Beste Fakultatera lekualdatzea

Ikasleak Idazkaritza honetan aurkeztu beharko du matrikulatu behar duen Unibertsitateko onarpen orria. Aldi berean lekualdaketari doazkion tasak ordaindu beharko ditu (indarrean dagoen prezio publikoaren aginduaren arabera)  kreditu txartelaren edo ordain agiriaren bidez pagatu egin ahal izango du. 

Ikasleak ordainketa egin ondoren, lekualdaketaren dokumentuaren frogagiria emango zaio, helmugako Unibertsitateko idazkaritzan aurkeztu dezan.

Izapidea amaitzeko Idazkaritza honek Ziurtagiri Akademiko Ofiziala ikaslearen Unibertsitate berriko idazkaritzara bidaliko dio.