Gure Fakultatera lekualdatzea

HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEAREN ARAUTEGI ESPEZIFIKOA: LEKUALDATZEAK 2019ko Ekainaren 13n Zentroen batzordean onartua

ESKARIAK AURKEZTEKO EPEA ETA LEKUA

ESKAERA EPEA: 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean (24/06/2019 - 05/07/2019)

Eskaria bi modutara egin daiteke:

  • Dokumentaziorik aurkeztu behar bada, dagokion eraikineko idazkaritzan: HEFA I-en (Gizarte Hezkuntzako, Pedagogiako, Filosofiako eta Antropologiako graduetarako) edo HEFA II-n (Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetarako).
  • Dokumentaziorik aurkeztu behar EZ bada, posta elektronikoz (HEFA I: hefa.idazkaritza@ehu.eus edo HEFA II: hefa. idazkaritza2@ehu.eus).

Imprimakia espediente lekuz aldatzea (pdf, 48kb)

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

a) Eskari orri ofiziala, behar bezala beteta.
b) NANaren fotokopia edo pasaportearena (ikasle atzerritarren kasuan).
c) Unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademiko pertsonala (ez da beste dokumenturik onartuko), kalifikazioak eta deialdi kopurua zehaztuta (UPV/EHUko ikasleek ez dute aurkeztu behar).
d) Egindako ikasketen ikasketa plana.
e) Gainditutako irakasgaien programa, ikastegiaren/unibertsitatearen zigiluarekin. Programan zehaztuta egon beharko dira landutako gaiak, edukiak eta gaitasunak, eta horiek izan beharko dira kasuan kasuko irakasgaia gainditu den ikasturtekoak.

Eskaria onartzeko gutxieneko BALDINTZAK

Ikastegiak eskaria tramitatzeko, beherago zehazten diren baldintzak bete beharko dira. Baten bat beteko ez balitz, eskaria atzera botako da.

  • Eskariak behar bezala beteta aurkeztu behar dira ikasturte bakoitzerako ezarritako epearen barruan. Ondo beteta aurkezten ez diren eskariak baztertu egingo dira.
  • Ez dira eduki behar agortuta UPV/EHUn ikasi ahal izateko deialdiak, hau da, UPV/EHUn Jarraitzeko Arauetan ezarritako deialdi kopurua agortua duten ikasleen eskariak baztertu egingo dira.
  • Eskaria onartzeko beharrezkoa da ikasleak bere erakunde akademikoan eta jatorrizko titulazioan 60 ECTS kreditu gaindituta izatea, edo titulazio horren maila oso baten parekotzat jotzen den kreditu, ordu edo irakasgaien kopurua.
  • Bakarrik onartuko dira eskariak plaza libreak dauzkaten titulazio eta mailetan. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen web orrian argitaratuko den deialdian zehaztuko da zeintzuk diren titulazio eta maila horiek.
  • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko Filosofia-Gizarte Antropologia eta Pedagogia-Gizarte Hezkuntza graduen arteko lekualdatze guztiak onartuko dira.

Eskariak hautatu eta ordenatzeko irizpideak

Sarbide modalitate horretatik sartzeko lehiarik badago (hau da, eskaintzen diren tokiak baino eskari gehiago aurkeztu badira), aukera egingo da baldintzak betetzen dituzten ikasleen eskarien artetik irizpide jakin batzuen arabera. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen web orrian argitaratuko da gradu bakoitzeko maila bakoitzean onartuko den lekualdaketa kopurua, kontuan hartuta matrikularako dagoen aurreikuspena eta maila bakoitzean ikasleak onartzeko ezartzen den muga ofiziala.

Fakultateak irizpide hauek erabiliko ditu baldintzak betetzen dituzten eskariak ordenatzeko:

a) Aurreko mailetatik gainditzeke dauden kredituen kopurua, gutxienik gehienera. Kalkulu hori egingo da UPV/EHUko Graduko ikasketetan kredituak transferitzeko eta aitortzeko Arautegian zehazten den legez (7.2.b eta 8.3 art.).

b) Espediente akademikoko batezbesteko nota.

Eskariak mailaka sailkatu ondoren, lehendabizi ordenatuko dira, gutxienetik gehienera, aurreko mailetatik gainditzeke duten kreditu kopuruaren arabera, eta, bigarrenik, espediente akademikoko batez besteko notaren arabera

 

LEKUALDATZEENTZAKO PLAZEN ESKAINTZA (2019/2020)

 

2.maila

3.maila

4.maila

Gizarte Hezkuntza/ Educación social

3

3

3

Pedagogia / Pedagogía

3

3

3

Gizarte Antropologia / Antropología social

3

3

3

Filosofia / Filosofía

3

3

3

Lehen Hezkuntza 1 1

Minor:

  • Heziketa berezia: 0
  • Atzerriko Hizkuntza: 1
  • Euskara hezkuntzarako tresna: 0
  • Berrikuntza proiektuak:1
Haur Hezkuntza 1 1

Minor:

  • Heziketa berezia: 0
  • Atzerriko Hizkuntza: 1
  • Euskara hezkuntzarako tresna: 0
  • HH taillerak: 0

EBAZPENA

Eskari guztiak aztertu eta ebaluatu ondoren, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekanoak ebatziko ditu, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak horretarako eskuordetza emanik, hilabeteko epearen barruan, eskariak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.


ERREKURTSOAK

Aukerako berraztertze errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio UPV/EHUko errektoreari hilabeteko epearen barruan

 

MATRIKULA EPEA: 2019ko irailaren 10etik 13ra (2019/09/13-10)
(Lekualdatzea onartuta duten ikasleei idazkaritzak hitzordua emango die)
  • Epe honetan kreditu aitorpena (baliozkotzeak) eskatu ahal izango da ere edo datu zehatzak arte itxaron eskaera egiteko (2019ko irailaren 10tik 13ra)