Publizitate eta Harreman Publikoetako Sistemak eta Prozesuak27160

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
2
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27160

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.2131.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Asignatura honen bidez publizitate sektore profesionalaren erakundeak, profil profesionalak eta prozesuak ezagutuko dira. Eta hau ondo ulertuz gero, gradu osoan ikasiko dena askoz hobeto uler daiteke bigarren zikloan ikas daitekeenaren aplikazio profesionala ezagutzeko. Beraz, asignatura honi esker publizitate sisteman baloratzen diren ezagutzak eta gaitasunak ezagutuko dira, unibertsitateko ikasketak egoki bideratzeko baliagarriak izan daitezkeenak.
Asignatura honi esker ikasleak bere burua sektore profesionalean kokatu ahal du falta zaion graduaren ikasteko esfortzua hobeto bideratzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Graduko gaitasun generikoak:

1. Merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen alorrean, profil profesional desberdinen lanaren errealitatera hurbiltzeko asmoz, inguru eta ohitura profesionalen ezaguera eta esperientzia lortzea.
2. Publizitate eta harreman publikoetako eta oro har informazioko komunikazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.
3. Informazioa eta dokumentazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.
4. Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.

Graduko zeharkako gaitasunak:
1. Komunikazioaren eta bereziki publizitate eta harreman publikoen alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea
2. Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.

Asignaturaren gaitasun espezifikoak:
1. Lan-taldetan ikasteko eta harremanak izateko gaitasuna.
2. Proiektu bat burutzeko behar den dokumentazioa emandako denboran eta baldintzatan bilatzeko eta garatzeko gaitasuna izatea.
3. Ororen proiektua den helburua baten arabera baliabide eskuragarriak eta dokumentazioa integratzeko eta erabilitzeko gaitasuna izatea.
4. Publizitate eta harreman publikoen sistemaren instituzio eta profesional nagusiak ezagutzea.
5. Helburupeko komunikazio prozesuak identifikatzeko gaitasuna izatea.
6. Proiektu bat komunikatzeko gaitasuna garatzea.
7. Publizitate sistemak dituen erronka berriak ulertzea, baita bere garepenean teknologia berriek duten eragina ere.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

PROGRAMA TEORIKOA
1. Publizitate sistema. Sistemak, prozesuak eta kalitatea.
1.1 Publizitate sistemaren enpresak eta instituzioak.
1.2 Publizitate sistemaren profil profesionalak. Ezagutzak eta abilidade profesionalak.
1.3 Publizitate enpresaren kalitaterako sistemak eta prozesuak. EFQM eredua.

2. Komunikazio sistema eta prozesuak iragarlean.
2.1 Komunikazio-sistema iragarlean.
2.2 Komunikazioa merkaturatze-prozesuetan.
2.3 Publizitate-saila
2.4 Harreman publikoak enpresan.
2.5 Iragarleen inbertsioak komunikazioan.

3. Publizitate enpresaren sistema eta prozesuak.
3.1 Publizitate-agentziaren definizioa eta tipologia.
3.2 Agentziaren egitura.
3.3 Agentziaren profesionalak publizitate prozesuan.
3.4 Enpresa laguntzaileak.
3.5 Agentzia espezializatuak.
3.6 Enpresa hornitzaileak.
3.7 Kalitatea publizitate-agentzian.
3.8 Publizitate-agentzia eta teknologia berriak.

4. Teknologia berriak publizitatean eta harreman publikoetan.
4.1 Publizitate sistemaren erronka berriak.
4.2 Interneteko komunikazioaren azterketa.
4.2.1 Interneteko komunikazioaren ezaugarriak.
4.2.2 Interneteko komunikazioaren prozesua.
4.2.3 Interneteko komunikazioaren kudeaketa: ekosistema digitalaren ezarpena (webgunea) eta trafikoa lortzea.
4.3 Publizitatearen eta harreman publikoen aldaketa.

ATAL PRAKTIKOA:

Lan praktikoak. Ikasgelako praktika-orduetan ikasleen presentzia derrigorrezkoa da.
Ikasgai bakoitzarekin taldeko lan praktiko bat egingo da. Lan praktikoetan asignaturari dagozkion ezagutzak eta gaitasunak aplikatu behar dira.

Metodologiatoggle-navigation

Erabiltzen diren formakuntza-prozesuak:
-Eskola magistrala ikasletzaren partehartze aktiboarekin
-Ikasgelako praktikak
-Kasu praktikoen bilaketa eta azterketa
-Ikaslearen aurkezpenak
-Lan-taldeko lana
-Autoformakuntza

Denon artean (ikasleak eta irakaslea) ezarritako helburuak lortzeko hezkuntza-metodologia berriak aplikatzen dira. Eskola magistralak lan praktikoak egiteko funtsezkoak dira. Irakasleak zuzendu eta ikuskatuko dituen ikasgelako praktika presentzialen bidez ikasleriak irakasgai honetako gaitasunak eta helburuak erdiesteko aukera izango du. Ikagelako praktiketan egotea derrigorrezkoa da.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ezagutza teorikoa neurtzeko azterketaren emaitza nota finalaren %60a da (atal teorikoa). Atal teorikoa ebaluatzeko froga test modukoa izango da. Banakako emaitzen ebaluazioa.

Nota finalaren %40a dira eduki teorikoari dagokien talde-lan praktikoetan oinarrituko da (atal praktikoa)Atal praktikoa ebaluazio jarraituaren bidez baloratuko da. Taldekako emaitzen ebaluazioa.

Ebaluazio jarraitua egiteko eragozpenak dituen ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahal dio eta “azken froga berezia” irakasleari eskatu behar dio. Eskaera lauhilekoaren lehenengo bederatzi astetan egin behar da. "Azken froga berezia"-k bi atal izango ditu: alde teorikoa eta praktikoa. Biak gainditu behar dira. Atal teorikoa gainditzen ez duenak ez du atal praktikoa egingo eta azterketan izandako nota asignaturarena izango da. Era bereran atal praktikoa gainditzen ez bada atal praktiko honetan izandako nota asignaturaren nota izango da. Bi atalak gainditu ondoren nota finala ateratzeko ebaluazio mistoan ezarri diren atalen portzentajeak aplikatuko dira.


Ikaslegoak ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera irakasleari egin ahal dio. Edozein kasutan ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketan ez egotearekin. Kasu hauetan asignaturaren ebaluazioan “ez aurkeztua” agertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ebaluazio mistoa (jarraitua gehi azterketa): eduki teorikoaren azterketa nota finalaren %60a da (banakako ebaluazioa) eta atal praktikoaren emaitza nota finalaren %40a da (taldekako ebaluazioa). Ebaluazio mistoan alde praktikoaren ebaluazioa jarraitua dago. Alde praktikoa lauhilekoan zehar irakasleak egiten duen jarraipenarekin bakarrik egin daiteke, beraz, ohiko deialdiko atal praktiko osoaren nota positiboak (aprobatuak) ezohiko deialdian mantenduko dira eta honekin batera ebaluazio mistoko metodoa ere mantenduko da. Edozein ikaslek ohiko deialdiaren atal praktiko osoan izandako nota negatiboa (5 baino gutxiagoko emaitza duena) eta, honekin batera, ebaluazio mistoa ere ezohiko deialdian mantendu nahi baldin badu, irakasleari idatziz eskatu behar dio ohiko deialdiko azterketaren errebisioa izan ondoren eta hurrengo hamar egun naturaleetako epean.

Azken ebaluazioa egiteko metodoan ebaluazio jarraitua egiten ez duen ikasleari “azken froga berezia” izeneko ebaluazio metodoa aplikatuko zaio. Froga hau egiteko irizpideak ohiko deialdian azaldu dira. Azken ebaluazio honetako atal praktikoaren iraupena zortzi ordukoa izan daitekeela kontuan hartzekoa da. Atal praktikoa ebaluatzeko metodoa ezartzen denean frogaren iraupenaz informatuko da.

Ikaslegoak ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera irakasleari egin ahal dio. Edozein kasutan ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketan ez egotearekin. Kasu hauetan ebaluazioan “ez aurkeztua” agertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Ikasliburuak, ikasgelan interneta erabiltzeko aukera, Moodle-ko plataforma edota onlineko beste erramintak egokiak badira. Asignatura blop propioa dauka: http://publizitario.blogspot.com.es/

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

1. La fuerza de la publicidad. Marçal Moliné. Disponible on line.
2. Reestructuras del sistema publicitario. J.S. Victoria (ed.) Editorial Ariel 2005
3. Relaciones Públicas. H. Lloyd, P. Lloyd. Editorial Pirámide
4. El modelo de la nueva agencia. Varios autores. Libro gratuito on line: http://modelonuevaagencia.com.ar/descargas/El_modelo_de_la_Nueva_Agencia.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. La fuerza de la publicidad. Marçal Moliné. McGraw Hill Arg. 2000
2. Las claves de la publicidad. Mariola García Uceda. Esic Arg. 2008
3. El modelo de la nueva agencia. (2. bertsioa). Profesional batzuek idatzita. Dohainiko liburua interneten.

Aldizkariak

Estrategias
Anuncios
Control
Interactiva

Web helbideak

www.publizitario.blogspot.com
www.komunika.info
www.moline-consulting.com
www.aeap.es
www.iab-spain.net
www.infoadex.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ARANA ARRIETA, EDORTA
  • CASADO DEL RIO, MIGUEL ANGEL
  • MIGUEL DE BUSTOS, JUAN CARLOS

Taldeaktoggle-navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-20:00

2-15

16:00-18:30

Irakasleak

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:30-16:00

Irakasleak

16 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:30-20:00

Irakasleak

17 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

16:00-20:00

2-15

16:00-18:30

Irakasleak

17 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:30-16:00

Irakasleak

17 Gelako p.-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

18:30-20:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

10:30-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:30

Irakasleak

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

11:00-13:00

09:00-11:00

2-15

11:00-13:00

10:30-11:00

Irakasleak

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

09:00-10:30

Irakasleak