Filosofiako Gradua - 2017/18

Graduaren laburpena

Filosofiak gizakia aztertzen du, haren dimentsio guztiak aintzat hartuta eta ikuspegi integratzailetik. Jakintzari, egiari, edertasunari, adimenari eta hizkuntzari buruzko gogoetak egiten ditu. Diziplina bizia eta malgua da, eraikuntza prozesu etengabean dagoena; izan ere, garaian garaiko pertsonengan eragina duten alderdiei erreparatzen die. Gaur egun, esate baterako, zientziaren etika (eutanasia, klonazioa), enpresen gizarte erantzukizun korporatiboa eta integrazio gatazkak aztertzen ditu. Egungo gizarteak filosofoen beharra du.

Filosofiako Graduak prestakuntza emango dizu, giza esperientziaren eta giza jardueraren askotariko alderdiren gainean ikuspegi kritikoa eta argudiatua izan dezazun. Era berean, zientziak egoki erantzun ezin dituen arazoak aztertzen ikasiko duzu. Horretarako lan tresna desberdinak erabiltzen jakin beharko duzu, hausnarketa, analisia eta argudiaketa, besteak beste

Horrez gainera, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, filosofiak ekarpen handiak egin ditzakeen arlo jakinetan.

Eskainitako plazak

55 plaza

Gutxieneko nota

5 ezohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Tolosa et., 70 20018 Donostia (Gipuzkoa)

Harremanetarako datuak

Telefonoa
943018235
Faxa
943 015470
Posta elektronikoa
secretariaalumnosfice@ehu.es