Filosofia, Zientzia eta Balioak Unibertsitate Masterra

Nazioarteko unibertsitate artekoa

Aurkezpena

UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Sailak eta Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Sailak, UNAMeko Zientziaren Filosofia Graduondokoarekin elkarlanean, "Filosofia, Zientzia eta Balioak" Unibertsitate Masterra eskaintzen dute.

Unibertsitate Master hau proposatzen duten erakundeak beren ikerketa alorretan osagarriak direnez, masterraren xedea da filosofiaren alderdi nagusiei loturiko gaiak aztertzea, filosofia praktikotik hasi (etika eta filosofia sozial eta politikoa, bereziki) epistemologia eta zientziaren historia eta filosofiaraino, alor horietako ikerketa oinarrizkoena eta zientziari eta teknologiari buruzko gizarte ikasketen ikerketa aplikatua konbinatuz.

Ikasketa hauek lankidetza estuan burutzen dira beste fakultate eta unibertsitate batzuetako ekonomialari eta soziologoekin, eta diziplinarteko ikuspegi bat ematen die horrek eskuratzen diren gaitasunei.

"Filosofia, Zientzia eta Balioak" arloko edukiek interes eremu zabal bat hartzen badute ere, masterraren prestakuntza programa gure gizarteen arazo nagusien azterketan oinarritzen da. Gizarte horiek jakintzaren ardatzaren eraginpean daude, gero eta gehiago, halako neurrian non ohikoa bihurtu baita ezagutzaren gizarteez mintzatzea.

Prestakuntza programa ikaslego askotariko bati zuzenduta dago (filosofoez gainera, zientzia naturaletako zientzialariak, giza zientzietakoak eta gizarte zientzietakoak), bai egungo arazoen analisiari lotutako ikuspegi filosofikoago batetik bai ikuspegi enpirikoago batetik. Programaren diziplinarteko egiturari esker, hainbat modutan elkarrekiten dute bi ikuspegi horiek, ikasleak tutorearen aholkuei jarraiki pertsonalki hautatzen duen curriculumetik abiatuta.

Masterra ikasturte bakarrean edo arduraldi partzialean egin daiteke, baina, betiere, masterreko ikasketetan jarraitzeko arauak errespetatuta. Kudeaketa arauak:

http://www.ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak/master-kudeaketa-arauak

Blog: http://www.ehu.eus/ehusfera/fcv/

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa