Automatrikula

EPEA: 2019ko uztailaren 17tik 22ra.
AUTOMATRIKULA: Lehenengo mailatik gorako matrikula. (GAUR )
INFORMAZIOA:

Ikasleek automatrikula egingo dute Internet bidez, horretarako jarriko den ikasgelan edo beste lekuren batean. (GAUR ) GELAK ikasleentzat:

  • INFORMATICA I GELA- Eraikin I, Tolosa Hiribidea, 70 - Donostia - San Sebastián.  Filosofía, Gizarte Hezkuntza, Antropología eta Pedagogía  Graduak
  • 2.1 GELA - Eraikin II, Oñati Plaza, 3, Donostia - San Sebastián. Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduak.

Ikasleak edo haren ordezkari akreditatuak matrikula egin ez badu zehaztu zaion egun eta orduan, galdu egingo du espedientearen arabera daukan lehentasuna. Akreditazio Dokumentua.

Matrikula egiteko egun eta orduaren jakinarazpen ofiziala Internet bidez egingo da, 2019ko uztailaren 16an unibertsitatearen webgunean.

Ikasle bakoitzak matrikula zein egun eta ordutan egin behar duen zehazteko, 2019ko uztailaren 15an unibertsitateak ikasle guztiak ordenatuko ditu espedientean data horretan azaltzen diren kalifikazioetan oinarrituta, eta ordena horren araberako lehentasuna izango dute matrikula egiteko. Ikasle bakoitzak aukeratu ahal izango du zehaztu zaion egun eta orduan eskaintzen diren irakasgaien artean, ikastegian onartutako irakats eskaintzaren arabera betiere.

Ikaslearen autonomia erraztu nahiean, Unibertsitateak internet bidez automatrikula bultzatu nahi du, era honetan, gordekina ikaslearen e-mailera bidaliko da (…@ikasle.ehu.eus). gainera, GAUR bidez ikasleak ordaindu gabe dituen ordainagiriak ordaindu ditzake, eskola –orduak  ikusi… eta abar.

Lehenengo mailatik gorako ikasleek eta lehenengo mailako errepikatzaileek honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte:

a) Hala badagokio, matrikulako prezio publikoak ordaintzetik salbuetsita egoteko edo prezio murriztua ordaintzeko eskubidea egiaztatzen duen agiria, eta administrazio egoitzaren ziurtagiria edo erroldatze ziurtagiria, unibertsitateko zerbitzu akademikoengatik ordaindu beharreko prezioak finkatzeko Eusko Jaurlaritzak onartzen duen aginduaren arabera.

b) Ikasleak beka eskatu badu, eskariaren fotokopia.

* 2018/19 Ikasturteko iraleko deialdian GRALA (Gradu amaierako lana) egiteko asmoa duten ikasleek ez dute automatrikularen bidez matrikula egin behar, baizik eta web orrian agertzen diren bere titulazioari dagozkion datetan. Gralen Egutegia ikusi.
* Mugikortasun programetan dabilen ikaslegoak ez baditu helmugako Unibertsitatearen notak, gaurrek arazoak emango dizkie ikasturte berriaren irakasgai guztiak matrikulatzeko. Hori dela eta, kalifikazioak lortu ondoren idazkaritzarekin harremanetan jarri beharko dute matrikula aldatzeko.