Informazioa

Practicuma 12 ECTS kredituko derrigorrezko irakasgai bat da eta bere helburua ikasleak lanbide agertoki errealekin harremanetan jartzea da.

Praktiketako zentroan aurrez aurreko ordu kopurua 190 ordu da.

Aurtengo urtetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumaren inguruan edo/eta ikasketak direla medio sarbidea izan ez dituzten pertsonentzako baliokidea den prestakuntzan, martxoaren 6an argitaratua izan den 33/2018 DEKRETUAn (pdf, 267kb),  masterreko practicumari buruzko ikasle guztien plazak eskaintzeko ardurak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak beregain eta konpromezua hartzen du.

Masterreko ikaslea aintzat hartzeko, Natura Sexualeko Delituen ziurtagiri negatiboa aukeztu beharko da ezarritako moduan eta datetan.

Dekretu honen eraginez, aurreko praktiken kudeaketarako prozeduran aldaketak izan daitezke. Aldaketa ematen diren neurrian  berri hauen  buruzko informazioa web orri honetan emango dira.

Masterraren Practicuma GAUReko "Nahitaezko Praktiken" aplikazioaren bidez kudeatzen da. Aplikazio honen bidez Masterreko Practicumean parte hartzen duten ikasle, irakasle eta instruktoreek zentroen aukeraketa zein esleipenei buruzko informazio guztia eskuratu dezakete, besteak beste.

Zentro aurrehautapena GAURen bidez egin ahal izango duzu, "Egutegia" atalean ezarritako datetan.

Masterrak zentroen eskaintza argitaratuko du eta zuk 15 zentroen aukeraketa egin beharko duzu.

Aurrehautapena eta eta Autopracticum aurkezpenaren epeak bukatu eta gero, zentroen esleipena ikasleek adierazitako eskaera eta lehentasuna kontuan harturik egingo da. Zentro berberako plaza bera ikasle bat baino gehiagok aukeratuz gero, Masterrean sarbide izateko tituluaren bataz besteko nota erabiliko da irizpide gisa.

Aplikazioan sartzeko ikasleek eta irakasleek LDAPeko erabiltzailea eta pasahitza erabiliko dute, instruktoreek berriz, praktiketako zerbitzutik emandako pasahitzarekin sartu ahal izango dira.


Guia para el certificado de Delitos de naturaleza sexual
Manual para la comprobación del certificado de Delitos de naturaleza sexual
Natura Sexualeko Delitu Ziurtagiri Eskaera (Praktiketako Zentrora eramateko).