.1.1. Testua, komunikazio-unitatea: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea
2.1.2. Testuen kalitatea eta berrikustapen-prozesua
2.1.3. Komunikazio espezializatua: bereizgarriak
2.2. Testu-generoak
2.2.1. Zabalkunde-testuak (eskuliburua, iritzi-artikulua…)
2.2.2. Saiakera-testuak
2.2.3. Ikerkuntza-testuak (artikulua, hitzaldia, komunikazioa, doktoretza-tesia)
2.2.4. Txosten teknikoak (txostena, katalogoa…)

3. KONTSULTA-TRESNAK
3.1. Euskaltzaindiaren araugintza (arauak, Hiztegi Batua)
3.2. Gramatika eta estilo-liburuak
3.3. Hiztegiak eta terminologia

Metodologiatoggle-navigation

Irakasgaiaren alderdi praktikoa hiru jarduera hauen inguruan antolatuta dago.

I. Klaseko jarduerak (0-3 puntu).
HELBURUA. Klasean aurkezturiko kontzeptuez, hizkuntza-baliabideez eta hizkuntza-estrategiez jabetzea.
ZEREGINA. Klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat hizkuntza-baliabide aurkezteko. Halaber, eduki teorikoez jabetu dela ziurtatzeko, hainbat galdetegi edo proba idatzi ere egingo dira.

II. Ordenagailu gelako praktikak (0-5 puntu).
HELBURUA. Testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea, testu-genero zenbaiten bitartez.
ZEREGINA. Ordenagailu gelako saioetan idazkuntza-tailerra (taldeka zein bakarka).
1. praktika: narrazioa (autobiografia linguistikoa).
2. praktika: gutuna.
3. praktika: eskabidea.
4. praktika: iritzi-testua (orokorra).
5. praktika: kontsulta-tresnak.
6. praktika: talde-eztabaida (ahozkoaren planifikazioa)
7. praktika: kultur iruzkina eta hizkuntzaren azterketa (komikia).
8. praktika: iritzi-testua (aditua).
9. praktika: argudio-testua (zutabea).

III. Bakarkako lana: saiakera irakurgai (0-2 puntu).
HELBURUA. Klasean aurkezturiko kontzeptuez, testugintzaz eta hizkuntza-estrategiez jabetu dela frogatzea.
ZEREGINA. Hizkuntza-/kultura-politikaz, hizkuntzaren/kulturaren soziologiaz diharduen saiakera baten interpretazio kritikoa.

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.
Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri
izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu
zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation


EBALUAZIO JARRAITUA:
Ebaluazio jarraitua gainditzeko, hiru atal hauek gainditu beharko dira:
I. Klaseko jarduerak [0-3 puntu]
II. Ordenagailu gelako praktikak [0-5 puntu].
III. Saiakera baten lanketa [0-2 puntu]

Ebaluazio-irizpideak:
KLASEKO JARDUERAK (%30):
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (5 puntu).
- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).

ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK (%50):
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (3 puntu).
- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartuta egotea (1 puntu).

BAKARKAKO LANA: SAIAKERA IRAKURGAI (%20):
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartuta egotea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).


Oharrak:
- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.
- Ebaluazio jarraitua egiteko aukera ere izango dute eskolara etortzerik ez dutenek, baina, kasu horretan astero-astero egin beharko dituzte klasean zein ordenagailu-gelan egindako jarduerak zein praktikak.
- Ebaluazio jarraituari lotu zaion ikasleak, deialdiari uko egiteko, eta EZ AURKEZTUA kalifikazioa izateko, hala eskatu beharko du azterketa-eguna baino hamar egun lehenago.
- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz.

AZTERKETA-PROBA (SALBUESPEN-EGOERETAN):
Azterketa-proba egin ahalko dute eskolara etorri ezin direnek, baldin eta ezin etorria justifikatzen badute, eta ebaluazio jarraituari lotzeko aukerarik ez dutela justifikatzen badute.
Azterketak lau atal hauek izango ditu:
- Galdera laburrak eta galdetegia: 3 puntu.
- Testu-sorkuntza: 3 puntu.
- Ahozko gogoeta: 2 puntu.
- Bakarkako lana (saiakera): 2 puntu.


Ebaluazio-irizpideak:
GALDERA LABURRAK ETA GALDETEGIA (%30):
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta artistikoak bereganatu dituztela erakustea. (8 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

TESTU-SORKUNTZA (%30):
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

AHOZKO GOGOETA (%20):
- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartuta egotea (8 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).


BAKARKAKO LANA (%20):
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (2 puntu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azterketa-proba egin beharko da, ohiko deialdian salbuespen-egoeretarako eskatzen den azken azterketa-probaren ezaugarri eta ebaluazio-irizpide bertsuak izango dituena.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, X., Ugarteburu, I. 1999. Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa.
ALBERDI, X. 2001. Euskal estilo libururantz. UPV-EHU.
BERRIA (2013): Estilo Liburua, Donostia: Berria.
EUSKALTZAINDIA. Hiztegi Batua: www.euskaltzaindia.net
EUSKALTZAINDIA. 1985-2005. Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia. (http://www.euskaltzaindia.net/iker_jagon/iker/gramatika).
GARZIA, Juan. Kalko okerrak (2005). Euskara Zerbitzua.
KALTZAKORTA, MITXEL. ZELAN ORDENATU EGOKI INFORMAZIOA TESTUETAN
LARRINAGA, A. (2007): Euskarazko albistegietarako esku-liburua II, Bilbo: EITB.
SARASOLA, I. (2005 [1996]): Euskal Hiztegia, Donostia: Elkar.
__________ (2005): Zehazki. Gaztelania-euskara hiztegia, Alberdania.

Gehiago sakontzeko bibliografia

EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA. 1998. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Eusko Jaurlaritza.
EUSKARAREN AHOLKU BATZORDEA. 2004. Euskararen kalitatea. Zertaz ari garen, zergatik eta zertarako.Eusko Jaurlaritza.
MARTÍNEZ ALBERTOS, J. L (2002 [1991]): Curso general de redacción periodística, Madrid: Paraninfo S.A.
ZUAZO, K. 2005. Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.
2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Elkar.


Web helbideak

http://www.hiztegia.net
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/
EUSKALTZAINDIA: "hizkuntza-kontsultak" / "Iker/Jagon-tegiak". Hiztegi Batua. Hiztegi Batu Oinarriduna. Lexikoaren Behatokia. http://www.euskaltzaindia.net
Terminologia lanaren Plangintza (Eusko Jaurlaritza): http://www.euskara.euskadi.net/r59-738/eu/contenidos/informacion/6503/eu_2415/eu_12421.html

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

15:30-17:30

17-30

09:00-11:00

15:30-17:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

17:00-17:30

Irakasleak