Publizitatearen Zuzenbidea27179

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Publizitateko eta Harreman Publikoetako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kredituak kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
27179

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Gaur egun publizitatearen garrantzia ez da zalantzan jartzen, nahiz eta batzuetan horren testuingurua konplexu samarra izan, inork ez du bere balioa dudan jartzen. Edozein kasutan, publizitate mota desberdinak ditugu publizitate mezuaren xede publikoaren arabera eta hedapenerako erabiltzen dituen baliabideen arabera. Hau da, publizitatea izan daiteke merkataritzakoa, instituzionala eta politikoa.Merkataritzako publizitatea edo publizitate komertzialari dagokionean esan daiteke merkatu sistemaren oinarri garrantzitsuenetako bat dela, izan ere enpresen arteko lehiarako tresnarik esanguratsuena da. Publizitatea erabiliz enpresek beren produktu edo zerbitzuen eskaintza bideratzen dute horien balizko erabiltzaileak limurtuz eta bereganatuz.
Era berean, publizitateak informazio eta mezu limurgarriak hedatzen ditu hartzaileen portaera ekonomikoa eta soziala eraldatzeko asmoz. Hori dela eta, publizitatea, bai industria den ikuspegitik bai lan baten emaitza den ikuspegitik, erregulatuta behar du egon eta arauek bermatu behar dituzte horren zilegitasun baldintzak. Beraz, Zuzenbideak arautu eta zuzendu egin behar ditu publizitate industriaren eta horren hedapenaren artean sortzen diren erlazio guztiak. Halaber, Zuzenbideak babestu egin beharko ditu subjektu horien guztien interesak, bai interes pribatuak zein publikoak.Erregulatutako erlazio horien garrantziak publizitate jarduera baldintzatzen du eta horrexegatik sektorean lan egiten dute profesionalak behartuta daude egitura juridiko hori ezagutzera. Horrela bakarrik ekidingo baitituzte jarduera ez-zilegiak edo horrela bakarrik egingo diete aurre beste batzuk burutu ditzaketen ez bidezko jokaerei.
Edozein jarduera komertziala dela medio, ezinbestekoa da publizitarioek (publizistek) ezagutzea bere jardueraren bidezko jarraibideak edota jardueraren horren mugak. Azken batean horrek zehaztuko baitu bere erantzukizuna.
Aurrekoari jarraituz, Publizitate Zuzenbidearen irakasgaiak bere biziko garrantzia dauka sektoreko profesionalek publizitate jarduera arautzen duen araudia ezagutzeko eta geroan sektoreak gero eta egokiago lan egiteko, parte hartzen duten subjektu guztien interesak neurrian babestuz.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

GAITASUNAK:

-G1: Publizitate-jarduerari aplikagarri zaion lege-ordeneko funtsezko kontzeptu juridikoak ulertzea eta erabiltzea.
-G2: Araudi juridikoa, jurisprudentzia-irizpideak eta doktrina-ekarpenak modu autonomoan eta kritikoan interpretatzeko metodologiak erabiltzea.
-G3: Publizitate-jardueraren egikaritza eraginkorra eta arduraduna lortzeko asmoz, modu arrazoituan eta zehatzean informazio juridikoa transmititzea eta ezagutza juridikoak aplikatzea.
-G4: Egungo publizitate-jardueraren egikaritzan arazo juridikoak aurkitzea, analizatzea, aplikagarri diren iturriak identifikatzea eta hauek konpontzeko aktuazio juridikoak proposatzea zientifikoki argudiatuz.
-G5: Lankidetzan lan egitea.
-G6: Lan profesionala erantzukizun juridikoaz burutzea, arazo juridikoak lokalizatuz eta esparru profesionalean sortarazten diren arazo horiek trebetasunaz konponduz.

IRAKASGAIA IKASTEAREN EMAITZAK:

-E1: Publizitate-jarduerari aplikagarri zaion lege-ordena osatzen duten kontzeptuak eta instituzio juridikoak zuzen azaltzen ditu.
-E2: Publizitatea erregulatzen duen araudia interpretatu eta testuinguruan ezartzen du, araudi hori osatzen duten arau-multzoetan sartuz.
-E3: Jurisprudentzia-doktrina interpretatzen du, bertatik eratortzen diren informazio juridikoa eta gatazkak elaboratuz eta transmitituz.
-E4: Arazo zehatz baten aurrean, jasotako informazio juridikoa transmititzen du eta arazoa konpontzeko dagokion aktuazio juridikoa, zehaztasunez eta oinarrituz, aplikatzen du.
-E5: Arazoaren ebazpenean aplikagarri den argudio juridikoa taldean eraikitzen du, ideiak eta interpretazioak konparatuz eta besteen iritziak kontuan hartuz.
-E6: Publizitate-jardueraren egikaritzan aplikagarri diren mugak menderatzen ditu eta praktikan ager daitezkeen gatazken ebazpenean trebetasunez aplikatzen ditu.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

1.- PUBLIZITATEA ETA ORDENAMENDU JURIDIKOA. Publizitate Zuzenbideari buruzko sarrera. Publizitatea eta Ordenamendu juridikoa. Publizitate Zuzenbidearen iturriak. Profesioaren autorregulazioarako eskubidea.
2.- PUBLIZITATEAREN LEGE-KONTZEPTUA. Publizitate Lege Orokorraren aplikazio eremua. Publizitatearen kontzeptua PLO delakoan. Publizitatearen kontzeptua Hauteskundeetarako Erregimen Orokorraren Lege Organikoan (LOREG). Merkataritzako publizitatea versus publizitate instituzionala. Publizitate instituzionalaren araudia. Publizitate printzipioak.
3.- PUBLIZITATE-SUBJEKTUAK. Publizitate-subjektuaren kontzeptu juridikoa. Publizitatearen Lege Orokorraren publizitate-subjektuak. Iragarlearen araudia. Publizitate-agentziaren araudia. Publizitate-hedabideen araudia. Hedabide-tarteak erosteko banaguneak. Publizitatearen hartzaileak, kontsumitzaileak eta kontsumitzaileen elkarteak.
4.- PUBLIZITATE-KONTRATUAK. Izaera juridikoa. PLO delakoaren arau orokorrak. Publizitate-kontratua. Sorkuntza-kontratua. Hedapen-kontratua. Babesletza kontratua. Bartering kontratua.
5.- PUBLIZITATE EZ ZILEGIA. Pertsonaren duintasunaren aurkako publizitatea eta Konstituzioan jasotzen diren balioak eta eskubideak urratzen dituena. Engainuzko publizitatea. Publizitate desleiala. Publizitate subliminala. Araudi berezien aurkako publizitatea.
6.- PUBLIZITATE EZ ZILEGIAREN AURREAN JUDIZIOZKO ETA JUDIZIOZ KANPOKO KONPONKETA. Publizitate prozesua. Etete akzioa. Publizitate-zuzentze akzioa. Epaiaren hedapena eta publizitate zuzentzailea. Publizitatearen Kontrol administratiboa. Publizitatearen kontrol pribatua. Publizitatearen autorregulazio-sistema. Publizitatearen Jokaera oneko Kodeak. Autocontroleko Publizitatearen Epaimahaia eta horren erabakiak.
7.- SALMENTEN PROMOZIOA ETA HORREN PUBLIZITATEA.

Metodologiatoggle-navigation

-Irakaskuntza Emaitza: Publizitate jarduera erregulatzen duen ordenamendu juridikoaren oinarrizko kontzeptuak eta instituzio juridikoen edukiak ongi azaltzen ditu. Irakaskuntza metodologia: klase magistrala.
-Irakaskuntza Emaitza: Publizitatearen araudia bere testuinguruan interpretatzen du, araudi horien arau bereziak behar bezala desberdinduz. Irakaskuntza metodologia: klaseko praktika.
-Irakaskuntza Emaitza: Jurisprudentzia behar bezala interpretatzen du, informazio juridikoa ondo gorpuztuz eta arazoak ondo planteatuz. Irakaskuntza metodologia: klaseko praktika.
-Irakaskuntza Emaitza: Arazo jakin baten aurrean, ondo azaltzen du ikasitako informazio juridikoa eta araudia aplikatzen du egoki eta zehaztasunez, arazoari irtenbidea emanez. Irakaskuntza metodologia: klaseko praktika.
-Irakaskuntza Emaitza: Arazoari emandako irtenbidea behar bezala arrazoitzen du lantaldean. Era berean, ondo alderatzen eta osatzen ditu ideia desberdinak neurriko erantzun bat emateko asmoz. Irakaskuntza metodologia: klaseko praktika.
-Irakaskuntza Emaitza: Publizitate jarduerak dituen mugak eta murriztapenak ondo ezagutzen ditu eta sortutako arazoei erantzun juridiko egoki eta eraginkorra ematen dizkie, aipatutako arazoa konpontzeko asmoz. Irakaskuntza metodologia: klaseko praktika.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 50
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

ORIENTAZIOAK:

1. Ohiko deialdiaren froga test bat izango da negatiborik gabekoa. Froga honek amaierako emaitzaren %50 balio du.

2. Etengabeko ebaluazioaren lantaldetako lanak hauek izango dira: ariketak, kasu praktikoak eta publizitate jardueraren inguruko arazoak aztertzea eta konpontzea, epaiak eta erabaki estrajudizialak aztertzea eta komentatzea. Jarduera hauek derrigorrezkoak dira. Beraz, egindakoan irakaslearen oniritzia jaso beharko dute. Aldeko oniritzia lortuz gero % 50 emaitza lortuko da.

UKO EGITEA:

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita, hau da, martxoaren 23a baino lehenago.

Azken ebaluazioaren sistemak hurrengo frogak izango ditu:

1. Test azterketa, negatiborik gabekoa. Amaierako emaitzaren %50 balio du.
2. Kasu praktikoak burutzea. Amaierako emaitzaren %50 balio du.

Bi zatitan beharrezkoa da, irakasgaia gainditzeko, ezarritako portzentajetik gutxienez %50a lortzea
(2,5 puntu). Zati batean ez bada gutxiengo hori lortzen eta bestean gainditzen bada, irakasgaia ez da gainditzen.

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 12.2 artikuluari jarraiki deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek irakaskuntza aldia bukatu baino hilabete lehenago egin beharko dute eskaria, hau da, apirilaren 19a baino lehenago. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Etengabeko ebaluazioa aukeratu duten ikasleentzat:

1. Test azterketa, negatiborik gabekoa. Amaierako emaitzaren %50 balio du.
2. Kasu praktikoak burutzea. Amaierako emaitzaren %50 balio du.

Bi zatitan beharrezkoa da, irakasgaia gainditzeko, ezarritako portzentajetik gutxienez %50a lortzea
(2,5 puntu). Zati batean ez bada gutxiengo hori lortzen eta bestean gainditzen bada, irakasgaia ez da gainditzen.

Uko egiten duten ikasleentzat:

1. Test azterketa, negatiborik gabekoa. Amaierako emaitzaren %50 balio du.
2. Kasu praktikoak burutzea. Amaierako emaitzaren %50 balio du.

Bi zatitan beharrezkoa da, irakasgaia gainditzeko, ezarritako portzentajetik gutxienez %50a lortzea
(2,5 puntu). Zati batean ez bada gutxiengo hori lortzen eta bestean gainditzen bada, irakasgaia ez da gainditzen.

Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Indarrean dagoen legeria, bai Europakoa bai Estatukoa.

IRAKULIS ARREGI, N. / LEIÑENA MENDIZABAL, E., Publizitate Zuzenbidearen eraberritzea eta lehiaketa desleiala, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 2012.

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

-DE LA CUESTA RUTE, J. M.ª, Curso de Derecho de la Publicidad, Eunsa, Pamplona, 2002
-SANTAELLA, M., Derecho de la Publicidad, Thomson-Civitas, Madrid, 2003
-TATO PLAZA, A., La publicidad comparativa, Marcial Pons, Madrid, 1996
-FERNÁNDEZ-NOVOA, C., Estudios de Derecho de la Publicidad, Universidad de Santiago de Compostela, 1989
-VIDAL PORTABALES, J. I., El contrato de patrocinio publicitario en el Derecho español, Marcial Pons, 1998.
-PALAU RAMÍREZ, F., Descuentos promocionales, Marcial Pons, Madrid, 1998.
-IRAKULIS ARREGI, N. / LEIÑENA MENDIZABAL, E., Publizitate Zuzenbideko Eskuliburua, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo, 2006

Web helbideak

www.autocontrol.es
www.aranzadi.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • IRACULIS ARREGUI, NEREA
  • LEIÑENA MENDIZABAL, MARIA ELENA
  • MARTIN OSANTE, JOSE MANUEL

Taldeaktoggle-navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

09:00-11:00

09:00-11:00

17-30

10:00-12:00

09:00-10:30

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak

01 Gelako p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

09:00-10:00

Irakasleak

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-16

11:00-13:00

09:00-11:00

17-30

11:30-13:00

09:00-11:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
17-30

13:00-13:30

Irakasleak