Haur Hezkuntza Graduaren mapa

 

Haur Hezkuntzako Graduan, prestakuntza akademiko teorikoa eta praktikoa eskuratuko duzu, txikienen hezkuntza den erronka handi horri ekiteko. Haurren garapen pertsonalean laguntzeko beharrezkoak diren tresnak barneratuko dituzu, eduki zientifikoa, etikoa eta soziala, hizkuntzakoa, motorra, matematikoa eta teknologikoa duten gaien bidez. Laugarren mailan, aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Atzerriko Hizkuntza; Hezkuntza Berezia; Euskara, Hezkuntza Tresna; eta, Haur Hezkuntzarako Tailerrak. Espezializazio horiek, batez ere, ikasle talde baten irakasle tutore gisa aritzeko gaitasuna emango dizute.Graduaren Koordinatzailea: Nahia Intxausti.

COVID-19k sortutako salbuespenezko egoera eta, horren ondorioz, euskara mailak egiaztatzeko prozedurak atzeratzea dela eta, erabaki da 2021-2022 ikasturtera atzeratzea gradua lortzeko euskararen B2 maila egiaztatzeko baldintza.

Haur Hezkuntzako Titulazioaren Bideoa