Aurrez aurreko matrikula

Datak:

Matrikula: Eguna eta ordua kontsultatu. Sartu izena emateko prozesuaren egoera atalean.
Uztailaren 5etik aurrera eguna, ordua eta matrikula egiteko lekua kontsulta dezakezu.
Dagokion hitzorduan matrikula egitera etortzen ez den ikasleak MFPS/BBLH masterreko plaza galduko du. Itxaron zerrendan dagoen hurrengo ikasleari eskeiniko zaio.
Ohiko matrikula:
Lehenengo epea:
2019ko uztailaren 10, 11 eta 12an. Ikasketak amaituta dituzten ikasleentzat.
Bigarren epea: 2019ko uztailaren 22, 23 eta 24ean. Ikasketak amaituta dituzten ikasleentzat.
Ezohiko matrikula: 2019ko irailaren 11, 12 eta 13an.

Lekua: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko II. Informatika gela, I. eraikina (Tolosa etorb. 70).

OHARRA: Matrikula egiteko, berresteko klabeak beharko dira.Ezinbestekoa da dokumentazio guztia aurkeztea matrikula egunean.

MATRIKULARAKO BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

  • NAN edo pasaportearen fotokopia.
  • Argazki bat, atzean izen-abizenak idatzita.
  • Matrikularen ordainketaren helbideratzearen inprimakia. (dokumentua pdf)
  • Matrikularen prezio publikoez salbuetsita egotearen eskubidea egiaztatzen duen dokumentua. Prezio horiek Eusko Jaurlaritzak ezarriko ditu, unibertsitateko zerbitzu akademikoak emateagatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko aginduaren bidez.  Hartara, familia ugaria, terrorismoko biktima, kide ezinduren bat duten familiartekoa eta genero indarkeriako biktima izanez gero, ikasleak administrazio auzotasuna egiaztatzeko dokumentua edo errolda agiria aurkeztu beharko du. Agiri horrek 2018ko urtarrilaren 1ean etxebizitzan bizi diren pertsona guztien zerrenda jasoko du.
  • Beka eskaeraren frogagiria, halakorik eskatuz gero.
  • Sarbidea ematen dion tituluaren fotokopia eta jatorrizkoa edo tituluaren frogagiria.
  • Atzerriko hizkuntzan B1 maila ziurtatzen duen agiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.
  • Euskaran B2 maila ziurtatzen duen agiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

 

28 urtetik beherako ikasleek eskola asegurua eta EHU ikasle asegurua ordaindu beharko dute.

28 urtetik gorako ikasleek EHU ikasle asegurua ordaindu beharko dute.