Konpentsazioz bidezko ebaluaketa

Konpentsazioz bidezko ebaluaketaren eskaera.
EPEAK:

  • 2019ko martxoaren 1etik 5era
  • 2019ko irailaren 1etik 5era
Ikastegiko Konpentsazio Epaimahiak irailaren 15a eta martxoaren 15a erantzun behar du.

Idazkaritzan tramitazioa:

  • Lo/as alumno/as deben cumplir la Normativa de Gestión para las enseñanzas de primer y segundo ciclo.
  • A la instancia se añade el extracto de expediente marcando la asignatura que quieren compensar.  
    Imprimakia: konpentsazioz bidezko ebaluaketa  (pdf, 39kb)
  • No se podrá compensar el TFG. Tampoco cuenta para los créditos aprobados. De 240 créditos, tienen que tener como mínimo aprobados 205,20 (90%)
  • Pasado el plazo se hace la lista de las instancias y se pasa a Decanato.
  • Desde Decanato se hace una resolución que se envía por registro a los alumnos.

BALDINTZAK

Konpentsazio bidez gainditu ahal izateko, baldintzak:

  • Ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi den irakasgaian matrikulatuta egotea eskaria egiten den ikasturtean.
  • Titulazioan ebaluazio bereziaren bidez gainditu daitezkeen kredituen % 90 gaindituta edukitzea. Ezin izango da inola ere ebaluazio berezirik eskatu Gradu Amaierako Lanerako eta Practicumerako.
  • Gehienez ere, titulazioko kreditu guztien % 6ri dagozkion irakasgaien ebaluazio berezia eskatu ahal izango da. Salbuespena izango da irakasgai bakarrak titulazioko ECTS kredituen % 6 baino gehiago izatea: horrelakoetan irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzeko eskaria egin ahal izango da.
  • Ikasleak ebaluazio bereziaren bidez gainditu nahi duen irakasgaiko hiru deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, 3 puntuko kalifikazioa lortuta izatea.

Baldintza hauek betetzeak ez du esan nahi automatikoki irakasgaiak ebaluazio bereziaren bidez gaindituko direnik. Gainditzea edo ez gainditzea kasuan kasuko epaimahai bereziak adostu beharko du.

Epaimahai Bereziek ondoko baldintzak betetzen dituzten eskari guztiei oniritzia emango diete:
  • Ikasleak irakasgaiko lau deialdi, behintzat, erabilita izatea.
  • Deialdietakoren batean, gutxienez, lau puntuko kalifikazioa lortuta izatea.
  • Gradu Amaierako Lana kenduta, titulazioa amaitzeko geratzen zaion azken irakasgaia izatea.

Gainontzeko kasuetan, ebaluazio berezia eskatzeko baldintzak bete arren aurreko atalean adierazitako baldintzak, irakasgaia ebaluazio bereziaren bidez gainditzea dakartenak, betetzen ez direnean,

Zentruko Epaimahai Bereziak eskariak ebatziko ditu.

ARAUDIA

Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia: 2018/19 ikasturteko Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia.