Komunikazioa Euskaraz: Gizarte Zientziak25038

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Soziologiako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25038

Irakaskuntzatoggle-navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4669
Gelako p.1421

Irakaskuntza-gidatoggle-navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteatoggle-navigation

Komunikazio-gaitasunak funtsezkoak dira Giza eta Gizarte Zientzietako alor guztietan. Izan ere, arloko profesionalek askotariko egoera komunikatiboei erantzun beharko diete beren ohiko zereginetan; informazio eta datu-bilketan; landa-lanean; idatziak, azalpenak eta hitzaldiak prestatzean; komunikabideetan; jarduerako beste kide batzuekiko harremanetan, eta abar. Horrek ezinbestean eskatuko dio hainbat talderekin eta hainbat esparrutan lan egitea; parte-hartzea eta lankidetza eskatuko dizkio.
Prestakuntza-prozesuan zehar, beraz, honako gaitasunak eskuratu beharko ditu, besteak beste: Soziologia eta Politika gaiei buruzko ideiak, argudioak, arazoak eta konponbideak ahoz adierazteko gai izatea, askotariko entzuleen aurrean; laneko dokumentuak idazteko gai izatea, hainbat testuingururi buruzkoak eta askotariko irakurleei egokituak; etengabeko prestakuntzarako jarrera ona izatea, gizarte- zein politika-esparruetako esku hartzeetan eragiteko eta laneko garapenean hobetzen laguntzeko; sarearen eta komunikazio digitalaren ahalmen erretoriko berriak ondo ezagutzea.
Bestalde, Soziologia eta Politikako profesionalek ere komunikazioaren eta hedabideen esparruan egiten duten ekarpena funtsezkoa da, ohiko solaskide eta gogoeta-kide direlako hedabideen eguneroko jardunean. Gainera, kontuan harturik Soziologia eta Politikaren esparruko jardun garrantzitsuenak gazteleraz edo frantsesez garatu ohi direla, profesionalak euskal komunikazioan trebatzeak berebiziko garrantzia du Soziologia eta Politikaren esparruak euskalduntze aldera, eta ondorioz, eremu publiko soziopolitikoan euskararen normalizazioa sustatze aldera. Profesional horien ahozko zein idatzizko ekoizpenak erreferentziazko eredutzat hartzen dira gizartean. Funtsezkoak dira, beraz, esparru hauetako profesionalak eredu soziolinguistikoak iruteko, eta lehentasunezko lekua hartzen dute euskararen normalizazioan.
Baliabide erretoriko-diskurtsiboak barneratzeaz gain, profesional hauen trebakuntza-prozesuan ildo hau ere kontuan hartzea funtsezkoa da: euskal kulturako adierazpideak, joerak eta ibilbideak ezagutzea. Izan ere, profesional hauek euskararen normalizazioan ekarpen esanguratsua egin ahal izateko, euskal komunitatearen trinkotzean eta euskal kulturaren transmisioan eragin behar dute, eta horretarako, kultur eragile ere izateko trebatu behar dira.
Irakasgai honek, bada, profesional horien komunikazio-gaitasunen pizgarri izan nahi du. Horretarako, hainbat baliabide jarriko ditu ikasleen esku, beren testuinguru profesionaletako eskakizunei egokiro erantzuteko gai izan daitezen

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen Emaitzaktoggle-navigation

1. Irakasgai honek GAITASUN HAUEK hartuko ditu jomugan:
1. gaitasuna. Soziologia eta Politika Zientzien arloan ohikoak diren komunikazio molde bereziak (ahozkoak, idatzizkoak, bideratzeko gaitasuna (dibulgazioa, eztabaida, iritzi-artikuluak, artikulu akademikoa…).
2. gaitasuna. Modu eraginkor eta argian komunikatzea, ahoz zein idatziz, beste profesionalekin, erakundeekin eta hedabideekin, bakoitzaren maila eta beharretara egokituz eta moldea birformulatuz.
3. gaitasuna. Hainbat iturritako informazioa bilatzea, analizatzea eta kudeatzea, eta datu horiek kritikoki interpretatzea.
4. gaitasuna. Euskal kulturako adierazpideen interpretazio soziopolitikoak egiteko gaitasuna.
ZEHARKAKO GAITASUNAK:
Gaitasun horiek lantzeko metodologia aktibo eta kooperatiboak erabiliko direnez, zeharkako gaitasunak garatzeko aukera ere izango du ikasleak: a) talde-lanean jarduteko gaitasuna; b) IKTak erabiltzeko gaitasuna.

IKASKUNTZAREN EMAITZAK:
Horrenbestez, irakasgai honetan ikaslea prestatuko da:
a) Testuinguru komunikatiboa kontuan hartuta, nork bere testuak zuzendu eta egokitzeko.
b) Soziologia eta Politika Zientzien arloko komunikazio-egitasmoak diseinatzeko.
c) Hizkuntza-zalantzak argitzeko eskuragarri dauden kontsulta-baliabideak (hiztegi elektronikoak, datu-base terminologikoak, corpusak) eraginkortasunez erabiltzeko.
d) IKTak testuinguru akademiko zein profesionalean eraginkortasunez erabiltzeko.
e) Talde-lanean zein nork bere kasa, autonomiaz eta arduraz jarduteko.
f) Euskal kulturako adierazpideak ezagutzea: batetik, euskal kulturako praktiken inguruko interpretazio soziopolitikoak egiteko gaitasunaz jabetzea; eta bestetik, diskurtso soziopolitikoak sortzeko euskal kulturako adierazpideak ezagutzea.

Eduki teoriko-praktikoaktoggle-navigation

EDUKI TEORIKOAK

1.KOMUNIKAZIOA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN
1.1. Komunikazio-testuinguruak eta hizkuntza-estrategiak
1.1.1. Ahozko komunikazioa
1.1.2. Idatzizko komunikazioa
1.1.3. Komunikazio digitala
1.1.4. Komunikazio sinbolikoa: euskal kultura
1.2. Komunikazio-estrategiak eta hizkuntza-aldakortasuna
1.3. Testu-generoak
1.3.1. Testu artistikoak eta testu kulturalak
1.3.2. Dibulgazio-testuak (eskuliburua, iritzi-artikulua…)
1.3.3. Saiakera-testuak
1.3.4. Ikerkuntza-testuak (artikulua, hitzaldia, komunikazioa, doktore-tesia)
1.3.5. Txosten teknikoak (txostena, katalogoa…)

2. DIBULGAZIOA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN
2.1. Dibulgazioa eta komunikazio-esparruak
2.1.1. Iritzi-artikulua
2.1.2. Saiakera-testuak
2.1.3. Komunikazio-kanpaina
2.1.4. Internet eta sare sozialak
2.2. Euskal kultura eta komunikazio-esparruak
2.2.1. Euskal literaturaren esparrua
2.2.2. Euskal antzerkiaren esparrua
2.2.3. Euskal dantzaren esparrua
2.2.4. Euskal musikaren esparrua
2.2.5. Euskal komikiaren esparrua

3. IKERKETA SOZIOLOGIAN ETA POLITIKA ZIENTZIETAN
3.1. Komunikazio espezializatuaren bereizgarriak
3.2. Dokumentazio-lana eta informazio-iturriak
3.3. Ikerketa eta komunikazio-esparruak
3.3.1. Txosten teknikoak
3.3.2. Artikulu akademikoa
3.3.3. Komunikazioa
3.4. Euskal kultura eta Ikerketa Kulturalak: Herri Ikerketak, Memoria Ikerketak, Genero Ikerketak.

EDUKI PRAKTIKOAK
Irakasgaiaren alderdi praktikoa jarduera hauen inguruan antolatuta dago.

I. KLASEKO JARDUERAK (0-4 puntu).
Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, hizkuntza-baliabideez eta hizkuntza-estrategiez jabetzea.
Zeregina: klasean hainbat jarduera egingo dira talde txikitan edo talde handian, ikasgaiko eduki teorikoak ulertu direla ziurtatzeko, edo hainbat hizkuntza-baliabide aurkezteko. Halaber, eduki teorikoez jabetu dela ziurtatzeko, hainbat galdetegi edo proba idatzi ere egingo dira.

II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK(0-4 puntu).
Helburua: testu-generoen ezaugarriak identifikatzea, eta testuak ekoizteko prozedurak (planifikazioa, egituratzea eta ekoizpena) lantzea.

Trebatze-jarduerak egingo dira ordenagailu gelako praktika hauen bitartez:

1. praktika: narrazioa (autobiografia soziopolitikoa).
2. praktika: hizkuntza-aldakortasuna eta kontsulta-tresnak.
3. praktika: testu-generoen ezaugarriak identifikatzea.
4. praktika: hitza eta irudiaren arteko harreman komunikatiboa: irudien leloak sortzea.
5. praktika: komunikazio-kanpainetako spoten azterketa soziopolitikoa eta sinbolikoa.
6. praktika: leloak, sloganak eta sare sozialak.
7. praktika: kultur iruzkina eta hizkuntzaren azterketa.
8. praktika: ikerketa-testu baten itzulpena.
9. praktika: ikerketa-testu baten zuzenketa.

III. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA IRAKURGAI (0-2 puntu).
Helburua: klasean aurkezturiko kontzeptuez, testugintzaz, hizkuntza-estrategiez eta kultur interpretazioez jabetu dela frogatzea.
Zeregina: hizkuntza-/kultura-politikaz, hizkuntzaren/kulturaren soziologiaz edo euskal kulturaz diharduen saiakera baten interpretazio kritikoa.

Metodologiatoggle-navigation

Tailerren metodologia erabiliko da eta, beraz, lan praktikoak izango dira ardatz nagusia: lan praktiko horietatik abiatuta bideratuko dira teoria-edukiak. Klaseko saioetan talde-eztabaidak sustatuko dira teorien edukiez jabetzeko, eta ordenagailu gelako saioetan idazkuntza tailerra izango dugu ardatz.
Egela plataforma erabiliko da irakasgaiaren materialak eta zereginak eskuragarri
izateko baita zereginak jasotzeko ere. Irakasleak materialak ikusgai jarriko ditu zereginen jarraibide eta entregatze-datak bertan publikatuko dira.

Ebaluazio-sistemaktoggle-navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 50
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

Bi ebaluazio-modu hauetariko bat aukera dezake ikasleak:

1) ETENGABEKO EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioa gainditzeko, lau proiektu hauek gainditu beharko dira:
I. Klaseko talde-jarduerak [0-4 puntu]
I. Ordenagailu gelako praktikak [0-4 puntu]
III. Saiakera irakurgai [0-2 puntu]

Ebaluazio-irizpideak etengabeko ebaluazioan:

I. KLASEKO TALDE-JARDUERAK[0-4 puntu]
- Asistentzia eta jarrera (3 puntu).
- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).

II. ORDENAGAILU GELAKO PRAKTIKAK [0-4 puntu]
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).
- Iritziak trukatzeko eta konpartitzeko komunikazio-gaitasuna garatu dela erakustea, eta eztabaidak proposatu eta bideratzeko gaitasuna garatu dela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (1 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).

III. SAIAKERA IRAKURGAI [0-2 puntu]
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).

OHARRAK:
- Batez besteko kalifikazioa egin ahal izateko, hiru atalak gainditu behar dira.
- Ikasgaia gainditu ahal izateko, gutxienez jardueren %80a egin beharko da garaiz eta egoki.
- Etengabeko ebaluazioari lotu zaion ikasleak, deialdiari uko egiteko, eta EZ AURKEZTUA kalifikazioa izateko, hala eskatu beharko du azterketa-eguna baino hamar egun lehenago.
- Ikasgai honetan ikasle-irakasle arteko komunikazioa ez ezik, ikasle-ikasle arteko komunikazioa ere euskaraz garatuko da (klaseko jardueren zein proiektuen kalifikazioan izango du eraginik komunikazio-irizpide honen aurreko jarrerak).

2) AZKEN EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.
Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:

I. Galdera laburrak eta galdetegia (0-3 puntu).
II. Testu-sorkuntza (0-3 puntu).
III. Ahozko gogoeta (0-2 puntu).
IV. Bakarkako lana: saiakera (0-2 puntu).

Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:

I. GALDERA LABURRAK ETA GALDETEGIA(0-3 puntu).
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta artistikoak bereganatu dituztela erakustea (10 puntu).

II. TESTU-SORKUNTZA (0-3 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (3 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (4 puntu).

III. AHOZKO GOGOETA (0-2 puntu).
- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartzea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (4 puntu).

IV. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA (0-2 puntu).
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko Egiteatoggle-navigation

AZKEN EBALUAZIOA:
Etengabeko ebaluazioaren bitartez gainditu ez duten ikasleek, edota hala erabaki duten ikasleek azken ebaluazioari lotzea erabaki dezakete.
Azken ebaluazioak hiru atal hauek izango ditu:

I. Galdera laburrak eta galdetegia (0-3 puntu).
II. Testu-sorkuntza (0-3 puntu).
III. Ahozko gogoeta (0-2 puntu).
IV. Bakarkako lana: saiakera (0-2 puntu).

Ebaluazio-irizpideak azken ebaluazioan:

I. GALDERA LABURRAK ETA GALDETEGIA(0-3 puntu).
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta artistikoak bereganatu dituztela erakustea (10 puntu).

II. TESTU-SORKUNTZA (0-3 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (3 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (4 puntu).

III. AHOZKO GOGOETA (0-2 puntu).
- Ahozko aurkezpena: ahozko testua eta ikusteko euskarria aurkezpenerako egokiak eta zuzenak izatea. Ikusteko euskarria eta ahozko diskurtsoa egokiro uztartzea (6 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (4 puntu).

IV. BAKARKAKO LANA: SAIAKERA (0-2 puntu).
- Irakasgaian eskainitako kontzeptu linguistiko eta soziolinguistikoak bereganatu dituztela erakustea (3 puntu).
- Irakasgaian testuak idazteko jorratu diren kontzeptu eta gaitasunak garatu direla erakustea (2 puntu).
- Irakasgaian landutakoak norberaren esperientziarekin, gogoetekin eta materialekin osatzea (2 puntu).
- Unibertsitateko tituludun batengandik espero den zuzentasun eta egokitasun maila duten testuak sortzea (3 puntu).



Nahitaez erabili beharreko materialatoggle-navigation

Testu akademikoak: Soziologia eta Politika Zientziak: http://testubiltegia.ehu.es
Hiztegiak eta corpusak sarean http://www.hiztegia.net
Euskaltzaindia: Euskera (http://www.euskaltzaindia.net/euskera)
UPV/EHU-ren kontsultagunea: hizkuntza-baliabideak: http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/Hizkuntza baliabideak
EUSKALTZAINDIA: http://www.euskaltzaindia.net

Bibliografiatoggle-navigation

Oinarrizko bibliografia

AGIRRE, J.M. (2009): Itzulpen estrategiak. Gaztelaniazko testu juridikoak eta administratiboak. Donostia: HAEE/IVAP.
ALBERDI, X.; SARASOLA, I. (2001): Euskal estilo-libururantz. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ALBERDI, X.; UGARTEBURU, I. (1999): Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ARRANZ, Iñaki (2006): Hitza azti. Irun: Alberdania.
CONDE GUTIÉRREZ DEL ALAMO, Fernando (2009): Análisis sociológico del sistema de discursos. Madril: Centro de Investigaciones Sociológicas.
EUSKALTZAINDIA (1985-2005): Euskal Gramatika, Lehen Urratsak I-VI. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA (2000): Hiztegi Batua, Euskera, 2000-2, 45. liburukia.
EUSKALTZAINDIA (1998): Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua. Euskaltzaindiaren arautegiko 87. Araua.
EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua
FERNÁNDEZ LÓPEZ, Sergio (2007): Cómo gestionar la comunicación: en organizaciones públicas y no lucrativas, Madril: Narcea.
GARZIA, J. (2005): Kalko okerrak. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
GARZIA, Joserra (2008): Jendaurrrean hizlari. Irun: Alberdania.
HAEE/IVAP (1994): Hizkera argiaren bidetik. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (1997): Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Gasteiz: HAEE/IVAP.
HAEE/IVAP (2003): Galdezka: euskarazko zalantzei erantzunez, Gasteiz: HAEE/IVAP.
HAEE/IVAP (2005): Libro de estilo del IVAP. Gasteiz: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea (HAEE/IVAP).
HAEE/IVAP (2009): IVAPeko estilo-liburua. Gasteiz: HAEE/IVAP.
HAEE/IVAP (2014): Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko. Gasteiz: HAEE/IVAP.
INIGUEZ RUEDA, Lupicinio (2003): Análisis del discurso. Manual para las ciencias sociales. Bartzelona: UOC.
JIMENEZ, I. (2013): Aiztoa eta arkatza. Tafalla: Txalaparta.
KALTZAKORTA, M. (2008): Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen (I). Udako Euskal Unibertsitatea.
SARASOLA, I. (1997): Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania.
TASCÓN, M. (2011): Twittergrafía. El arte de la nueva escritura. Madril: Catarata
ZABALA, I. (argit.) (1996): Testu-loturarako baliabideak: euskara teknikoa. Bilbo: EHUko Argitalpen Zerbitzua.
ZUAZO, k. (2005): Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar.

Aldizkariak

Euskera agerkaria: www.euskaltzaindia.eus/euskera
Bat Soziolinguistika aldizkaria: www.soziolinguistika.eus/bat
Jakin aldizkaria: www.jakingunea.com
Uztaro aldizkaria:www.uztaro.com

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.org/
http://ehu.es/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.net
http://www.ei.ehu.es
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.es/p267-home/eu/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiatoggle-navigation

  • GARCIA AZKOAGA, INES MARIA
  • ZABALA UNZALU, MIREN IGONE
  • ZUBELDIA ARRUABARRENA, LARRAITZ

Taldeaktoggle-navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00

13:00-15:00

2-15

13:00-15:00

13:00-14:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

14:00-15:00

Irakasleak