Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II25046

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25046

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3248
Ordenagailuko p.2842

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

“Datuen kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II” (1. lauhilekoa, 6 kreditu) Soziologiako eta Politika Zientziatako Graduek komunean duten gai instrumentalaren osagarri da. Ikasgai instrumentalen helburua da, oro har, titulazioetako bietako ikasleak ikerketa enpirikoa planifikatzeko, egiteko eta ebaluatzeko gai egitea.

Multzo instrumentala ondorengo ikasgaiak osatzen dute:

-Gizarte eta Politikarako Ikerketa Sarrera (1. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Gizarte Ikerketa Kualitatiboa (2. Maila, 1. Lauhilekoa)
-Gizarte Ikerketa Kuantitatiboa: Inkesta eta Bigarren Mailako Datuak (2. Maila, 1. Lauhilekoa)
-Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I (2. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II (3. Maila, 1. Lauhilekoa)
-Datuen Aldagai Anitzeko Analisia (3. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Proiektuak Diseinatu eta Egitea (3. Maila, 2. Lauhilekoa)

Soziologiako Graduan ondoko bi ikasgai hauek gehitzen dira:
-Ikerketako Tailerra (2. Maila, 2. Lauhilekoa)
-Gizarte Ikerketa Kualitatibo Aurreratua (3. Maila, 1. Lauhilekoa)

“Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II” ikasgaia 3. Mailako Bigarren lauhilekoan kokatzen da. Aurreko moduluetako ikasgaietan landutako gaitasunak eta edukiak ditu oinarri eta abiapuntu. Aldi berean, irakasgai instrumentalen helburu komunei jarraipena ematen dio. Zehazki, datuen kudeaketa eta analisi estatistiko aplikatuaren urratsak lantzen ditu ikerketa kuantitaboan. Alde batetik, “Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa I” (2. Maila, 2. Lauhilekoa) ikasgaian landutakoari ematen dio jarraipena, eduki eta gaitasun berrietan sakonduz; eta, bestetik, “Datuen Aldagai Anitzeko Analisia” (3. Maila, 2. Lauhilekoa) ikasgaiaren oinarriak jartzen ditu.

Ikastaroaren helburua ikaslea tresna estatistikoen erabileran trebatzea da, bi edo aldagai (zenbakizkoak zein kategoariazkoak) gehiagoren arteko erlazioei buruzko egoerak identifikatu eta aztertu ahal izateko, beti ere datuen azterketa anizkoitzaren logikatik abiatuta. Halaber, lagin bi edo gehiagoren arteko aldeen hipotesi proben ebazpena aurkezten da. Arreta berezia eskainiko zaio emaitzen irakurketa eta interpretazioari, beti ere gizarte ikerkuntzaren eremua eta ikerketa galderak ahaztu gabe.

“Datuen Kudeaketa eta Analisi Estatistikoa II” arazorik gabe egiteko beharrezkoa da menderatzea aldagai bakarreko estatistika deskriptiboa eta inferentziala eta SPSSWIN programan erabiltzaile mailako oinarrizko ezagutza izatea (fitxategiak egin eta erabili, estatistiko deskribatzaile, maiztasun banaketak eta lagin bakarreko probak aplikatzea).

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

TITULAZIOKO GAITASUNAK. Irakasgaiaren gaitasunak eta planifikazioa ondorengo gaitasun orokorreei erantzuten die:
1.Fenomeno politikoen eta funtzionamendu instituzional eta administratiboaren dimentsio desberdinak identifikatu,
analizatu eta ebaluatzeko, datu kuantitatibo eta kualitatiboen bidez adierazleak sortzea.
2.Zeregin profesionalean jarrera kritikoa garatuz eta zorroztasun intelektual eta morala erabiliz, arazo politiko eta
gizartearen beharrei buruzko informazioa era sintetikoan analizatzea.

GAITASUN ESPEZIFIKOAK.Irakasgaiaren plangintza eta antolaketa ardazten dituzten gaitasuna
espezifikoak ondo hauek dira:

CE1.-Aldagaien arteko erlazio egoerak eta ariketak identifikatu eta ebatzi gero estatistika teknika egokiak aplikatzeko ondorengo aspektuak kontuan hartuta: datu izaera, aldagai kopurua, datu kopurua eta horren erabilerak eta zailtasunak. (1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)

CE2.-Azterketa aldagaianitzaren oinarrizko logika ulertu eta erabili. (1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)

CE3.-Datu azterketarako IBM SPSS programa estatistikoa egoki erabili. (1-2-8)

CE4.-Datuen alderaketa eta azalpenerako azterketa estatistikoak burutu (diseinua, hautaketa, kalkulua eta emaitzen irakurketa)(1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)

CE5.-Estatistika azterketen emaitzak gizarte ikerkuntzaren eremuan interpretatu (1-2-8 GAITASUNEKIN LOTZEN DA)

IKASKUNTZA EMAITZAK
1.Ikasleak egoki azaldu, erabili eta kudeatzen ditu gizarte ikerkuntzaren eremuan aplikatzen diren kontzeptu,teknika eta iturri estatistikoak.
2.Ikasleak egoki deskribatzen ditu bi aldagai edo gehiagoren arteko erlazio problemen ebazpenean erabiltzen diren analisi estatistikoak.
3. Ikasleak ulertzen du bi aldagai edo gehiagoren arteko erlazio problemen ebazpenean erabiltzen diren laburpen eta sailkapen analisi estatistikoen logika. Egoki diseinatu eta aplikatzen ditu analisi horiek, IBM SPSS programa estatistikoaren laguntzarekin.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EGITARAU TEORIKO-PRAKTIKOA

1. ESTATISTIKOEN ARTEKO ALDERAKETA PROBAK
1.1. Lagin/taldeen arteko diferentzien hipotesi probak
1.1.1. Hipotesi probak lagin askeetarako eta lagin erlazionatuetarako zenbait diseinu esperimentalen arabera. Bataz besteko eta proportzioen arteko alderaketarako probak.
1.2. Bestelako metodoak batazbestekoen alderaketa anizkoitzetarako
1.2.1. Bariantzaren azterketa bakuna: Zenbait bataz bestekoen arteko alderaketa. ANOVA bakuna: Fisher-Snedecor-en banaketa eta ondorengo azterketak (Scheffé).

2. ALDAGAI KATEGORIZATUEN ARTEKO ERLAZIO EREDUAK
2.1. Aldagaien arteko erlazioaren azterketarako argibide kontzeptualak.
2.2. Bi aldagai kategorizatuen arteko erlazioa.
2.2.1. Bi aldagaietako kontinjentzi taulen azterketa. Taulen eraketa, irakurketa eta deskribapena.
2.2.2. Elkarketa estatistikoaren azterketa. Erlazioaren azterketa kontinjentzi tauletan. Ji-Karratuaren Testa. Kalkulua, erabilera eta interpretazio arauak.
2.2.3. Aldagai nominalen elkarketarako koefizienteak: Phi, C, Cramer V eta RPE Koefizienteak (Lambda eta Tau). Kalkulua, erabilera eta interpretazio arauak. Aldagai nominal eta ordinalen gurutzaketen azterketa.
2.3. Azterketa anizkoitza kontinjentzi tauletan.
2.3.1. Hirugarren aldagaiaren kontrola eta azterketa anizkoitza
2.3.2. Aplikazioak: elkarreraginaren azterketa eta aldagaien neutralizazioa

3. ALDAGAI TARTEKATUEN ARTEKO ERLAZIO EREDUAK: ERLAZIO LINEALAREN EREDUA
3.1. Bi aldagai tartekatuen arteko erlazioaren kuantifikazioa: korrelazio lineal sinplea.
3.1.1. Kontzeptu matematikoa eta adierazpen grafikoa. Pearson-en korrelazio linealaren koefizientearen kalkulua eta interpretazio arauak. Korrelazio matrizeak.
3.1.2. Erregresio lineal sinplea: doikuntza linealaren oinarriak. Erregresio lerro zuzenaren kalkulua, irakurketa eta interpretazioa. Aurresanen errorea era horren erabilera konfiantza-tarteen bidezko iragarpenean: erabilera esplikatiboa eta prediktiboa.
3.2. Erregresio anizkoitzaren eredu nagusia. Erregresio anizkoitza eta sekuentziala (stepwise). 3.2.1. Korrelazio anizkoitza (R) eta korrelazio partziala neurtzeko koefizienteak.
3.2.2. Eredu anizkoitzen doikuntzaren azterketa eta azaltzeko gaitasuna

Metodologiatoggle-navigation

METODOLOGIA
Irakasgai honek ECTS 6 kreditu ditu eta irakaskuntza a moduak honela banatzen dira: 32 ordu irakaskuntza magistraleko eta 28 ordu praktiko. Irakasgaiaren gaitasunak lortzeko ikasleak bere kabuz 90 lan ordu bete beharko ditu.
Irakasgaian zenbait metodologia erabiltzen da. Garrantzitsuena proiektu eta problemen ebazpenean oinarritutako ikasketa da. Eta, bereziki, ikaslea bere kabuz ikasteko eta talde dinamikan partehartzeko estrategiak sustatuko dira.
Ikaskuntza moduekin lotuta (magistrala, laborategiko praktikak) ondoko jarduerak egingo dira:
-.Irakasleen saio magistraletan partehartzea eta jarraipena. Bertan praktiketan aplikatuko diren eduki berrien ereduak eta azalpenak landuko dira.
-.Bertaratze saio praktikoetan partehartzea eta lan indibiduala eta taldekoa.
Asteroko sai praktikoetan (laborategia) zenbait zeregin (indibidualak zein taldekoak) egingo dira. Zeregin horiek irakasgaiaren edukiak eta gaitasunak garatzeko programa osatzen dute.
-. Tutoretzako aholkularitza.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 55
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 30
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

I)ETENGABEKO EBALUAZIOA da ikasgaiaren ebaluazioarako lehenesten den sistema. Horretan, ebaluazio proba eta jarduera multzoa ezartzen da, ikasle bakoitzak prestakuntza aldian aurrera nola egiten duen baloratzeko. Ondorengo
proba eta jardueretan datza:

1.1. Jarduera praktikoen programa, proba indibidualak eta talde-lana. Gehienez azken kalifikazioaren %45 da. Saio praktikoen jarraipenarekin lortzen da. Astero ikerketa problemen eta ariketen ebazpen estatistikorako zereginen programa teoriko-praktikoa beteko da. Horietatik bi kalifikatuko dira bertaratze proba indibidualen bidez. Hirugarrena taldean egingo da eskola saiotik kanpo.
-. Proba indibidual bakoitzaren pisua azken kalifikazioan 15% da, beti ere lortutako kalifikazioa 5/10 edo gehiago bada. ean lortutako kalifikazioa 5/10 bada, pisua azken kalifikazioan % 15 izango da. Proban lortzen den kalifikazioa gutxienez 6,5/10 bada, ebaluatu gaiak liberatuko dira eta horren pisua azken kalifikazioan % 30 izango da. Beraz, proba bietan gutxienez 6,5/10 lortzen bada, lehen eta bigarren gaietako gaitasunak gainditutzat emango dira eta azken kalifikazioaren % 60 izango da.

-. Talde-lana azken kalifikazioaren %15 da.

Ebaluazio jarraian kalifikatua izateko baldintza da lan guztiak aurkeztea, indibidualak zein taldekoa.

1.2. Garatu beharreko proba idatzia. Problemen ebazpenean oinarritutako proba. Gutxienez azken kalifikazioaren % 25 da eta gehienez % 85. Proba idatzia da eta dagokion gaitasunen lorpena ebaluatzen duen ikerketa problema eta ariketa teoriko-praktikoetan datza.

HALABER, IKASLEAK ONDOKO HAU IZAN BEHAR DU KONTUAN:
a)Irakasgaia gainditzeko beharrezkoa da azken proba gainditzea.
b)Ebaluazio jarraiaren kalifikazioa bakarrik hartzen da kontuan ohiko deialdian.
c)Ebaluaketa jarraiaren probak ez badira gainditzen, azken proba idatziak azken kalifikazioaren %100a izango da.
d)Etengabeko ebaluazioaren kasuan deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, azaroaren 22a baino lehenago. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari (Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikulua).



II)AZKEN EBALUAZIOA.
Ebaluazio sistema honek aukera ematen du ikaskuntzaren emaitzak proba baten bitartez ebaluatzeko. Proba hori irakasgaiaren ebaluazio orokorra egiteko azterketa edo jarduera batek edo gehiagok osatuko dute.

2.1. Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko,etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Hala ere, etengabeko ebaluazioan parte hartu eta uko egin nahi dion ikasleak, idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari horrela egiten duela jakinaraziz. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, azaroaren 10a baino lehenago.

2.2. Azken ebaluazioko kalifikatze tresnak. Aldi ofizialean egingo den proban bi ariketa hauekin eskuratuko du ikasleak azken kalifikazioaren %100:
-. Proba idatzia teoriko-praktikoa (G1,G3 eta G4 gaitasunak ebaluatzen dituenak). Bertan ikasleek bi edo aldagai gehiagoren erlazioari buruzko zenbait ikerketa problema ebatzi beharko dute. Gutxienez azken kalifikazioaren % 80 da.
-. Proba praktikoa IBM SPSS estatistika programarekin (G2 gaitasuna). Ikasturtean zehar ikasitako prozedura estatistikoen gaineko galderetan datza. Gehienez azken kalifikazioaren % 20 da.

IKASLEAK ONDOKO HAU IZAN BEHAR DU KONTUAN:
a)Azken ebaluazioko proben emaitzak ebaluatzeko ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak erabiliko dira.
b)Deialdiari uko egiteko nahikoa da azken proba idatzira ez aurkeztea.

III)IKASKUNTZA EMAITZAK EBALUATZEKO IRIZPIDEAK
-. Ikerketa problemak analisirako problema estatistikoak bezala identifikatu.
-. Ikerketa problemaren ebazpenerako egokia den analisi teknika bereiztu.
-. Aldagai anitzeko analisirako teknikak ezagutu eta aplikatzeko gai izatea.
-. Estatistika analisirako softwarren laguntzarekin datuak kudeatzeko gai izatea (teknika hautatu, aplikatzeko baldintzak eta beharrezko aukerak).
-. Emaitza estatistikoen irakurketa egokia egitea.
-. Ikerkuntzaren eremuan irakurketa estatistikoaren interpretazio egokia egitea.



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Azken ebaluazioa bakarkako proba teoriko-praktikoa egingo da. Gai guztietako gaitasunen gaineko azterketa. Ondorengo probetan datza:
-. Datu analisien problemen eta ariketen ebazpena, CE1, CE2, CE4 eta CE5 gaitasunak lortu direla egiaztatu behar da.
-. Datuen kudeaketa eta ustiaketa proba, SPSS programaren bidez. CE3 gaitasuna lortu dela egiaztatu behar da.
Proba ebaluatzeko ohiko deialdiko ebaluazio irizpideak erabiliko dira.
Deialdiari uko egiteko nahikoa da azken proba idatzira ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Ikasmaterialak (adibideak, aurkezpenak, oharrak, etab.)
- Laborategiko ariketa praktikoak
- Gelako ariketa praktikoak.
Ikasmateriala e-gela plataforman dago.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

BLALOCK, H.M. (1966) Estadística Social, F.C.E., Méjico.
CEA D’ ANCONA, M.A. (2001) Análisis Multivariable: Teoría y Práctica en la Investigación Social, Ed. Síntesis, Madrid.
ETXEBARRIA, J. (1999) Regresión Múltiple, Cuadernos de Estadística nº4., Ed. La Muralla, Madrid.
LEVIN, R y RUBIN, D. (2004) Estadística para administración y economía, Pearson Educación, Méjico.
SANCHEZ CARRIÓN, J.J. (1999) Manual de análisis estadístico de los datos, Alianza, Madrid.
SANMARTIN, R. y PARDO, L. (1989) Psicoestadística. Contrastes paramétricos y no paramétricos. Pirámide, Madrid.
TEJEDOR TEJEDOR, F.J. (1999) Análisis de Varianza, Cuadernos de Estadística nº3. Ed. La Muralla, Madrid.
VISAUTA, B. (2007) Análisis Estadistico con SPSS 14. Estadística básica., Mc Graw Hill, Madrid.
VISAUTA, B. y MARTORI, J.C. (2003) Análisis estadístico con SPSS para Windows. Vol.2: Estadística multivariante, ., Mc Graw Hill, Madrid.

Gehiago sakontzeko bibliografia

CEA D’ ANCONA, Maria Angeles (2001) Análisis Multivariable: Teoría y Práctica en la Investigación Social, Ed. Síntesis, Madrid.
DÍAZ DE RADA, V. (1999) Técnicas de análisis de datos para investigadores sociales, Ra-Ma, Madrid.
ETXEBARRIA, J. (1999) Regresión Múltiple, Cuadernos de Estadística nº4., Ed. La Muralla, Madrid.
FIELD, A. (2000) Discovering Statistics using SPSS for Windows, Sage, London
TEJEDOR TEJEDOR, F.J. (1999) Análisis de Varianza, Cuadernos de Estadística nº3. Ed. La Muralla, Madrid.
VISAUTA, B. y MARTORI, J.C. (2003) Análisis estadístico con SPSS para Windows. Vol.2: Estadística multivariante, Mc Graw Hill, Madrid.
WRIGHT, D.B. (1997) Understanding Statistics. An Introduction for the Social Sciences, Sage, London

Y EN GANERAL
Cuadernos metodológicos del CIS
Cuadernos de Estadística La Muralla
Colección SAGE Quantitative Applications in the Social Sciences

Aldizkariak

Cuadernos metodológicos del CIS
Cuadernos de Estadística La Muralla
Colección SAGE Quantitative Applications in the Social Sciences

Web helbideak

http://www.eustat.es EUSTAT ¿ Instituto Vasco de Estadística
http://www.ine.es INE Instituto Nacional de Estadística
http://www.cis.es CIS Centro de Investigaciones Sociológicas
http://www1.euskadi.net/estudios_sociologicos Gabinete de Prospección Sociológica del Gobierno Vasco
http://epp.eurostat.cec.eu.int EUROSTAT Oficina Estadística de la Unión Europea



5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • CAMPELO MARTINEZ, PATRICIA
  • MARTINEZ MONJE, PEDRO MANUEL
  • MORENO MARQUEZ, GORKA

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-11:00

09:00-11:00

2-15

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

01 Ordenagailuko p.-4 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

13:00-15:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

09:00-13:00

2-15

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-11:00

Irakasleak

31 Ordenagailuko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

11:00-13:00

Irakasleak