Komunikazio Estrategikoa eta Operazionala27178

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27178

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3958.5
Gelako p.2131.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Asignatura honen bidez ikasleriak graduan zehar ikasitako hainbat ezagutzen aplikazio praktikoa ulertuko du, alde teoriako zein praktikoari esker. Graduaren azken lauhilekoan egotearren asignaturak graduan ikasitako eduki askoren aplikazio integrala ikasleari erakutsiko dio. Honetaz gain asignaturaren aplikazio praktikoak ikasleria merkatal komunikazioaren aplikazioak behar duen pentsamolde profesionala barneratzera lagunduko dio, baita komunikazio plangintzak dituen arlo operatiboak hobeto kudeatzera ere.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

Gaitasun orokorrak:
1. Merkatuak eskatzen duen publizitate eta harreman publikoen alorrean, profil profesional desberdinen lanaren errealitatera hurbiltzeko asmoz, inguru eta ohitura profesionalen ezaguera eta esperientzia lortzea.
2. Publizitate eta harreman publikoetako eta, orohar, informazioko komunikazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.
3. Informazioa eta dokumentazioa iturri desberdinetan bilatu, aukeratu, hierarkizatu eta analizatzea, bere edukia forma eta estrategia narratibo desberdinetara egokituz.
4. Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz. Proiektuen kudeaketa praktikatzea.
5. Helburu-identifikaziora eta akzio plangintzara bideraturiko estrategiak proiektatu eta diseinatzea, publizitate eta harreman publikoko proiektuen garapenaren testuinguruan.

Zeharkako gaitasunak:
1. Komunikazio arazoen erabakirako ikuspegi sortzaile berriak laburbiltzea, garatzea eta ematea.
2. Komunikazioaren eta bereziki publizitate eta harreman publikoen alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.
3. Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea.

Asignaturaren helburu orokorrak:
1. Komunikazioa planifikatzeko prozesua ulertzea eta ezagutzea.
2. Iragarlearen zerbitzura dauden komunikazio teknikak eta beren aplikazioa ezagutzea.
3. Lan-taldearen bidezko komunikazio plan baten garapena eta proposamena praktikatzea.

Asignaturaren helburu zehatzak:
1. Helburupeko komunikazioaren plangintza ikastea.
2. Komunikazio teknikak bereiztea eta beren aplikazioa komunikazio estrategikoan.
3. Merkatu jakin batean komunikazioa planifikatzeko datuen bilketa eta balorazioa praktikatzea.
4. Komunikazio plan baten helburuak eta estrategiak ezartzea.
5. Ikasitako kontzeptuen ulermena adierazten duen komunikazio plana egitea.
6. Ikaslearen arrazoibidea eta ahozkotasuna hobetzea proiektuen eta ekarpenen azalpena eta defentsaren bidez.
7. Lan-talderen bidezko planifikazio proiektuak garatzeko ahalmena handitzea.
8. Helburupeko lan-taldearen kudeaketa eta talde-lana praktikatzea. Proiektuen kudeaketa.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

ATAL TEORIKOA:
1. ikasgaia: komunikazio-plana
1.1 Planifikatzeko prozesua
1.2 Komunikazio plan baten egitura

2. ikasgaia: Komunikazioa planifikatzeko prozesuaren kudeaketa arloak
2.1 Xede-taldea zehaztea
2.2 Komunikazio helburuak erabakitzea
2.3 Komunikazio estrategiak hautatzea
2.4 Komunikazio tekniken nahastea ezartzea
2.5 Kanpainaren sormen-ardatza aurkeztea
2.6 Iragarbideen plangintza azaltzea
2.7 Komunikazio planifikatzearen beste arlo operatibo batzuk
2.8 Komunikazioaren plangintzan emaitzen kontrola definitzea.

3. ikasgaia: komunikazio teknikak
3.1 Komunikazio integratuko estrategia
3.2 Hedabide masiboetako publizitatea
3.3 Harreman publikoak
3.4 Zuzeneko marketina
3.5 Erlazioen marketina
3.6 Interneteko komunikazioa
3.7 Salmenten sustapena
3.8 Babesletza
3.9 Merchandisina eta saltokiko komunikazioa
3.10 Azokak eta ebentuak
3.11 Saltzaileen komunikazioa

ATAL PRAKTIKOA:
Atal praktikoa asignaturan ezartzen den metodoaren araberako komunikazio-plan baten garapenean datza. Komunikazio-plana atal teorikoa ikusten ari den bitartean garatuko da eta atal teorikoaren aplikazioa ulertzeko bidea da, beraz, ikasleek atal praktikoan garatzen den komunikazio-plana eduki teorikoa ulertzeko erreferentzia bezala hartu behar dute. Ikasgelako praktika-orduetan ikasleen presentzia derrigorrezkoa da.

Metodologiatoggle-navigation

Formakuntza prozesuaren metodoa bi aspektuetan oinarritzen da: asignaturaren edukia ulertzeko eta ikasteko ikasleak egin behar duen esfortzuan eta lan praktikoan eta talde-lanaren bidez ikasitakoa aplikatzeko ikasleak egiten duen esfortzu egokian. Honetarako ikaslea asignaturak ezartzen duen formakuntza-prozesuan buru-belarri lan egin behar du, komunikazio estrategikoa eta operazionalaren proiektuetan esperientzia baliagarria izateko.

Alde praktikoan erabil litezkeen ezagutzak alde teorikoan ikasten dira. Alde praktikoan proiektuak kudeatzeko gaitasunak ere ikasten eta praktikatzen dira. Ikasleak komunikazioaren arloko profesional baten aktitudeak eta jokaerak izatearen mailara iritsi nahi izan behar du (rol-playing) Ikasgelako ordu praktiko guztietan egotea derrigorrezkoa da.


Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 60
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Eduki teorikoaren azterketa %60a da (banakako ebaluazioa). Atal praktikoaren komunikazio-plana nota finalaren %40a da (taldekako ebaluazio jarraitua). Edozein kasutan asignatura gainditzeko atal teorikoan 4 puntu edo gehiago atera behar dira.

Ebaluazio jarraitua egiteko eragozpenak dituen ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin eta “azken froga berezia” irakasleari eskatu behar dio. Eskaera lauhilekoaren lehenengo bederatzi astetan egin behar da. Azken froga bereziak bi atal izango ditu eta biak gainditu behar dira. Atal teorikoa gainditu behar da atal praktikoaren froga egiteko. Atal praktikoa gainditzen ez bada azken honetan izandako nota aktan agertuko da. Atal praktikoaren froga zortzi ordukoa izan liteke. Bi atalak gainditu ondoren asignatuaren nota finala ateratzeko atal teorikoan (%60) eta praktikoan (%40)ezarritako portzentajeak aplikatuko dira.

Ikaslegoak ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera irakasleari egin ahal dio. Edozein kasutan ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketan ez egotearekin. Kasu hauetan ebaluazioan “ez aurkeztua” agertuko da.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Ebaluazio mistoan (jarraitua gehi azterketa)eduki teorikoaren azterketa %60a da (banakako ebaluazioa) eta atal praktikoaren komunikazio-plana nota finalaren %40a da (taldekako ebaluazioa). Edozein kasutan asignatura gainditzeko atal teorikoan 4 puntu edo gehiago atera behar dira. Atal teorikoan 4 puntuko emaitza lortzen ez bada asignatura osoaren nota froga teorikoan izandako emaitza izango da. Ebaluazio mistoan alde praktikoaren ebaluazioa jarraitua dago. Alde praktikoa lauhilekoan zehar irakasleak egiten duen jarraipenarekin bakarrik egin daiteke, beraz, ohiko deialdiko atal praktikoaren nota positiboak (aprobatuak) ezohiko deialdian mantenduko dira eta honekin batera ebaluazio mistoko metodoa ere mantenduko da. Edozein ikaslek ohiko deialdiaren atal praktikoan izandako nota negatiboa (5 baino gutxiagoko emaitza duena) eta, honekin batera, ebaluazio mistoa ere ezohiko deialdian mantendu nahi baldin badu, irakasleari idatziz eskatu behar dio ohiko deialdiko azterketaren errebisioa izan ondoren eta hurrengo hamar egun naturaleetako epean.

Azken ebaluazioa egiteko metodoan ebaluazio jarraitua egiten ez duen ikasleari “azken froga berezia” izeneko ebaluazio metodoa aplikatuko zaio. Froga hau egiteko irizpideak ohiko deialdian azaldu dira. Azken ebaluazio honetako atal praktikoaren iraupena zortzi ordukoa izan daitekeela kontuan hartzekoa da. Atal praktikoa ebaluatzeko metodoa ezartzen denean frogaren iraupenaz informatuko da.

Ikaslegoak ebaluazio deialdiari uko egiteko eskaera irakasleari egin ahal dio. Edozein kasutan ebaluazio deialdiari uko egiteko nahikoa izango da azterketan ez egotearekin. Kasu hauetan ebaluazioan “ez aurkeztua” agertuko da.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Unibertsitateak, fakultateak eta sailak dituen formakuntzarako baliabideak. Asignaturak elkarlana eta ekarpenak egiteko blog propio dauka: http://joseba-km.blogspot.com.es/

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

1. La fuerza de la publicidad. Marçal Moliné. On line dago.
2. Reestructuras del sistema publicitario. J.S. Victoria (ed.) Ariel argitaletxea. 2005
3. Promoción comercial: un enfoque integrado. Enrique Bigné. Esic argitaletxea. 2003
4. La comunicación fuera de los medios (below the line). Enrique Pérez del Campo. Esic argitaletxea. 2002
5. Gestión de la comunicación comercial. Pedro Reinares y Sergio Calvo. McGraw Hill argitaletxea. 1999

Aldizkariak

Control
Estrategias
Interactiva
Anuncios

Web helbideak

www.moline-consulting.com
www.aeap.es
www.anunciantes.com

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • ARANA ARRIETA, EDORTA
  • CASADO DEL RIO, MIGUEL ANGEL
  • MIGUEL DE BUSTOS, JUAN CARLOS

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

11:00-13:00

17-30

12:00-13:30

10:30-11:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:30-15:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

11:30-13:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

09:00-11:30

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:30

Irakasleak