Ikasketei berriro ekin

ESKAERA EPEA:
  • 2019ko irailaren 10etik 13era.

Egun eta ordu horretan honako hauek hartuta agertu beharko dute:

  • NANen fotokopia.
  • Tasen salbuespenerako agiriak (familia ugaria, minusbaliotasuna eta beste). Jatorrizkoa eta fotokopia
  • Behin deialdien aginduak argitaratuta, aurkeztu beka eskaeraren inprimakia, behar izanez gero.
  • Matrikulatu nahi dituen irakasgaien zerrenda.
Aurreko ikasturtean matrikularik ez duten ikasleek ez dute automatrikularako hitzordurik jasoko eta, horregatik, matrikula egiteko eguna eta ordua eskatu beharko ditu Fakultateko idazkaritzan iralean.

Tramite hori telefonoz edo posta elektronikoaren bidez ere egin dezakete:

Oharra: Ikasketak beste unibertsitate batera edo UPV/EHUko beste ikastegi batera joateko utzi eta berriro hartu nahi dituzten ikasleek ikastegiko idazkaritzan zuzenean aurkeztu beharko dute eskaria 2019ko ekainaren 24tik uztailaren 5era bitartean, eta dekano edo zuzendariak hartuko du eskariari buruzko erabakia