Euskal Ekonomia Mundu Globalizatuan27213

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Politika Zientziako eta Kudeaketa Publikoko Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
27213

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Mintegia710.5
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Irakasgai honek Euskal Herriko ekonomiaren bilakaera eta egitura ditu aztergai globalizazioaren testuinguruan. Hortaz, lehenengo lauhilekokoa den Globalizazio eta Munduko Ekonomi Sistema irakasgaia abiapuntutzat harturik, horren osagarri da irakasgai hau ikuspegi lokaletik jorratzen baitu gaia.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

ADIMENAK:
1) Ekonomi globalizazioaren ezaugarri nagusiak, eragileak eta ondorioak ezagutu eta euskal ekonomiarekin elkar harremandu.
2) Euskal Herriko ekonomian XX. mendean zehar eman diren aldaketen zergatia eta bilakaera interpretatzen jakin.
3) Euskal Herriko gaur egungo ekonomiaren egiturazko ezaugarriak ezagutu eta mundu irekiko eta globalizatuko ekonomian kokatzen jakin.
4) Euskal Herriko ekonomiak mende honen hasieran dituen erronketaz jabetu eta horien inguruko hausnarketa burutu.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

Sarrera. EUSKAL EKONOMIA ETA GLOBALIZAZIOA
Globalizazioaren kontzeptua eta ezaugarriak. Euskal ekonomia globalizazioaren testuinguruan.

1. Gaia. EUSKAL HERRIKO EKONOMIA XIX. MENDETIK XXI. MENDERA
Euskal Herriko ekonomia XIX. mendetik 1940ra: industrializatze-prozesua. Autarkiatik Europako Batasunera: Euskal Herriko ekonomia XX. mendean. Krisialdia era berregituraketa 80. hamarkadan.

2. Gaia. EUSKAL HERRIKO EKONOMIAREN EGITURA.
Lehen sektorearen egitura eta bilakaera: nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza. Euskal Herriko industria gaur egun: energia, burnigintza, itsasuntzigintza, automozioa eta makina-herramienta, etxe-tresnagintza, eraikuntza eta teknologia berriak. Zerbitzuen sektorea: hezkuntza eta garraioa. Finantza sektorea. Sektore publikoa: zerga-politika eta aurrekontu-politika.

3. Gaia. EUSKAL EKONOMIAREN EGUNGO ERRONKAK.
Iraunkortasuna eta ingurumen-politikaren zeresana. Ekonomia sozial eta solidarioa: finkatzea eta gauzatzea. Euskal Herria vs Euskal Hiria: mugaz gaindiko eta hirien arteko lankidetza. Enpresen nazioarteratzea eta kanpo-harremanak. Berrikuntza eta industria-politika. Zerga-politika: norabidea eta harmonizazioa. Lan-harremanak: enpresa eta langileak norgehiagokan. Pobrezia eta prekarietatea: krisiaren ondorioak gaindituz.

Metodologiatoggle-navigation

IRAKASKUNTZA-METODOLOGIA:

Irakaskuntza-metodologia parte hartzailea da, bai irakasle zein ikasleen ekarpenen bidez osatua. Irakasgaiko egitaraua irakasleak klase magistraletan emandako azalpenen bitartez zein ikasleek egingo dituzten iruzkin eta aurkezpen bitartez osatuko da.

Ikasgelan azaldutako eta eztabaidatutako den-dena izango da aztergai, eskola-orduetan partaidetza zein debatea bultzatuko direlarik, bai klase magistralen ondorioz zein ikasleek klasean aurkeztutako lanen ondorenean.

Klasean emandako azalpenak osatzen dituzten materialak ikasleek eskuragarri izango dituzte moodle plataforman (http://moodle.ehu.es/). Baita praktiketarako edo klaseko aurkezpenetarako beharrezkoak izango diren beste edozein material ere bertan eskegiko dira. Irakasleak behar den momentuan emango du horren berri.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ariketak, galdera zehatzak, testu-iruzkinak, ikus-entzunezkoen gaineko iruzkinak, banakako eta taldeko lan akademiko idatziak, lan akademikoen aurkezpena klasean, etb. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

EBALUAZIO-SISTEMA:
Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da lauhileko osoan zehar. Beraz, klasera bertaratzea derrigorrezkoa da eta positiboki baloratuko da bertan izandako jokabide aktiboa eta parte hartzailea.

Irakasgaiko azken kalifikazioaren %100 ebaluazio jarraituan egingo diren frogen bitartez kalifikatuko da: bai praktikak bai banako zein taldean egindako lan akademikoak eta horien aurkezpenak klasean.

Praktiken bitartez irakasgaiko edukien ikuspegi aplikatua garatu nahi da horretarako ariketak, klasean egindako galdera zehatzak, testu-iruzkinak, ikus-entzunezkoen gaineko iruzkinak, etb. erabiliko direlarik. Bestetik, lan akademiko idatzien bidez eta horien aurkezpenaren bidez bai analisi gaitasuna bai hizkuntza adierazpen gaitasunak jorratuko dira.

Lan akademiko (edota praktikak) guztia edo zati bat kopiatzeak irakasgaian ez gainditu kalifikazioa ekarriko du.


Ebaluazio sistema jarraituan parte hartu nahi ez eta azken frogaren alde egiten dutenek, azken azterketa idatzian kontzentratuko dute beraien notaren %100; azterketa hori irakasgaiko oinarrizko bibliografian eta klasean jorratutako edukietan oinarrituko da.

Ikasleek ebaluazio jarraituari uko egin diezaiokete klaseko lehen 9 asteetan zehar eta azken azterketa idatzira egokitu haien ebaluazioa; horretarako, baina, idatziz adierazi beharko dio irakasleari ebaluazio jarraituari uko egiten diola. Halaber, ebaluazio jarraituan parte hartu dutenek eta deialdiari uko egin nahi diotenek ere idatziz adierazi beharko diote irakasleari gehienez irakaskuntza garaia bukatu baino hilabete lehenago.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ebaluazio jarraitua suspenditu dutenek ala azken frogaren alde egiten duten ikasleek azterketa idatzian kontzentratuko dute beraien notaren %100; azterketa hori irakasgaiko oinarrizko bibliografian eta klasean jorratutako edukietan oinarrituko da.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, Alberto (2010): “Economía vasca 1980-2010: tres crisis y una gran transformación. Memoria de una gran transformación y perfiles del reto actual. Economía vasca y políticas públicas”. Ekonomiaz, 25-A, pp 32-95.

ANTÓN, F. Javier; COLINAS, José Angel; IRAURRIZAGA, Ricardo (2013): La desigualdad en la distribución de la renta en Euskadi (1986-2012). Ikerketak Ekonomiaz. Eusko Jaurlaritza.

ARIZKUN, Alejandro, GALARZA, Enrike y GÓMEZ URANGA, Mikel (1998): Soberanía económica y globalización en Euskal Herria. Robles-Arangiz Institutua, Bilbo.

EUSKADIKO EKONOMIA ETA GIZARTE ARAZOETARAKO BATZORDEA (EKGAB). Memoria sozioekonomikoa. Askotariko urteetako txostenak.

GÓMEZ URANGA, Mikel. (1999): “La capacidad económica de autogobierno de las regiones en la Unión Europea”, in Letamendia, Francisco (koord.) Nacionalidades y regiones en la Unión Europea. Fundamentos, Madril.

GÓMEZ URANGA, Mikel; BORJA, Antón. (2006): “El futuro económico de Iparralde”, in Letamendia, Francisco (koord.) Acción colectiva Hegoalde-Iparralde. Fundamentos, Madril.

JUBETO, Yolanda, SOLANGE, M. eta ZURBANO, Mikel. (koord.) (2002): Euskal Herriko ekonomia. Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo.

LABORAL KUTXA: Economía Vasca. Askotariko urteetako txostenak.

MORGAN, K. (2005): “Ciudades-Región en Europa: innovación, aprendizaje y nueva gobernanza territorial. Ekonomiaz, 58, 176-195.

ZURBANO, Mikel. (2005): “Las regiones como sujetos de la economía global. Euskadi en la gobernanza multidimensional”. Ekonomiaz, 58, 196-231.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ekonomiaz, 58. zbk. (2005): Ciudades Región Globales. Espacios Creativos y Nueva Gobernanza.

Koiuntura DI-DA batean: http://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/informacion/clic/eu_clic/kointura_di_da_batean.html

Aldizkariak

Ekonomiaz: http://www1.euskadi.net/ekonomiaz
Uztaro: http://www.uztaro.eus/

Web helbideak

http://www.economiasolidaria.org/
http://ec.europa.eu/regional_policy/sources/docgener/panora_en.htm
http://epp.eurostat.ec.europa.eu/
http://www.eurociudad.org/
http://www.bde.es/
http://www.cesvasco.es
http://www.euskadi.net
http://www.euskonews.com
http://www.eustat.es
http://www.gaindegia.org/
http://www.ine.es/
http://www.minhac.es
http://www.navarra.es
http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ALSASUA LOPEZ, JESUS LUIS
  • FRANCO IBARZABAL, HELENA
  • MARTINEZ HERRERO, MARIA JOSE

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

13:00-15:00

17-30

09:00-10:30

13:00-14:00

Irakasleak

31 Mintegia-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

10:30-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

14:00-15:00

Irakasleak