Bilbao Art District-en hartuko du parte UPV/EHUk

Arte Ederretako ikasleek interbentzioa eta erakusketak egingo dituzte hiriko hiru txokotan

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2017/05/19

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak era aktiboan parte hartuko du bostgarren Bilbao Art District edizioan, hiriaren ehun artistiko eta kulturalak garatzen dituen jarduerei laguntzea eta haien baliloa nabarmentzearen helburuarekin. Maiatzaren 15etik 21era Bizkaiko hiriburuan burutuko den ekimen hau Bilbao Art District plataformak antolatu du. Bilbao Art District hiriko ekimen estrategiko bat da, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutakoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Museoa, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Rekalde eta Ondare aretoak eta UPV/EHUren laguntzarekin.

Aipatutako egunetan, UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek interbentzio bat eta lau erakusketa artistiko egingo dituzte. Hauek dira ekimen guztiak:

Bizkaia Aretoa

"Donations Welcome", Álvaro Talavera.

Donations Welcome proiektua Bilboko Guggenheim Museoaren urmelera jendeak botatako txanponetan ardaztu da.

Bizkaia Aretoak proiektu honen lan bi bilduko ditu: alde batetik, hainbat telebistak txanponak nola jasotzen diren erakutsiko dute bideo formatuan; beste alde batetik, Bizkaia Aretora hurbildutako bisitariei donazio bat egiteragonbidatuko zaie, eta metakrilatoz egindako kutxa batean batutako txanponak gordeko dira.

Interbentzioa amaitzerakoan, lortutako dirua lan artistiko bilakatuko da eta Bilboko Guggenheim Museoari donazioa onartzea eskatuko zaio. Era honetan, URMAELEKO txanponek museoko bildumaren parte izango dira. Artelana Bizkaia Aretoaren beiratean ikusi ahal izango da ekainaren 2ra arte.

  • Amerikanuak. Lanen erakusketaren aurkezpena:Cristina Fernández-en "View form the roof " eta  Julen Agirre Egibar-en "Zenter". Eskusketa hau Renoko  (Nevada) egonaldiko bekei esker sortutako emaitza da. Maiatzaren 19tik ekainaren 2ra bitartean ikusgai izango da Axular gelan (lehenengo solairua), astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 20:00etara.
    • "View form the roof " hirian (Nevada, AEB) gauzatutako esperientzia batzuen aukeraketa da. Erakusketak gogora ekartzen duen ideia hiriko espazio fisikoan zehar ibiltzearena da, erabiltzaile independenteek sarera igotako irudien bitartez; hiri berri garaikidea izan litekeenaren erretratu bilakatzen da.
    • 'ZENTER'ek Renoko Downtown eremua hartzen du oinarri bezala. Downtown-a – erdigunea – erabat interesgarria den gunea da, nahiz eta hiriaren erdigunea izan, guztiz desegituratuta dago. Desegituraketa honek tentsioak sortzen ditu. ZENTER proiektua, tentsio horiek identifikatzeko saioa da: Downtown-ean aurkitutako forma ezberdinen inguruko lana, hain zuzen.

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zabaldegian interbentzioa

"El camino de la Sirga", María de Viana eta Xabier Dobaran.
Kontenedoreekin osatuta, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren aurrealdeko artelana.

"El camino de la Sirga" izena sirga moduan ezagututako soketatik dator. Soka hauekin ur-bazterretik itsasontziak atoian eramaten zituzten, korronteren aurka. Kontenedoreak Bilboko Itsasadarra Itsas Museoaren zabaldegian egongo dira, itsasadarraren edozein puntutik ikusgai. Era honetan, sokatik tira egitearen metafora bat sortuko dute, behin sokatik tiraka, indibidualki baina besteen indarra jasoz zeuden pertsonak irudikatzeko asmoz. Pertsona hauek Bilboko hiriaren hazieraren lekuko eta parte hartzaile izan ziren.

Interbentzioa urte betez egongo da ikusgai.

Marzana Kaia

Horma aldatzeko tailer parte-hartzeileak Bilbo Zaharreko, Zabala eta San Frantzizko kaleteeko,  egunerokoaren ilustrazioa narratiboa irudikatzea zuen xedea. Eguneroko istorioak irudikatzen dira horrela, hiriaren txoko horren kontrasteak, aniztasuna eta berezitasunak balioetsiz.
6ko talde batek astebete behar izan zuen tamaina handiko proiektu hori garatzeko, ideia sortu zenetik buru zen arte.