Arduraldi partziala

Lehen mailako ikasleentzat.

 

 

Ikasleen Iraunkortasunari buruzko arautegia 

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak 2014ko martxoaren 26an hartutako Erabakia , 2010eko uztailaren 14ko Ikasleen Iraunkortasunari buruzko arautegia aldatzen duenaren arabera:

"Bigarrena.- 6.3 artikulua aldatzen da honako idazkera honekin:

6.3.- Arautegi honetako 1.1a) artikuluaren arabera, lehenengo mailako irakasgai guztietan matrikulatu behar duten ikasle berriek beren matrikula «arduraldi partzialera» aldatzeko eskaera egin ahalko diote ikastegiko dekanoari/zuzendariari ikasturte akademiko bakoitzeko irailaren 15a baino lehen, edo, matrikula egun hori igaro ondoren egin bada, matrikula egin ondorengo bost egunen barruan.

Ikastegietako dekanoek/zuzendariek honako egoera hauetakoren batean dauden ikasleei baino ez diete baimenduko arduraldi partziala:
1.% 33ko ezintasun maila edo handiagoa ofizialki aitortuta duten ikasleak. Ezintasuna eta ezintasun maila agiri bidez egiaztatu beharko dituzte.
2.Adingabeak edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak ardurapean izanik, familia unitatea osatzen duten ikasleak. Egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko dute.
3.Lanean ari diren ikasleak. Gizarte Segurantzaren Alta eta dagokion lan kontratua aurkeztuta, astean 20 ordutik gorako lanaldia dutela eta lanaldi hori eta eskoletara joatea bateraezinak direla egiaztatu beharko dute.
4.Goi mailako kirolari, teknikari eta epaileak edo errendimendu handiko kirolariak. Egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko dute, indarreko legediaren arabera.
5.Presondegietan diren pertsonei buruzko UPV/EHUren protokoloa aplikagarri zaien ikasleak.

Hirugarrena.- 6. artikuluari laugarren atala gehitzen zaio honako idazkera honekin:

6.4.- Ikastegiko dekanoak edo zuzendariak erabaki arrazoitua emango du eta erabaki horren aurka gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio unibertsitateko errektoreari hilabeteko epean."