Edukira joan
Menua Webgunearen menua ireki/itxi

Sorkuntza eta Diseinuko Gradua

Sorkuntza eta Diseinuko Graduak, arteen eta giza zientzien arlokoak, zure prestakuntza sormenaren, kulturaren eta diseinuaren esparru profesionalera bideratzeko aukera emango dizu. Sorkuntza plastikoak eta diseinuak, ezagutza forma moduan ulertuta, beraiekin dakarte nagusiki dinamikoa den diziplina anitzeko jakintza, gizartearen erritmora eta haren eskaeretara egokitzen dena.

Titulazioak prozesu artistikoen praktika, analisi eta kritikaren bidezko prestakuntza eskainiko dizu eta eskuratuko dituzun baliabide teoriko eta praktikoen bidez aukera izango duzu honako aipamen edo ibilbide hauetakoren batean espezializatzeko: Objektuaren Eremua: Zeramika; Diseinu Grafikoa; eta Ilustrazioa.

Sakonetik ezagutuko dituzu berrikuntza eta ikerketa estrategiak eta metodologia sortzaileak, eta goi mailako unibertsitate hezkuntzako profesionalen laguntza izateaz gain, eskura izango dituzu Arte Ederren Fakultateak eskaintzen dituen giza baliabideak, materiala, teknologiak eta azpiegitura espezializatua.

Ezagutza arloa

Arteak eta Giza Zientziak

Ikastegia

Arte Ederren Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Harremanetarako

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 kreditu ECTS

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

19,19 €

Gutxieneko nota

Eskainitako plazak

100 plaza

Sarrera-profila

Pertsona sortzailea bazara, diseinua, ilustrazioa edo zeramika interesatzen bazaizkizu, arteak eta estetikak ardura badizute eta talde lana gustoko baduzu, Sorkuntza eta Diseinuko Graduan dago zure lekua.

Irteera profesionalak

  • Diseinu grafikoa: editoriala, publizitatekoa, ehungintzakoa, korporatiboa eta web diseinua
  • Lan grafikoaren sorrera eta edizioa
  • Komikien sorrera eta testuen ilustrazioa, publizitateko ilustrazioa, etab.
  • Kultura aholkularitza eta proiektu artistikoena
  • Zeramikaren arloko diseinua eta produkzioa
  • Irakaskuntza eta ikerketa