Gizarte langintzako X. jardunaldia

Kokapena

Magna Gela - Letren Fakultatea
Paseo de la Universidad 5 - 01006, Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data

  • Hasiera: 2017/10/05 9:00

Deskribapena

Ostegunean, urriak 5, 9.00etan hasita, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Letren Fakultateko areto nagusian gizarte langintzaren X. jardunaldia burutuko da, UPV/EHUren Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak eta Arabako Gizarte Langintzako Elkargo Ofizialak antolatuta.

Aurtengo edizio honen titulu orokorra ‘Ezberdintasun era berriak, berrikuntza sozialak?: Gizarte Langintzaren ekimenak' izango da eta Begoña Pérez Eransus izanen da ponentzia markoaren arduraduna, bazterkeriaren prozesu berriei buruzko ikuspegi berri bat eskainiko digularik.

Honako hauek hartuko dute parte inaugurazio ekitaldian:
Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Politiketako sailburuordea.
Gorka Urtaran, Gasteizko udaleko alkatea.
Iván Igartua, UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea.
Amaia Inza, UPV/EHUren L.H. eta Gizarte Langintza Fakultatearen ataleko koordinatzailea.
Gotzon Villaño, Arabako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko burua.