Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

EPEAK: 

  • 2019ko uztailaren 1etik 5era (Lehenengo mailatik gora). Fakultatean. Idazkaritzan.
    Instancia genérica: Eskaera orokorra HEFA (pdf, 54kb)
  • 2019ko irailaren 3tik 7ra. Errektoretzan. Gelategian.  Aulario. Vicerrectorados de Campus o en el Negociado de acceso

 

II. kapitulua .Ikasketa desberdinak aldi berean egitea

17. artikulua.

  1. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko eskariak onartuko dira baldin eta ikasleek gaindituta badaukate hasita daukaten titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu eta baldin eta, matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazarik geratzen bada. Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira.
  2. Ikasketa desberdinak aldi berean egiteko, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango) eskariarekin batera. Eskariak 2018ko irailaren 3tik 7ra bitartean aurkeztu behar dira, biak barne, campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan.
  3.  Lehenengo mailatik gorako mailetarako, ikasketak aldi berean egiteko eskaria ikasketak egin nahi diren ikastegiko idazkaritzan aurkeztu behar da, 2018ko uztailaren 2tik 6ra bitartean. Eskariok ikastegiko dekano edo zuzendariak ebatziko ditu, errektoreak eskumenak eskuordetuta.
  4. UPV/EHUko graduko ikasle bakoitzak espediente akademiko bakarra izango du irekita unibertsitatean. Salbuespen izango dira artikulu honetan zehaztutakoaren arabera ikasketa desberdinak aldi berean egiten ari diren ikasleak.