'¿Qué sabemos de…?' hitzaldi zikloa

Lehenengo argitaratze data: 2017/10/30

Materialen Fisika Zentroak (UPV/EHU-CSIC zentro mixtoa) ‘Qué sabemos de… ?' hitzaldi-zikloa aurkezten du Donostiako Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran. Azaroan zehar, ostiralero, punta puntako zientziaz disfrutatzeko aukera izango da. Zulo beltzak, superbakterioak, zinearen kimika eta mikroskopio modernoaz hitz egingo digute, lehenengo aldiz Donostian gauzatzen den ziklo honetan.

‘¿Qué sabemos de?' izeneko hitzaldi zikloak gizartea eta zientzia komunitatearen arteko elkarrizketarako ingurune berri bat izan nahi du. Gure inguruan garatzen den zientzian protagonistak diren ikerlariek egungo zientziaren ekarpenak azalduko dituzte, gure bizitzen egunerokotasunean zientziak daukan inpaktua nabarmenduz, beti ere debatea sortzeko tartea utziz.

Hitzaldi hauek ¿Qué sabemos de? eta Divulgación liburu sorten inguruan sortu dira. Bilduma horietan aurkitu daitezkeen liburu guztiak CSICeko ikerlari desberdinek idatziak izan ziren, CSIC eta Catarata argitaletxearen arteko kolaborazio baten ondorioz. 80 izenburu baino gehiago argitaratuak izan dira, era guztietako gai zientifikoak lantzen direlarik, publiko zabal bati zuzenduta beti.

CFMek, CSIC eta UPV/EHUren arteko ikerketa zentro mixtoa izanda, zientziaren zabalkuntzarako konpromezua bereganatu du eta beste ekitaldi batzuen artean aurten hitzaldi hauek jarri ditu martxan, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Azaroaren 3an hasiera emango diogu Bernardo Herradónen "Kimika, zinemako zientzia!" hitzaldiarekin.

Bernardo Herradón ikertzaile zientifikoa da CSICeko Kimika Organiko Orokorreko Institutuan (IQOG). IQOGko zuzendaria izan da, 2006tik 2010era bitartean. Alcalako Unibertsitatean, ETH-Zürich-en eta Stanford University-n ikertu du.

Hitzaldiaren sinopsia: "XX. mendeko artea da zinema. Zinemazaleok, film bat ikustean, fantasiazko unibertso batera garamatzatela sentitzen dugu. Azkenaldian, telesailen kalitatea dela eta, horietako batzuk artelantzat har daitezke, zinema klasikoko hainbat lan nagusiren parean. Baina zinema, artea ez ezik teknika ere bada. Eta ez teknika zinematografikoa bakarrik: aurrerapen zientifikoei esker –batez ere, Kimika arloan gertaturikoak– lortutako aurrerabide teknologikoez egoki baliatzen den artea da zinema. Hitzaldi horretan, hainbat adibide aurkeztuko dira, Kimikaren aurrerabideei esker zinema-sorkuntza garatzea nola lortu den erakusteko".

Hurrengo hitzaldiak

Azaroak 10, 19:30
Sara Barja
"Microscopios: de la célula al átomo"

Azaroak 17, 19:30
José Luis Fernández Barbón
"Los agujeros negros y los límites del espacio y el tiempo"

Azaroak 24, 19:30
Itziar Alkorta
"La carrera armamentística contra las "superbacterias". ¿Una lucha desigual?"

 

*Hitzaldia guztiak 19.30etan, Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran, Donostian, izango dira.

*Sarrera irekia da eserleku guztiak bete arte.