Oihenart Aforismoen VII. Lehiaketa

Noiz eta non

  • Noiztik: 2017/03
  • Noiz arte: 2017/07

Deskribapena

Eitb

Sariak 2016

  1. saria (500 euro): Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
  2. saria (300 euro): Koldo Izagirre
  3. saria (200 euro): Juan Ramon Alberdi

Aipamen berezia: Oihane Garmendia Glaria (Erronkariko euskararen aldarria egiteagatik).
 

2017ko Oinarriak

EHUko Gipuzkoako Campusaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren laguntzaz,
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateak iragarri nahi du "Oihenart" izeneko
aforismoen seigarrengo lehiaketa honako arauen arabera:

  1. Genero gisa, aforismoa zentzu zabalean ulertuko da, eta edozein aforismo kopuru onartuko da, euskaraz idatzitako testu laburrak, originalak eta paperean argitaratu gabeak baldin badira.
  2. Hiru sari emango dira. Lehen sariak 500 euro eskuratuko ditu; bigarren sariak, 300 euro; eta hirugarren sariak 200 euro eskuratuko ditu. Epaimahaiak lehen saria ex aequo ematea erabakiko balu, bi irabazleek 400na euro jasoko lukete
  3. Aforismo irabazleak eta finalistak, ahal dela, liburu batean argitaratuko dira, egileen baimenarekin. Parte hartzaile guztiek ale bana jasoko dute, baina edizio horretarako egile eskubiderik gabe.
  4. Parte hartzeko bi modu daude.

    (1) Twitter-en, #Txiorismo edota #Oihenarterako traola (hashtag) daramaten txioak aintzat hartuko dira. Egileak berak aurkeztu ditzake Twitter-eko bere kontuan argitaratuz, edo beste Twitter erabiltzaile batek, txioari aipamena eginez (retweet). .

    (2) Posta arruntaren bidez, aforismo bilduma bakoitza paperezko hiru aletan bidali behar da. Ale bakoitza goitizen batez sinatu behar da. Egilea identifikatzeko aukerarik ez da eman behar. Kartazal itxi baten barruan egilearen datuak jarri behar dira, helbide elektroniko bat barne, goitizena kartazalean bertan idatziz.
  5. Twitter-en bidez aurkeztutako aforismoak bilduko dira 2017ko irailaren 7an, eta epai-mahaikideei anonimizatuta bidaliko zaizkie, egilea identifikatzeko aukerarik gabe. Bildumak posta arruntaz bidaltzeko azken eguna 2017ko irailaren 1a izango da, honako helbide honetan: :
    • Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko DEKANOTZA
      (OIHENART AFORISMOEN VI. LEHIAKETA) Euskal Herriko Unibertsitatea
      Tolosa hiribidea, 70
      20018 Donostia
  6. Epai-mahaia hiru pertsonek osatuko dute: Filosofia/Antropologiako irakasle edo ikasle batek, Hezkuntzako beste irakasle edo ikasle batek, eta idazle batek, EIE Euskal Idazleen Elkarteak proposatutakoa. Idazkari lanetan arituko den Lan-batzordekideak ez du botorik izango.
  7. Ebazpena 2017ko azaroan argitaratuko da, bai Fakultateko webgunean bai campuseko ekitaldi publiko bateian. Ondoren sariak eta liburuaren aleak banatuko dira.
  8. Epai-mahaikide eta Lan-batzordekide dihardutenek ez dute bilduma aurkezterik izango.
  9. Irabazleak eta finalistak ez diren bildumen plikak ez dira irekiko.
  10. Epai-mahaiak araudi honetaz kanpo dagoenaz erabakiko du, Lan batzordearen laguntzaz.Lehiaketa honetan parte hartzeak, baldintza hauek goitik behera onartzea dakar berekin.

 

ANTOLATZAILEAK: UPV/EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea.
Lan-batzordekideak: Antonio Casado da Rocha eta Fito Rodriguez Bornaetxea.
LAGUNTZAILEAK: